Christina Chong

zinema aktore britainiarra

Christina Chong (Londres, 1983ko irailaren 18a) aktore ingelesa da. Hainbat telesail britainiarretan hartu du parte.

Christina Chong

(2016)
Bizitza
JaiotzaEnfield1988ko irailaren 18a (35 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea

IMDB: nm2925304 Rottentomatoes: celebrity/christina_chong
Facebook: chrissychong Twitter: ChrissyChong Instagram: chrissychong Musicbrainz: 7a69cff4-ac55-426c-b8db-15e69cf4086b Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Londres iparraldeko Enfield auzoan jaio zen eta Broxbournen hazi zen. Gurasoak banatu zirenean amarekin Longridgera joan zen bizitzera. 14 urte zituela Londresko Italia Conti Academy of Theatre Arts-en sartu zen eta bost urte beranduago graduatu zen. Orduan Elton Johnen Aida musikalean paper bat eskuratu eta Berlinen antzeztu zuen.

Lesio batek musikaletako ibilbidea eten zion eta aktore lanetara bideratu zuen. 18 hilabetez New Yorkeko Lee Strasberg Theatre and Film Institutuan ikasi zuen eta Londresera itzuli zen.

2011n bi filmetan hartu zuen parte, W.E. eta Johnny English Reborn filmetan hain zuzen ere[1], eta Doctor Who telesailaren atal batean ere agertu zen[2]. Monroe medikuen telesailean ohiko aktore bihurtu zen. 2015ean Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea filmean paper txiki bat egin zuen, baina azken muntaian eszena hori kendua izan zen[3]. 2022an Star Trek: Strange New Worlds telesailean protagonistetako bat izango da, La'an Noonien-Singh[4].

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2008 Chemical Wedding Mei-Ling
2010 Legacy Jane
2011 W.E. Tenten
2011 Johnny English Reborn Barbara
2015 Christmas Eve Karen
2015 Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea Kendutako eszena
2021 Tom and Jerry Lola

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2011 Doctor Who Lorna Bucket atal bakarra
2011–12 Monroe Sarah Witney 2. denboraldia
2012 Whitechapel Lizzie Pepper 2 atal
2011 Case Sensitive DC Amber Williams 2 zati
2013 Black Mirror Tamsin atal bakarra
2013 The Wrong Mans May Wu
2014, 2021 Line of Duty DI Nicola Rogerson 2. eta 6. denboraldian
2014 Halo: Nightfall Macer 5 atal
2014 24: Live Another Day Mariana 5 atal
2015 Dominion Zoe
2016 Of Kings and Prophets Rizpah 9 atal
2017 Ill Behaviour Kira
2018 Bulletproof Nell McBride 6 atal
2019 Heirs of the Night Calvina
2022 Grace Sophie Bryce
2022 Star Trek: Strange New Worlds La'an Noonien-Singh Protagonista

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «How old was Christina Chong in the movie Johnny English Reborn (2011)?» In That Movie (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. (Ingelesez) «Doctor Who Guide: Christina Chong» guide.doctorwhonews.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  3. (Ingelesez) Butter, Susannah. (2014-11-03). «May the force be with her: Christina Chong on why joining Star Wars» Evening Standard (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  4. (Ingelesez) «Christina Chong» Memory Alpha (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak aldatu