Domitila García de Coronado

Kubatar idazlea, kazetaria eta editorea

Domitila García Doménico de Coronado (Camagüey, 1847ko maiatzaren 7aHabana, 1937ko irailaren 18a) kubatar idazlea, kazetaria, argitaratzailea eta irakaslea izan zen, emakume aitzindaria.[1]bere herrialdean kazetaritza praktikatzen lehena.[2]

Domitila García de Coronado

Bizitza
JaiotzaCamagüey1847ko maiatzaren 7a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana1937ko irailaren 18a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

1891ko maiatzaren 17an Emakume Tipografoen Akademia sortu zuen.[3] Hainbat argitalpen sortu eta idatzi zituen, besteak beste La Antorcha eta El Céfiro egunkariak, Sofía Estevezekin batera (1848-1901); gainera, La MujerAída Peláez de Villa Urrutia eta Isabel Margarita Ordetxekin batera— idatzi zuen. Bestalde, Kubako idazleen lehen antologia argitaratu zuen 1868an, Álbum poético fotográfico de escritoras cubanas (Kubako idazleen argazki-album poetikoa) izenekoa.[4]


Habanan hil zen 90 urte zituela.[5]Honako hau idaztea eskatu omen zuen:

“…Al pisar mis compatriotas la tierra que cubre mis despojos, digan enternecidos: Dignificó a la mujer en general y erigió pedestales a las cubanas que yacían en el olvido…”.

Erreferentziak aldatu

  1. Adelante, Yurislenia Pardo Ortega/. «Domitila García: una camagüeyana “adelantada”» Adelante.cu (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  2. «Domitila García Doménico» Cubanos Famosos (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  3. «Mujer camagüeyana ejemplo de tradición y empoderamiento» Radio Camagüey 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  4. «Domitila García de Coronado - Unionpedia, el mapa conceptual» es.unionpedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  5. «Nosotras» www.arquidiocesisdelahabana.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Kanpo estekak aldatu