Ireki menu nagusia
Francisco Bucareli Urtsua

1773 – 1780
Monarka Karlos III.a Espainiakoa
Aurrekoa Alonso Vicente de Solís
Ondorengoa Manuel Azlor

Jaiotza 1708ko irailaren 18a
Sevilla, Espainia
Heriotza 1780ko apirila
Iruñea
Erlijioa Katolikoa

Francisco de Paula Bucareli Urtsua (Sevilla, 1708ko irailaren 18a - Iruñea, 1780ko apirila) espainiar militarra eta administraria izan zen, euskal jatorrikoa. 1773-1780 bitartean Nafarroako erregeordea izan zen[1].

BizitzaAldatu

Luis de Bucareli y Henestrosa eta Ana Urtsuaren semea, eta Antonio Maria Bucareli Urtsuaren anaia zen. 1766an Karlos III.ak Río de la Platako gobernadore izendatu zuen. Bere agintaldian, erregearen agindua betez, jesuitak egotzi zituen. 1770ean ingelesen esku zeuden Malvina uharteak berreskuratu zituen[2]. 1773an Nafarroako erregeorde izendatua izan zen, eta hil arte bete zuen kargua.

ErreferentziakAldatu