Ireki menu nagusia

Iñigo Urkullu

euskal politikaria

Iñigo Urkullu Renteria (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko irailaren 18a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta EAJ alderdiko politikari abertzale bat da.

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu 2014 (cropped).jpg
Ahotsa
Escudo del Pais Vasco.svg
7. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

2012ko abenduaren 13a -
Patxi López
25px
EAJren EBBko lehendakaria

2008ko urtarrilaren 18a - 2013ko urtarrilaren 12a
Josu Jon Imaz - Andoni Ortuzar
Bizitza
Izen osoa Iñigo Urkullu Renteria
Jaiotza Alonsotegi1961eko irailaren 18a (58 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Lucia Arieta
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea : Euskal filologia
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
urkullu.eu

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak lehendakarigaitzat aurkeztu zuen, eta gehiengo erlatiboz irabazi zuen. 2012ko abenduaren 13an, bere alderdiaren bozekin Euskal Autonomi Erkidegoko eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatua izan zen, eta 2012ko abenduaren 17an Gernikako Juntetxean bere kargua zinpetu zuen.

2016ko azaroaren 26an bere Lehendakari kargua bigarrengo agintaldirako (2016-2020) zinpetu zuen.

BizitzaAldatu

Senitarte jeltzale batean hazia, Alonsotegiko eskolara eta apaizgaitegian ikasi zuen txikitan. Futbolean jolasten eta txistua jotzen ere aritu zen. Txikitan ume zintzoa eta arduratsua izan zen, biak heldutasunean ere berezitu duten ezaugarri nabarmenak. Gazte ezkondu zen bere egungo emaztearekin, Luzia Arieta-Araunabeña, Arieta Athleticeko jokalariaren alabarekin, eta harekin 3 seme-alaba ditu: Kerman, Malen eta Karlos.[1] 1977an EAJko kide egin zen. Alderdi horretako Euzko Gaztedi Indarra (EGI) gazte erakundeko kide ere izan zen, 1980-1985 bitartean bere Eskualde Kontseiluko kidea izateaz gain gazte erakunde honetako lehendakaria ere izan zelarik. 1983ko Alderdi Egunean Getxoko Aixerrotan hitzaldia eskaini zuen.

Derioko apaiztegian Euskal Filologia arloan Irakaskuntzan diplomaturik, Deustuko Unibertsitateko Aisialdiko Ikasketen Institututik Aisialdiko Guneen Kudeaketan aditua da. Kirolari gisa, Larramendi Kirol Elkarteko futbol taldearekin Lehen Mailako Jubeniletan jokatu zuen.[2]

Sabino Arana Kultur Elkargoa, Juan de Itziar Kultur Elkartea (Durango), Alboan elkartea, Peña Ezkurdi (Durango), Sociedad Cultural (Durango), Tabirako Taldea (Durango) eta Bilboko Athletic Klub erakundeetako kidea ere bada.

KarguakAldatu

Kargu publikoakAldatu

1984 ezkero honako erakunde publikoetan ere karguak izan ditu:

Kargu politikoakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bizkai Buru Batzarra»

Bi denboraldiz EAJko Bizkaiko barne erakundea den Bizkai Buru Batzarreko zuzendaritzako mahakidea izan da (1984-1987) eta (1996-2000), 2000an erakunde honetako lehendakaria izanik. 2000an Euzkadi Buru Batzarrean Bizkaiko ordezkaria izan zen, bai eta Biltzar Nazionaleko lehendakaria ere (1992-1994).

EBBko lehendakariaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euzkadi Buru Batzar»
 
Iñigo Urkullu, lehendakari kargua zin egiteko egunean, Gernikako Batzarretxean, 2012ko abenduaren 17an.

2007ko azaroan EAJ nahiz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria izateko bigarren itzulira aurkeztu zen hautagai bakarra izan zen, hortaz, 2007ko abenduaren 1an alderdi horretako lehendakaria aukeratu zuten. Urte hartako abenduaren amaieran, alderdiko lehendakaria bilakatu zenez, bere legebiltzarkide kargua laga egin zuen.

Aurretik, alderdiaren lehendakaria izan zen Josu Jon Imazek bere kargua laga izanak alderdiko sektoreen arteko adostasunak Urkulluren izendapena ekarri zuen, denen adostasunaren aldeko pertsona gisa definitua izan zen.

2012ko abenduaren 13an Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatua izan zenez, eta kargu horretan EAJko ohituraren arabera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria alderdi horretako barne erakunde nagusia den Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari ere ezin izan daitekeenez, 2013ko urtarrilaren 12an, Urkulluren ordez, EBBko lehendakari berritzat Andoni Ortuzar aukeratu zuten.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Jaurlaritzako lehendakaria»

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izateko EAJko hautagai gisa izendatu ostean, bere alderdiak hauteskundeak 27 eserlekuekin irabazi zituen, azkenik, 2012ko abenduaren 13an Eusko Legebiltzarran eta soilik bere alderdiaren bozekin Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratua izan zen; bigarren geratu zenak, Lehendakaritzarako beste hautagaia zen Euskal Herria Bilduko Laura Mintegi hautagaiak, bere alderdiko 21 legebiltzarkideen bozak jaso zituen. PSE, PP eta UPyDko legebiltzarkideak abstenitu egin ziren.[3]

Urkulluk, hauteskunde kanpainan, haustura hidraulikoari buruzko bere jarrera honela azaldu zuen: «ez ustiapenik, ez esploraziorik». Hala ere, haren agintaldian (Patxi Lopezenean bezala) Eusko Jaurlaritza da ingurumenerako arrisku handiak ikusten zaizkion teknika hori Euskal Herrian bultzatzen duen administrazio publiko bakarra, bere jabetzakoa den SHESA enpresaren bidez.[4][5]

2012tik 2016rako Eusko JaurlaritzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «2012tik 2016rako Eusko Jaurlaritza»

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izateko EAJko hautagai gisa izendatu ostean, bere alderdiak hauteskundeak 28 eserlekuekin irabazi zituen, azkenik, azaroaren 24an Eusko Legebiltzarran eta bere alderdiaren eta PSEren bozekin Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratua izan zen; bigarren geratu zenak, Lehendakaritzarako beste hautagaia zen Euskal Herria Bilduko Maddalen Iriarte hautagaiak, bere alderdiko 18 legebiltzarkideen bozak jaso zituen. Euskal Talde Popularreko eta Elkarrekin Podemosko legebiltzarkideak abstenitu egin ziren.[6]

Jarrera politiko-ideologikoakAldatu

Independentziari dagokionez, jarrera ezberdinak erakutsi izan ditu. Orokorrean independentzia mundu globalean ez dela posible defendatu du,[7][8] eta independentzia kontzeptua "landu, planteatu eta modulatu" egin behar dela.[9] Ipar Euskal Herriko Elkargo berria sortu eta gutxira, kargu hartu zion Jean René Etxegarairi hark bere buruari lehendakari deitu zionean, ohartaraziz bera dela "lehendakari bakarra".[10]

2019ko uztailean, kartzelan 20 eta 30 urte inguru emandako euskal preso-ohiei jende talde batek Oñatin eta Hernanin ongietorria eman ondoren, haserrea agertu eta "erabat gaitzetsi" zituen ekitaldiok, adieraziz ez dela lege kontua, "gutxieneko etikarik gabe gabe ezin d[el]a elkarbizitzarik eraiki", Ertzaintzak ekitaldian deliturik ikusi ez zuen arren.[11][12] Antzeko bidetik, adierazi zuen "moralki eta etikoki onartezina", "biktimen sentsibilitatearen kontrakoa", zela Jon Bienzobas ETAko euskal presoaren margolanak Galdakaoko erakusketa batean ikusgai jartzea, eta, ondorioz, bertan behera utzi behar zela erakusketa hori.[13]

Bestalde, 2019ko urrian, ETAren kontrako bere atzera begirako ikuspegi irmoa berretsi zuen: «ETA akatsa izan zen hasieratik bukaera arte, eta inoiz ez zen existitu behar», eta «indarkeria edo terrorismoa erabiltzea okerra da, oker larria. Oker etiko, politiko eta demokratikoa», adierazi zuen Sabino Arana Fundazioaren jardunaldi batean. Gainera, zuritu egin zuen bakearen aldeko ETAren amaierako Ipar Euskal Herriko ekitaldietan Jaurlaritzak parte hartu ez izana, ETAk gutun batean Jaurlaritza iraindu zuela argudiatuz eta borroka armatua uzteko ETAk hartutako jokabidea gutxietsiz.[14]

Kataluniako prozesu subiranistarekiko, distantziak agertu ditu. 2019ko urrian, buruzagi katalanen kontrako prozesuaren epaia jakin eta berehala emandako adierazpen ofizialean, zentzugabetzat jo zuen prozesu judiziala, baita epaia "zorigaiztokotzat" ere, eta Espainiako politikaren judizializazioaren kontra ohartarazi. Aldi berean, elkartasuna adierazi zien epaitutako presoei, lasaitasuna eskatu zuen joko politikoan, eta negoziazio politikoaren bidea babestu.[15]


ErreferentziakAldatu

  1. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20121213/mas-actualidad/politica/caracter-lejania-201212131053.html
  2. Como la hormiga del cuento: Sin estridencias y sin hacer ruido», Iñigo Urkullu ha construido una imagen de «líder para largo» gracias a su cautela y afán por el trabajo. (Gaztelaniaz)
  3. Urkullu lehendakari. 2012ko abenduaren 13a. Berria.info
  4. (Gaztelaniaz) Manuel TRILLO: «"Fracking": hay gas para los próximos 70 años», ABC, 2014-06-30.
  5. (Gaztelaniaz) Iker ARMENTIA: «El fraude de Urkullu con el fracking», El Diario, 2014-09-24.
  6. EiTB (2016/11/24) Iñigo Urkullu aukeratu dute berriz lehendakari.
  7. (Gaztelaniaz) «Programa electoral del PNV: qué dice Urkullu sobre independencia, eutanasia.... Noticias de País Vasco» El Confidencial . Noiz kontsultatua: 2017-02-12.
  8. (Gaztelaniaz) «Urkullu (PNV): "En un mundo globalizado, la independencia es casi imposible"» Cronica global . Noiz kontsultatua: 2017-02-12.
  9. Batzarra, Euzkadi Buru Urkullu: . Noiz kontsultatua: 2017-02-12.
  10. Berria «Urkulluk kargu hartu dio Etxegarairi» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  11. «Preso ohiei egindako harrerak gaitzetsi ditu Urkulluk eta etika aldarrikatu du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  12. ARGIA (2019-07-29) «Zabaleta eta Ugarte preso ohiei egindako harrerak ikertzeko agindu du Espainiako Gobernuak» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  13. «Polémica por la exposición de un preso de ETA» La Vanguardia 2019-10-09 . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.
  14. Hermosilla, Gotzon «Urkulluk dio ETA «oker bat» izan zela «hasieratik amaieraraino»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-10-15.
  15. «Urkullu: 'Amaiera judizial honek ez du ezer ixten'» Euskal Irrati Telebista 2019-10-14 . Noiz kontsultatua: 2019-10-15.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñigo Urkullu  


Aurrekoa
Javier Atutxa
BBBko presidentea

2000 - 2008ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Andoni Ortuzar
Aurrekoa
Josu Jon Imaz
EBBko presidentea

2008ko urtarrilaren 18a - 2013ko urtarrilaren 12a
Ondorengoa
Andoni Ortuzar
Aurrekoa
Patxi López
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
 

2012ko abenduaren 17a -
Ondorengoa
gaur egun arte
Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre