Ireki menu nagusia
Itzulbidaiaren ibilbidea

Itzulbidaia (gaztelaniaz Tornaviaje) edo Urdanetaren bidea Andres Urdaneta ordiziarrak 1565ean eginiko aurkikuntzari deritzo. Filipinetatik Ameriketara iristeko, Kuroshio itsaslasterra jarraitzen du iparraldeko 42ºtako latitudean. Berehala konturatu ziren Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz.

Honen ondorio zuzena izan zen Manilako galeoia, nabigazio lerro bat ezarri baitzen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzaren 1ean hasi zen, San Jerónimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, mende batzuk iraun ondoren Filipinak eta Mexiko arteko garraioa eginez, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean.

Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guaham-eraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Urdanetaren bidea edo Itzulbidaia deitzen zaiona jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Kaliforniaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora.

Kanpo estekakAldatu