Ramon Eraña

Aretxabaletako kultur eta kirol eragilea

Ramon Eraña Gallastegi (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1950eko martxoaren 13an - Aretxabaleta, 2015eko irailaren 18a), kultur eta kirol eragile aretxabaletarra izan zen[1]. Almen Kirol Elkarteko atletismo saila eta Loramendi Dantza Taldea gidatu zituen eta besteak beste Txino dantza berreskuratu zuen[2].

Ramon Eraña

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1950eko martxoaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2015eko irailaren 18a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, atleta eta dantzaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Biografia aldatu

Musika eta dantza aldatu

 
Aretxabaletako Txino dantza.

Musika eta dantzarekiko zaletasuna oso gaztetatik izan zuen. 12 urte zituela Demetrio Iriarte gidari zuen herriko musika bandan sartu zen klarinetea jotzen. Hurrengo urtean Aretxabaletan izandako bi dantza talde desegin ziren, "Los Luises" gizonezkoena eta "Las hijas de María" emakumezkoena[2]. 1966. urtean Loramendi Euskal Dantza Taldea sortu zuen beste 10 herritarrekin batera. Izena Aretxabaletako Loramendi olerkariaren omenez ezarri zuten. Ramon izan zen aurreneko irakaslea eta 1967an Izurieta auzoan egin zuten aurreneko emanaldia[2]. Bere kabuz txistua jotzen ikasi behar izan zuen, dantza taldean beharra zegoelako[3].

1967an herrian antzina dantzatzen zen Txino dantza berreskuratzeari ekin zion Ramon Erañak. Horretarako talde lanean aritu ziren herrian; Juan Jose Gartziaetxabek pausuak, janzkera eta melodiaren transmisioa egin zuen, Demetrio Iriarte txistulariak musika eta Ramon Eraña berak hitzak itzuli zituen, izan ere Gerra aurreko hitzak, Edurne Galdosek jaso zituenak, gazteleraz baitziren. 1975eko otsailaren 1ean estreinatu zen Txino dantza Aretxabaletan[4].

Loramendi Dantza Taldearen zuzendari izan zen bitartean Euskal Herriko hainbat dantza ekarri zituen taldearen errepertoriora, baina Txino dantza erakustaldiak ere antolatu zituen herritik kanpo. Esate baterako 2013ko Ezpalak nazioarteko jaialdian, maiatzaren 25ean Iruñean eta 26an Eibarren, Aretxabaletako txino dantza erakutsi zen Oriako sorgin dantzarekin eta Zuberoako kerestuen jokoarekin batera[5][6].

Atletismoa aldatu

Gaztetatik atletismoan aritu zen eta maratoietan ere hartu zuen parte. 1978an Almen ikastexean kirol elkartea sortu zen eta 1980. urtean bertako zuzendaritza taldean sartu zen. Atletismo sailaren arduraduna izan zen 1995 artean eta Gipuzkoa mailan eliteko taldea izatera iritsi zen[2]. Matilde Garai, Ramon Jausoro eta Joseba Larrinaga "Mardo" entrenatu zituen. Joseba Larrinagak Atlanta 96 Paralinpiar Jokoetako maratoian zilarrezko domina eskuratu zuenean[7] Ramon Eraña harekin joana zen estatu Batuetara[2]. 2000. urtean 50 urte bete zituela ospatzeko Hiru Haundiak mendi lasterketa eta Behobia-Donostia maratoi erdia korritu zituen[3]. Urte berean Saharan Ibilaldi Berdea sartu zeneko 25. urteurrenaren harira Saharan bertan lasterketa bat antolatu zen eta Ramon Erañak ere hartu zuen parte[3].

Beste jarduera batzuk aldatu

Aretxabaletarekin eta Euskal Herriarekin konpromiso garbia izan zuen beti eta hainbat jardueratan hartu zuen parte horren erakusgarri. Herri Batasuna alderdiko zinegotzia izan zen aurreneko legealdian (1979-1983), Aretxabaletako argazki artxiboa osatzen lagundu zuen, Loramendi Kultur Elkartean toponimia lanetan hartu zuen parte eta Arabako Odol Emaileen sareko kide izan zen, besteak beste[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «"Beti arte, Ramon!" esan diote lagun askok eta askok, Ramon Erañari - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Ramón Eraña, una vida dedicada a los demás» El Diario Vasco 2015-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. a b c «Ramon Eraña: "50 urteak ospatzeko Hiru Handiak eta Behobia-Donostia egin nituen" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  4. (Ingelesez) Aretxabaletako Txino dantza. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  5. ezpalak. «Sorgin-dantza, fricassee-ak eta oxdans-ak 2013ko Ezpalak jaialdian» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  6. ezpalak. «Mahatsa heldu da, Ramon» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  7. «Joseba Larrinaga atleta paralinpiar ohia da atzo Aramaion auto batek jota hil zen txirrindularia» Berria 2013-05-08.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu