Adrien-Marie Legendre

Adrien-Marie Legendre (adʁiɛ̃ maʁi ləʒɑ̃dʁ ahoskatua; Paris, 1752ko irailak 18ib., Frantzia, 1833ko urtarrilak 10) frantziar matematikari bat izan zen. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen estatistika, zenbakien teoria, aljebra abstraktua eta analisi matematikoaren esparruetan.

Adrien-Marie Legendre

108. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1805 - 1806
René Louiche Desfontaines (en) Itzuli - Louis-Bernard Guyton de Morveau (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1752ko irailaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1833ko urtarrilaren 9a (80 urte)
Hobiratze lekuaAuteuil Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Collège des Quatre-Nations (en) Itzuli 1770) : matematika, fisika
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)École Militaire  (1775 -  1780)
École normale supérieure  (1795 -
Bureau des Longitudes (en) Itzuli  (1812 -
École polytechnique  (1816 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Royal Society

Bere lanaren zati handi bat ondoren beste batzuk hobetu zuten: bere lanek polinomioen erroetan Galoisren teoria inspiratu zuten, Niels Henrik Abelen funtzio eliptikoei buruzko lanak Legendreren lanen gainean eraiki ziren, Gaussen estatistikari eta zenbakien teoriari buruzko lanaren zati batek Legendrerena osatzen zuen.

1830ean n = 5 esponentearentzat Fermaten azken teoremaren demostrazio bat aurkeztu zuen, ia Peter Gustav Lejeune Dirichletekin aldi berean, 1828an aurkeztu zuena.

Zenbakien teorian erreziprokotasun kuadratikoaren legea proposatu zuen, ondoren Gaussek frogatu zuena. Zenbaki lehenen banaketan eta zenbakien teoriari analisiaren aplikazioan lan aitzindariak ere egin zituen. 1796an bere zenbaki lehenen teoremaren konjetura egiazko bezala frogatu zuten Jacques Hadamardek eta Charles Jean de la Vallée-Poussinek 1898an.

Legendrek funtsezko lana egin zuen funtzio eliptikoen azterketan, integral eliptikoen sailkapena barne hartuz. Baina Abel izan zen analisia amaitu zuena Carl Gustav Jakob Jacobiren funtzioen alderantzizkoak aztertzean.

Legendreren eraldatuagatik ere ezaguna da, mekanika klasikoaren lagrangiar formulaziotik hamiltondarrera pasatzeko erabilia. Termodinamikan ere erabiltzen da barne energiatik abiatuta Helmholtz eta Gibbsen energia askeen entalpia lortzeko.

Argitalpen batzuk

aldatu
  • Sur la figure des planètes. 1784.
  • Éléments de géométrie. Paris 1794.
  • Memoire sur les transcendantes elliptiques. Pariís 1794.
  • Essai sur la théorie des nombres. Paris 1797/1798.
  • Nouvelle théorie des paralleles. Paris 1803.
  • Nouvelles methodes pour la détermination des orbites des comètes, etc. Paris 1807.
  • Exercises du calcul intégral. Paris 1811/1817.
  • Traité des fonctions elliptiques et integrales Euleriennes. Paris 1826–1829.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu