Ireki menu nagusia

Basilea (alemanez: Basel, frantsesez: Bâle, italieraz eta erretorromanieraz: Basilea) Suitzako iparraldeko hiria da. Suitzako hirugarren hiririk populatuena da, Zürich eta Genevaren ostean. 2012an 165.566 biztanle zituen[1].

Basilea
Basel
 Suitza
Rhine Rhein Basel 2006 871.JPG
Flag of Canton of Basel.svg Wappen Basel-Stadt matt.svg
Administrazioa
Herrialdea Suitza
Suitzako kantonamendua Basilea Hiria
Izen ofiziala Basel
Jatorrizko izena Basel
Posta kodea 4000
Udal kodea 2701
Geografia
Koordenatuak 47° 33′ 38″ N, 7° 35′ 26″ E / 47.560555555556°N,7.5905555555556°E / 47.560555555556; 7.5905555555556Koordenatuak: 47° 33′ 38″ N, 7° 35′ 26″ E / 47.560555555556°N,7.5905555555556°E / 47.560555555556; 7.5905555555556
Basilea hemen kokatua: Suitza
Basilea
Basilea
Basilea (Suitza)
Karte Gemeinde Basel 2007.png
Azalera 23.85 km²
Altuera 260 m eta 247 m
Mugakideak Riehen, Birsfelden, Muttenz, Münchenstein, Reinach (BL), Bottmingen, Binningen, Allschwil, Saint-Louis, Weil am Rhein eta Huningue
Demografia
Biztanleria 177.595 bizt. (2018-12-31)
Dentsitatea 7.446,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 061
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Shanghai, Miami Beach eta Van
Matrikula BS
Hizkuntza ofiziala aleman
www.bs.ch/

Suitzaren ipar-mendebaldean dago, Alemania eta Frantziaren mugan, Rhin ibaiaren ertzean. Rhin ibaiak bitan banatzen du Basilea: ezkerraldean Basilea Txikia industrialdea ageri da, ibai-portuarekin batera (8.771.100 t 1984an); eskuinaldean, Basilea Handia.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Basilea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.6 5.8 9.9 14 18.4 21.7 24.2 23.5 20.3 14.8 8.3 4.5 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.9 2.4 5.6 9.1 13.1 16.3 18.5 17.7 14.8 10.1 4.9 1.8 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.9 -0.7 1.7 4.4 8.1 11.1 13.0 12.8 10.4 6.6 2.0 -0.8 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 49 51 64 84 87 79 87 62 51 59 54 778
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 9.4 10.8 11.3 12.6 10.9 9.5 10.3 8.3 8.4 10 9.8 121.4
Eguzki orduak 58 81 121 149 171 185 219 203 168 120 70 53 1599
Iturria: MeteoSchweiz[2]

HistoriaAldatu

Erromatarren garaiko Basilia (IV. mendea), Burgundiako Erresumako hiria izan zen, 1032. urtean Germaniako Erromatar Inperio Santuak bere egin zuen arte. 1431n Basileako Kontzilioa hasi zen, 1449 arte Ferrara eta Florentzian jarratu zuena. Kontzilioak aita santuaren gaineko nagusitasuna bermatu zuen. 1460an eratu zuten bertako unibertsitatea, eta 1501ean Suitzako Konfederazio Zaharreko partaide bihurtu zen.

V. mendetik aurrera apezpikuek gobernatua, Erreforma Protestantea nagusitu zenean (1528), buruzagi katolikoak Porrentruy (alemanez: Pruntrut) herrira aldatu ziren. Erasmo zegoelarik bertako unibertsitatean, Basilea protestantismoaren gune nagusietakoa bihurtu zen.

XIX. mendean hiriaren eta nekazari-herrien arteko tirabirek gerra zibila ekarri zuten (1831), eta bi urteren buruan bi azpikantonamendu egitea deliberatu zuten: Basel-Stadt (Basilea Hiria) eta Basel-Land (Basilea Herrialdea).

Basileako ItunakAldatu

Lehen itunaren arabera (1795eko apirilak 4-5), Prusiak Frantses Errepublika ezagutu zuen; Frantziako osteak ez ziren Rhin ibaitik eskuinaldera igaroko.

Bigarren ituna (1795eko uztailak 22), Frantziak eta Espainiak izenpetu zuten. Horren arabera, Frantziak Hispaniola edo Santo Domingo uhartearen sartaldea (Haiti) eskuratu zuen, eta, ordainez, Konbentzio Gerran euskaldunekin, batez ere gipuzkoarrekin, elkar aditurik hartutako lurraldeak utzi egin behar izan zituen (1974ko uztaila, Gipuzkoa; 1795, Bizkaia eta Araba, Nafarroan Irurtzun). Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten gipuzkoarren aurkako zapalkuntzarik ez zela izango zioen puntua ez zuten Espainiako agintariek errespetatu.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Basileako ikuspegi panoramikoa.

Basilea Handia merkataritzaren eta kulturaren gune garrantzitsua da. Bertan daude katedral gotikoa (XIV. mendekoa), Martinskirche eliza (XI.-XIV. mendeak), udaletxea (XVI. memdea), Karl Moser-en San Antonio eliza (1931), eta Arte Ederretako Museoa (Kunstmuseum), Witz, Holbein Gaztea eta Böcklin-en lanekin.

Basilear ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Swiss Statistics, Key figures - Regional portraits 2014: Communes Bfs.admin.ch
  2. Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss Average Values-Table, 1961–1990.

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilea