Ireki menu nagusia

Ignacio María Gasca Ajuria (Donostia, 1956ko urtarrilaren 4a - 1998ko iraileko 18a), Poch izen artistikoz ezaguna, euskal musikaria izan zen.

Poch
Bizitza
Izen osoa Ignacio María Gasca Ajuria
Jaiotza 1956ko urtarrilaren  4a
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza 1998ko irailaren  18a (42 urte)
Heriotza modua : Huntingtonen gaixotasuna
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Izengoitia(k) Poch

IbilbideaAldatu

Donostian jaioa, Poch Madrilera joan zen eta 80 hamarkadan, Derribos Arias izeneko taldea gidatu zuen, Movida Madrileña delakoan sona handia lortu zuena.

Beste proiektu batzukAldatu

Derribos Arias baino lehen, Poch Ejecutivos Agresivos izeneko taldean aritu zen, movidaren hasieran abangoardia izan zirenak. Diska bat grabatu zuten ("Mari Pili" izeneko singlea) eta talde honetako beste kide batzuk Decima Victima eta Gabinete Caligari taldeetan aritu ziren gero.

Derribos Ariasen azken albumaren ostean, 1984an, Poch multinazional batek fitxatu zuen eta "Poch se ha vuelto a equivocar" lana grabatu zuen; kritika eskasa izan zuen diska. "La Playa" udako abesti izateko aukera bazuen ere, arrakasta handirik ez zuen lortu. Diska honetako beste kantu batzuk "Como uña y carne" eta "El club de Herpes Viríticos" izan ziren.

Pochek "Ser o no ser" musikalean parte hartu zuen, "To be or not to be" eta "Dagas Hambrientas" kantuekin.

Ignacio Gasca La Banda sin Futuro taldean ere aritu zen, Derribos Ariasen baino lehenago. Talde honek diskoa bat grabatu zuen, baina ez zen argitaratu; kopia pirata bat egin zen, halere, "Nos van a desinfectar" bezalako kantuekin, bildumazaleen gutizia bihurtu zena.

Pochek beste disko bat ere grabatu zuen, "Nuevos sistemas para viajar" izenekoa. Bertan "Viaje por países pequeños" edo "Jurelandia" bezelako kantuak argitaratu zituen. Handik gutxira bere gaixotasunak txarrera egin zuen, eta familiako etxean geratu zen.

Gaixotasuna eta heriotzaAldatu

Gaztetandik erraz gaixotzekoa, Poch gaitzizena ere horregatik jarri zioten (Pochete).

80ko hamarkada erdialdean, Ignacio Gascari Huntingtonen gaixotasuna diagnostikatu zioten, nerbio sistemaren gaitza; honen eraginez, buruaren eta gorputzaren endekapen progresiboa garatu zuen, 1998an hil arte.

ErreferentziakAldatu