Ireki menu nagusia

Felix von Lichnowsky, osoa Felix Maria Vincenz Andreas Fürst von Lichnowsky, Lichnowskyko printzea eta Werdenberg-eko kondea (Grätz jauregia, Opava ondoan, egungo Txekian, 1814ko apirilaren 5a-Frankfurt am Main, 1848ko irailaren 18a), militar eta politikari prusiarra izan zen.[1] Lehen Karlistaldian Karlos Maria Isidro Borboikoaren eta karlisten alde borrokatu zuen Euskal Herrian zein Espainian.

Felix von Lichnowsky
Felix Lichnowsky.png
Member of the Frankfurt Parliament Itzuli

Bizitza
Izen osoa Felix Maria Vincenz Andreas von Lichnowsky
Jaiotza Q168391 Itzuli1814ko apirilaren  5a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Frankfurt am Main1848ko irailaren  18a (34 urte)
Hobiratze lekua Frankfurt Main Cemetery Itzuli
Heriotza modua : lynchinga Itzuli
Familia
Aita Eduard von Lichnowsky
Ama Eleonora Zichy
Anai-arrebak
Leinua Prince Lichnowsky Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Gradua jeneral

Eduki-taula

Silesiako printzeaAldatu

Felix von Lichnowsky Silesiako lurjabea zen. Lichowsky printzearen tituluarekin batera, Werdenbergeko kondea eta Woschütz-eko jauna zen. Lau oinordekotza zituen eta Grätz-eko jaurerria. Silesia austriarrean hiri bat eta 19 herri zituen; Prusiako Silesian, bestetik, 26 herri zituen. Oso aitoren seme kultoa zen: literaturazalea, artezalea... Familia ere ezaguna zen kultura munduan; esaterako, haren aitona Beethovenen babeslea izan zen eta artistak Bigarren Sinfonia eskaini zion.[2] Printzea, izaeraz, oso erromantikoa zen.

BiografiaAldatu

PenintsulanAldatu

Erromantikoa eta abenturaria, 1837an Euskal Herrira etorri zen karlisten armadan jaguntzeko. Militar bezala Lehen Karlistaldian hartu zuen parte. Gatazka 1833tik zegoen martxan eta Espainiako tronuaren ondorengotza jokoan zegoen. Lichnowsky Karlos Maria Isidro Borboikoaren alde jarri zen, hau da, monarkia absolutuaren alde. Beste aldean, Elisabet II.a Espainiakoaren aldekoak zeuden, liberalak. Dena dela, Euskal Herrian baziren beste elementu desberdinak, nagusia Foruen defentsa.

Lichnowskyren bidaia Suitzan hasi zen. Gizonak dirua zuen eta otsailan, bi morroiekin batera, Frantzia gurutzatu ondoren, 1837ko martxoaren 3an Baionara heldu zen. Han karlisten aldeko pertsonekin kontaktatu zuen eta mugalari baten laguntzaz, muga igaro zuen. Baserritarrez jantzita, Saratik abiatu zen. Mugalariak disimulatzeko euskaraz hitz egiten zuen eta printzeak «Bai, jauna» erantzuten zion behin eta berriro. Zugarramurdin karlisten armadaren postuarekin topo egin zuen eta hauek Iruna eraman zuten. Han errege-nahi aurrean aurkeztu zuten eta hark brigadako generala izendatu zuen. Sebastián infantea ezagutu zuen ere bai. Infantearekin batera Oriamendiko guduan parte hartu zuen. 1837ko martxoaren 19an Nafarroatik Errege espedizioa martxan jarri zen eta Lichnowsky haiekin abiatu zen. Espedizio hori Goi Aragoia, Katalunia, Valentzia, Teruel... igaro zuen. Bidean gudu eta borroka asko izan ziren: Huescako gudua, Barbastroko gudua, Gráko gudua, Chivako gudua eta Villar de los Navarrosko gudua. Irailaren 12an Madril aurrean zeuden baina hiriburua erasotzera ez ziren ausartu. Espedizioa, azkenik, erabat etsituta, Euskal Herrira itzuli zen.

1838ko uztailan Europan lan diplomatiko desberdinak egiteko enkargua jaso zuen Lichnowskyk. Horretaz bere liburuan ez du hitz egiten baina pentsatzekoa da misioak helburu finantzieroa zuela. Hiri desberdinetan aritu zen: Paris, Salzburgo, Viena eta Modena. Genova Marsellara joan zen. Euskal Herrirako bueltan, Burdeosen gelditu zen Rafael Marotoren familia ezagutzeko. Rafael Maroto Iparraldeko karlisten armadako buruaren izendapena jasoa zuen ordurako. Muga berriro ere mugalari baten laguntzaz pasa zen. Lichnowsky printzeari Gorteko giroa ez zitzaion batere gustatu, orduan, eta Kataluniara joateko baimena eskatu zuen. Katalunian Españako kondearen agindupean jarri zen. Kataluniako kanpaina oso gogorra izan zen batez ere karlisten arteko deskoordinazioaren ondorioz. Printzea larri zauritua gelditu zen eta hanka bat ez galtzeko Frantziara itzuli zen. Dena dela, liburuan ondorengo gertaren berri azaltzen da: 1839ko Lizarrako fusilamenduak, Bergarako besarkada... Lichnowskyk, bitartean, Ipar Euskal Herritik prozesua bizi izan zuen eta baita ere Karlos Maria Isidro Borboikoaren erbesteratzea.[3]

HeriotzaAldatu

Penintsulan 1839 arte ibili zen. Ondoren, Prusian, karlisten aferekin arduraduna izendatu zuten. Postu hori 1840 arte bete zuen. Goi Silesiako lurjabeen burua bezala, Prusiako Parlamentuko diputatu izendatu zuten; ondoren, kargu bera Frankfurteko Parlamentuan bete zuen, 1848an. Friedrich von Wrangel eta Hans von Auerswald generalekin batera, Danimarkarekin Schleswigeko Lehen Gerra amaitzeko Malmö ituna sinatzeko lanean ibili zen. Ituna etsigarri gertatu zen eta 1848an, jende multzo batek eraso egin zion. Erasoan bera eta Von Auerswald hil zituzten.

 
Lichnowsky printzearen eta Von Auerswalden generalaren hilketa.

ObraAldatu

Gerrako esperientziak bilduz urte haietan oso liburu ezaguna idatzi zuen. Lan horretan Karlos Maria Isidro Borboikoaren inguruan zegoen ustelkeria eta barne-borrokak azaldu zituen, baita ere karlisten armadak egin zituzten hankasartzeak eta bortizkeriak. Interesgarria da, bestetik, liburuan Euskal Herriari eta euskaldunei buruz ematen duen informazioa.

  • Erinnerungen aus de Jahren 1837, 1838 und 1839. Frankfurt del Meno, 1848. Frantsesez: Souvenirs de la guerre civile en Espagne (1837 a 1839). Paris, 1844. Gaztelaniaz: Recuerdos de la Guerra Carlista (1837–1839). Madril, 1942. Gaztelaniazko bertsioa Jose Maria Azkona nafar frankistak frantsesetik egin zuen.

Beste liburu bat ere idatzi zuen:

  • Portugal. Erinnerungen aus dem Jahre 1842, Mainz, 1843.

Euskaldunak eta Lichnowsky printzeaAldatu

Erinnerungen aus de Jahren 1837, 1838 und 1839 liburuan Lichnowskyk euskalduneei buruzko informazio asko bildu zuen, batez ere liburuaren estiloa kontutan hartzen bada. Egilearen asmo nagusietarikoa guduen deskribapena, armak, uniformeak... baina sarritan euskaldunek eragiten dioten harridura ere jaso zuen. Esaterako muga gainditzeko abilezia, paisaiak, pilotaren jokoa, bizimodua... Behin baino gehiagotan herriko gastronomia aipatzen du. Ikuspuntu militar batetik euskaldunen antolaketa azpimarratu zuen. Interesgarriak dira Gortearen inguruko deskribapenak. Karlos Maria Isidro Borboikoa gortea ibiltaria zen, hau da, herriz herri zebilen. Horrela deskribatzen ditu Lichnowskyk herri desberdinak: Andoain, Tolosa, Azpeiti, Irun, Lizarra... Kasu horietan benetako bidaldi liburua ematen du.

BibliografiaAldatu

  • Lichnowsky, Felix. Erinnerungen aus den Jahren 1837, 1838 und 1839. Frankfurt am Main, 1841.
  • Loning, Adolfo. Das spanische Volk in seinen Ständen, Sitten und Gebräuchen mit Episoden aus dem Karlistischen Erbfolgekriege. Hannover, 1844.
  • Goeben, August Karl von. Vier Jahre in Spanien. Hannover, 1841.
  • Rahden, Wilhelm von. Aus Spaniens Bürgerkrieg 1833–1840. Berlín, 1851.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felix von Lichnowsky