Tomas Jose Epaltza
Tomás Jose Joaquin Epaltza Zubaran (Bilbo, 1798ko irailaren 18a - ibidem, 1873ko apirilaren 22a) Bizkaiko industria-gizona izan zen, Bizkaiko kapitalismoaren sendotzean garrantzi handia izan duena.
Tomas Jose Epaltza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1798ko irailaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1873ko apirilaren 22a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Derioko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Casilda Iturrizar |
Familia | |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Habanan lortu zuen dirutza esklabo egindako petsonen trafikoarekin harremanduta dago.[1] 1846an, Irunetik Madrilera zihoan trenaren eraikuntzari ekiteko Compañía de Caminos de Hierro sortu zuen Francisco José de Ezpeleta eta Pedro Juan de Zuluetarekin, beltzen trafikatzaile izandakoekin.[1]
Domingo eta Pablo Antonio Epaltza ahaideekin batera Banco de Bilbao sortu zuen 1855. urtean[2]. 1859an Casilda Iturrizar ezkondu zuen eta ez zuten seme-alabarik izan. Orobat Santa Ana-Boluetako labe garaiak, Bizkaiko lehenak, sortu zituen. Beste zenbait lagunekin batera Bilboko Burtsa antolatu zuen 1889. urtean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Piqueras, José Antonio. (2021). [978-84-1352-334-7 Negreros. Españoles en el tráfico y en los capitales esclavistas. ] Catarata, 271-274 or..
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Tomás José de Epalza y Zubaran. .