Luis VII.a Frantziakoa
Luis VII.a Frantziakoa (?, 1120 – Melun, 1180ko irailaren 18a), izengoitiz Gaztea (frantsesez: le Jeune) deitua, 1131-1180 urteetan Frankoen erregea izan zen. Kapeto leinuko Frantziako seigarren erregea izan zen. Bere erreinaldian Frantzia eta Ingalaterraren arteko gerrak hasi ziren, Parisko Notre-Dame katedrala eraikitzeari ekin zioten eta Bigarren Gurutzada izan zen.
Luis VII.a Frantziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1137ko abuztuaren 1a - 1180ko irailaren 18a ← Luis VI.a Frantziakoa - Filipe II.a Frantziakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1120 | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1180ko irailaren 18a (59/60 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Familia | |||||
Aita | Luis VI.a Frantziakoa | ||||
Ama | Adelaide of Maurienne | ||||
Ezkontidea(k) | Leonor Akitaniakoa (1137ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) - Konstantza Gaztelakoa eta Bartzelonakoa (1154 (egutegi gregorianoa) - Adèle of Champagne (en) (1160ko azaroaren 13a (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa eta monarka | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Biografia
aldatuGurasoak Luis VI.a Frantziakoa eta Adelaida Mauriennekoa izan zituen. 1137an Leonor Akitaniakoarekin ezkondu zen, eta Frantziako koroaren itzala zabaldu zen horrenbestez Akitania aldera. 1142an liskar handiak izan zituen Inozentzio II.a aita santuarekin Bourges hiriko artzapezpikua zela eta. 1147-1149 urteetan Bigarren Gurutzadan hartu zuen parte, Aita Santuarekin lorturiko akordioa berrestearren, eta Suger ministroaren esku utzi zuen erresuma.
Alexandro III.a aita santuaren alde jokatu zuen Frederiko Bizargorriaren. 1152an zapuztu zuen Leonor Akitaniakoa bere emaztea. Leonor Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen 1154an. Luis VII.a Konstantza Gaztelakoarekin eta Adela Champagnekoarekin ezkondu zen ondoren. Filipe Augusto, Adelaren semea, izan zuen ondorengo.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuLuis hirutan ezkondu zen. Lehendabizikoz Leonor Akitaniakoarekin eta alaba bi izan zituzten:
- Maria, Henrike I.a Xanpainakoarekin ezkondu zena
- Alizia, Tibalt V.a Bloiskoarekin ezkondu zena
1154an Alfontso VII.a Gaztelakoaren alaba Konstantzarekin ezkondu eta alaba bi izan zituzten:
- Margarita (1158–97), Henrike Ingalaterrakoa eta Béla III.a Hungariakoarekin ezkondu zena
- Adela (1160 – 1220), Rikardo I.a Ingalaterrakoarekin ezkontzekotan izan zena
1160an Adela Xanpainakoarekin ezkondu eta semea eta alaba izan zituzten:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Luis VI.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1131-1180 |
Ondorengoa Filipe II.a Frantziakoa |