Kapetar dinastia

Kapeto leinua» orritik birbideratua)

Kapetar dinastia[1] (frantsesez: Capétiens), frantziar jatorriko leinua da, Europako zaharrenetakoa, mila urtez gobernatu izan baitzuen Hugues Capetek (938993) sortu zuenetik. Frantziako erregeak leinu horretakoak izan ziren 987tik 1328an Karlos IV.a (Nafarroako Karlos I.a) hil zen arte. Harrezkero, kapetarren bigarren mailako adarrek (Valois eta Borboi) erreinatu zuten Frantzian, Iraultza arte.

Frantziako Etxeko armarria, kapetar dinastiaren adar nagusia zena.

Leinu hau funtsezkoa izan zen Frantziako Estatua eratzeko. Hastapenean nahiz Île de France ingurua baino ez zuen egiaz mendean, kapetar erregeak handituz joan ziren boterea eta mendeko lurraldea.

Leinua katolikoa izan da tradizionalki. Lehenengo kapetarrek aliantza zuten Elizarekin. Frantziako Eerresuma, gainera, Gurutzadetako parte-hartzaile nagusienetakoa izan zen, guztira bost errege izan baitziren gurutzatu: Luis VII.a, Filipe Augusto, Luis VIII.a, San Luis eta Filipe III.a. Filipe IV.ak, berriz, Frantziaren kontrolpean jarri zuen aita santua.

Kapetarren artean familia harremanak on samarrak izan ziren eskuarki. Gehienetan, Frantziako erregearen seme eta anaia gazteenei estatuak edo tituluak ematen zitzaizkien zuten mailari eusteko eta Frantziako koroa ez aldarrikatzeko. Gainera, tronua aldarrikatzekotan, atzerriko bat aldarrikatzen zuten, eta, modu horretan, Europa osoan barrena zabaldu ziren kapetarrak.

Egungo Espainiako errege, Luxenburgoko Duke Handia leinu honetako kideak dira.

Hona hemen izandako tituluak:

Adarrak aldatu

Kapetarrek adar asko izan zituzten. Hona hemen nagusiak:

Erreferentziak aldatu

  1. 182. araua: Dinastien izenak. Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).

Kanpo estekak aldatu