Quentin Jerome Tarantino (Knoxville, Tennessee, 1963ko martxoaren 27a -) zinema zuzendari, aktore eta gidoigile estatubatuarra da. Oscar saria eta Urrezko Palma sariak jaso ditu.

Quentin Tarantino

(2015)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

2004 - 2004
Patrice Chéreau - Emir Kusturica
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakQuentin Jerome Tarantino
JaiotzaKnoxville1963ko martxoaren 27a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Irish Americans (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaTony Tarantino
Ezkontidea(k)Daniella Pick (en) Itzuli  (2018ko azaroaren 28a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNarbonne High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, idazlea, film-muntatzailea, telebista-aktorea, errealizadorea, produktorea eta autorea
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakHoward Hawks
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaindependent film (en) Itzuli
ekintza-filma
Postmodernitatea
krimenezko filma
film dramatikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0000233 Allocine: 15570 Rottentomatoes: celebrity/quentin_tarantino Allmovie: p113658 TCM: 189032 Metacritic: person/quentin-tarantino TV.com: people/quentin-tarantino IBDB: 61848
Musicbrainz: 7e323fa7-14b3-42fd-a569-488fb3f386c1 Songkick: 295871 Discogs: 258993 Edit the value on Wikidata

1990eko hamarkadan ospea lortu zuen bere istorio eta filmengatik. Haren estiloa argumentu eten, elkarrizketa original eta bortizkeria odoltsuan oinarritzen da. Aldi berean, ezaguna da haren maila guztietako zinemaren gaineko jakinduria entziklopedikoa.

Bizitza

aldatu

1963ko martxoaren 27an jaio zen Knoxvillen, Tennessee.[1] Izena Gunsmoke telebistako telesaileko pertsonaia batetik atera zuten gurasoek, Burt Reynolds aktoreak interpretatzen zuen Quint izeneko errementariarenetik.

Bi urte zituela, ama South Bayra bizitzera joan zenean, Los Angeles hegoaldera, eta bertan bizi izan zen hogei urtez. Haren auzoan afroamerikarrak eta zuriak nonahi ziren eta zinemagintza eta kultura frankoren eraginak jaso zituen gaztaroan. Kung fuaren eztanda beste lekuetara zabaltzen ari zen unean, afroamerikarrak joaten ziren zine-aretoetan arte martzialek modan segitzen zuten. 1970eko hamarkadan, oraindik haien zalea zen.

Hamazazpi urterekin, ikasketak alboratu eta interpretazio klaseetara joaten hasi zen eta, ahal zuenean, lana ere tartekatzen zuen.

Hogeita bi urte zituenean, Video Archivesen (Manhattan Beach) maiz ibiltzen zen eta film zaharretan ikasitakoa erabilgarria izan zitzaion oso.

Roger Avary eta Jerry Martinezekin batera, Tarantinok Video Archives behin-behineko zine eskola bilakatu zuen. Interpretazio klaseetan, eszena praktikoak eskaini nahi zituen eta idazten hasi zen.

Avery eta beste kide batzuekin lan egin ondoren, Tarantinok idazten segitu zuen, zuzendari izateko grinan, baina ez ziren urte onak izan.

Reservoir Dogs

aldatu

1991n, Reservoir Dogs idatzi zuen. Historia minimalista ondu zuen: lapurreta bat eta gehiena plato berean gertatzekoa. 16 mm-ko filma egiteko asmoa zuen, merke-merkea eta berak eta lagunek paper guztiak egin behar zituzten. Horretan zebilela, Lawrence Bender ekoizleak irakurri zuen gidoia eta harekin liluratuta geratu. Hilabeteko epea eskatu zion Tarantinori, egiazko filma egin nahi zuela-eta.

Benderrek Harvey Keitelen esku jarri zuen gidoia eta hura ere berehala zaletu zen istorioarekin: horrek ekoizpenaren aurrekontua ziurtatu zuen erabat. Hilabete eman zuten Los Angeleseko grabaketan eta aktore zerrenda ez zen batere makala izan: Keitel, Madsen, Steve Buscemi, Tim Roth, Lawrence Tierney, Chris Penn eta Tarantino bera.

Arrakasta itzela izan zuen Sundanceko Zinemaldian eta mundu guztira zabaldu zuten.[2]

 
Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino

Bat-batean, Tarantino ospetsu egin zen eta Reservoir Dogs baino lehen idatzita zeuzkan bi gidoiak ere di-da batean saldu zituen: True Romance eta Natural Born Killers. Azken film hori Oliver Stonek berridatzi eta zuzendu zuen 1993an.

1994an, Pulp Fiction egin zuen, John Travolta eta Uma Thurmanekin.

1997an, Jackie Brown idatzi eta zuzendu zuen. Samuel L. Jacksonek, Robert De Nirok, Bridget Fondak eta Michael Keatonek ere harekin egin zuten lan. Urrezko Globoetarako izendatuta egon zen, baita SAG sarietarako ere.

Jackie Brown eta Kill Bill filmen ekoizpenen artean lau urte pasatu ziren eta, bitarte horretan, Inglourious Basterds idazten aritu zen: 2009ko abuztuan estreinatu zen.

Tarantino ez da idaztearekin eta zuzentzearekin konformatzen: aktore ere izan nahi du. Horrela, bere filmetan eta beste batzuenetan ere azaldu da: Jackie Brown, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Man From Hollywood, Four Rooms, From Dusk Till Dawn, Destiny Turns on the Radio, Girl 6, Django Unchained.

Bitxikeriak

aldatu
  • Kronologia atzekoz aurrera agertzen da maiz haren filmetan. Pulp Fiction, Reservoir Dogs edo Kill Bill-en askotan lehenago ikusten da ondoren gertatuko dena, horrexen ondoko ekintzen aurretik.
  • Maiz agertu ohi du bere filmetan mexikar aurrez-aurreko bat, hiru pertsonaiak edo gehiagok une berean batak bestea pistolaz apuntatzen.
  • Haren pertsonaiek ezizen bat izaten dute, Reservoir Dogs, Kill Bill edo Pulp Fiction filmek erakusten duten bezala.
  • Big Kahuna Burger fikziozko jatetxea agertu du film askotan.
  • Kamerak hartzen dituen angeluak ere haren estiloaren ezaugarri dira. Maiz ikusten dugu jendea ateak irekitzen edo ixten, aurpegiaren lehen planoak beste pertsonaia batek hitz egiten duen bitartean, aktoreak atzealdetik bistaratzen dira askotan, hainbat toma pertsonaiaren eskuetan hasten da...
  • Film gehienetan txertatzen duen haren beste marka bat maletero barrutik hartutako planoa da (Inglourious Basterdsen gauza bera egiten du, kamioiaren kaxan).
  • Kill Bill eta Pulp Fiction filmetan katana bera agertzen da.
  • Emakumearen oinen fetitxismoa: oinak usu bilutsik agertzen dira, baita lehen planoan ere.
  • Zippo bat (pizgailu modelo ezaguna) agertzen da haren film guztietan.
  • Iraupen luzeko tomaren bat txertatu ohi du beti.
  • Pertsonaiek Red Apple fikziozko markako zigarroak erretzen dituzte, edo iragarki batean agertzen dira.
  • Playboy aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, Kill Bill egiten aritu ziren garaiko cannabis eta extasis kontsumoaz hitz egin zuen.
  • Ohikoak ditu erdi planoko eszenak, bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa luzeak, noizbehinkako kolaborazioak...
  • Badirudi Video Archivesetik bezero bat ia-ia ostikoka bidali zuela.
  • Kill Bill salbu, kreditoak horiz agertzen dira film guztietan.
  • Odola erruz erabiltzen du.

Ohiko lankideak

aldatu
 
Samuel L. Jackson
 
Harvey Keitel
 
Uma Thurman
 
Steve Buscemi
 
Michael Madsen
 
John Travolta

Tarantinok aktore bakoitzarekin film bat baino gehiago egin ohi ditu, bereziki Samuel L. Jacksonekin. Gainera, muntaia guztiak Sally Menke-k egin ditu.

Aktorea Reservoir Dogs Pulp Fiction Jackie Brown Kill Bill Death Proof Inglourious Basterds [3] Django Unchained The Hateful Eight
Steve Buscemi
Julie Dreyfus
Samuel L. Jackson
Harvey Keitel
Michael Madsen
Michael Parks
Eli Roth
Tim Roth
Uma Thurman
Christoph Waltz
Bruce Willis
Gidoigilea
Roger Avary
Ekoizlea
Lawrence Bender
Argazki zuzendaria
Robert Richardson
Andrzej Sekula
Muntatzailea
Sally Menke

Filmografia

aldatu
 
Inglourious basterds

Zuzendaria

aldatu
Urtea Filma Antzezleak Ekoizlea Hizkuntzak
1987 My Best Friend's Birthday Quentin Tarantino, Brenda Hillhouse --
1992 Reservoir Dogs Harvey Keitel, Tim Roth Artisan Entertainment
1994 Pulp Fiction Bruce Willis, John Travolta A Band Apart
1995 Four Rooms Tim Roth, Valeria Golino A Band Apart frantsesez: Groom Service
1997 Jackie Brown Pam Grier, Samuel L. Jackson A Band Apart
2003 Kill Bill Volume 1 Uma Thurman, Lucy Liu Miramax gaztelaniaz: Kill Bill: Volumen 1 frantsesez: Kill Bill : Volume 1
2003 Kill Bill: The Whole Bloody Affair Uma Thurman, David Carradine --
2004 Kill Bill Volume 3 Uma Thurman, David Carradine Miramax gaztelaniaz: Kill Bill: Volumen 2 frantsesez: Kill Bill : Volume 2
2005 Sin City Bruce Willis, Mickey Rourke Dimension Films
2007 Death Proof Kurt Russell, Sydney Tamiia Poitier A Band Apart frantsesez: Boulevard de la mort
2007 Grindhouse Rose McGowan, Freddy Rodriguez Dimension Films
2009 Inglourious Basterds Brad Pitt, Christoph Waltz The Weinstein Company gaztelaniaz: Malditos bastardos
2012 Django Unchained Jamie Foxx, Christoph Waltz Columbia Pictures gaztelaniaz: Django desencadenado
2015 The Hateful Eight Samuel L. Jackson, Kurt Russell The Weinstein Company gaztelaniaz: Los odiosos ocho frantsesez: Les Huit Salopards
2019 Once Upon a Time in Hollywood Leonardo DiCaprio, Margot Robbie Heyday Films frantsesez: Once Upon a Time in... Hollywood

Gidoigilea

aldatu

Aktorea

aldatu
Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1987 My Best Friend's Birthday Quentin Tarantino --
1992 Reservoir Dogs Quentin Tarantino Artisan Entertainment
1994 Somebody to Love Alexandre Rockwell -- gaztelaniaz: Alguien a quien amar
1994 Sleep with Me Rory Kelly -- gaztelaniaz: Duerme conmigo
1995 Four Rooms Allison Anders A Band Apart frantsesez: Groom Service
1995 Desperado Robert Rodriguez Columbia Pictures
1995 Leonard Cohen: Dance Me to the End of Love Aaron A. Goffman --
1995 Destiny Turns on the Radio Jack Baran -- gaztelaniaz: Johnny Destiny
1996 Girl 6 Spike Lee 40 Acres & A Mule Filmworks
1996 From Dusk till Dawn Robert Rodriguez A Band Apart frantsesez: Une nuit en enfer
1996 Curdled Reb Braddock -- gaztelaniaz: Tú asesina, que nosotras limpiamos la sangre frantsesez: Sang-froid
1997 Jackie Brown Quentin Tarantino A Band Apart
1997 Full Tilt Boogie Sarah Kelly --
1998 Jackie Chan : My Story Jackie Chan -- gaztelaniaz: Jackie Chan: My Story frantsesez: Jackie Chan: My Story
2000 Little Nicky Steven Brill Happy Madison Productions
2002 BaadAsssss Cinema Isaac Julien -- gaztelaniaz: Baadasssss Cinema: A Bold Look at 70's Blaxploitation Films
2002 All the Love You Cannes! Lloyd Kaufman Troma Entertainment
2003 Kill Bill Volume 1 Quentin Tarantino Miramax gaztelaniaz: Kill Bill: Volumen 1 frantsesez: Kill Bill : Volume 1
2004 Z Channel: A Magnificent Obsession Alexandra Cassavetes --
2004 The Cutting Edge: The Magic of Movie Editing Wendy Apple -- gaztelaniaz: La magia del montaje
2004 Kill Bill Volume 3 Quentin Tarantino Miramax gaztelaniaz: Kill Bill: Volumen 2 frantsesez: Kill Bill : Volume 2
2004 Double Dare Amanda Micheli -- gaztelaniaz: Doble riesgo
2004 Words in Progress -- -- frantsesez: Épreuves d'artistes
2005 Make Your Own Damn Movie! Lloyd Kaufman Troma Entertainment
2007 Diary of the Dead George A. Romero Romero-Grunwald Productions frantsesez: Chronique des morts-vivants
2007 Manufacturing Dissent Debbie Melnyk -- gaztelaniaz: Manufacturing Dissent: Uncovering Michael Moore
2007 Planet Terror Robert Rodriguez Dimension Films frantsesez: Planète Terreur
2007 Sukiyaki Western Django Takashi Miike Sony Group
2007 Death Proof Quentin Tarantino A Band Apart frantsesez: Boulevard de la mort
2008 Dead On: The Life and Cinema of George A. Romero Rusty Nails --
2009 Inglourious Basterds Quentin Tarantino The Weinstein Company gaztelaniaz: Malditos bastardos
2011 POM Wonderful Presents: The Greatest Movie Ever Sold Morgan Spurlock -- frantsesez: Super Cash Me
2011 Hollywood Don't Surf! Sam George MacGillivray Freeman Films
2012 Django Unchained Quentin Tarantino Columbia Pictures gaztelaniaz: Django desencadenado
2012 Corman's World: Exploits of a Hollywood Rebel Alex Stapleton -- gaztelaniaz: El mundo de Roger Corman
2014 She's Funny That Way Peter Bogdanovich -- frantsesez: Broadway Therapy
2015 The Hateful Eight Quentin Tarantino The Weinstein Company gaztelaniaz: Los odiosos ocho frantsesez: Les Huit Salopards
2017 Behind the Scenes Mohammad Mohammadian --
2019 Once Upon a Time in Hollywood Quentin Tarantino Heyday Films frantsesez: Once Upon a Time in... Hollywood

Ekoizlea

aldatu

Sariak

aldatu

Cannes

aldatu

Urrezko Globoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Quentin Tarantino Biography (1963-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Ingelesez) Corliss, Richard. (2009-01-14). «Reservoir Dogs | Top 10 Sundance Hits» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. a b c Lizarralde, Mikel. «Krisia iritsi zen Zinemaldira» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).

Bibliografia

aldatu
  • Greene, Richard; Mohammad, K. Silem, eds. (2007). Quentin Tarantino and Philosophy. Chicago: Open Court Books. ISBN 978-0-8126-9634-9.
  • Levy, Emanuel. Cinema of Outsiders: The Rise of American Independent Film. New York: NYU Press, 1999; 2001 paperback.
  • Waxman, Sharon, ed. (2005). Rebels on the Backlot: Six Maverick Directors and How They Conquered the Hollywood Studio System. New York: Harper Entertainment. ISBN 978-0-06-054017-3.
  • Rausch, Andrew J. (2019). My Best Friend's Birthday: The Making of a Quentin Tarantino Film. Oklahoma: BearManor Media. ISBN 978-1629334837.
  • Emmanuel Burdeau et Nicolas Vieillescazes (dir), avec des textes de Hervé Aubron, Pascal Bonitzer, Emmanuel Burdeau, Éric Chauvier, Marie Gil, Noémie Luciani, Patrice Maniglier, Jean Narboni, Corinne Rondeau et Nicolas Vieillescazes, , Paris, Capricci/Les Prairies ordinaires, 2013, 162 p. (ISBN 978-2-918040-59-0)
  • Jerome Charyn (trad. de l'anglais), , Paris, Denoël, 2009, 192 p. (ISBN 978-2-207-25709-8)
  • Jean-Pierre Deloux, Quentin Tarantino, fils de pulp. Paris : Fleuve noir, 04/1998, 272 p. (ISBN 2-265-06520-X)
  • Alberto Morsiani, , Rome, Gremese, coll. « Les grands cinéastes », 2011, 160 p. (ISBN 978-88-7301-720-2)
  • Gérard Pangon et Aurélien Ferenczi, , Paris, Arte éd. : Mille et une nuits, 1997, 63 p. (ISBN 2-84205-286-2)
  • Yannick Surcouf, , Paris, Méréal, 1998, 192 p. (ISBN 2-909310-70-1)
  • Philippe Ortoli, Le musée imaginaire de Quentin Tarantino. Coéd. Cerf-C. Corlet, coll. "7e art" no 142, 03/2012, 534 p. (ISBN 978-2-204-09705-5)
  • Célia Sauvage, Critiquer Quentin Tarantino est-il raisonnable ? Paris : Vrin, coll. "Philosophie et cinéma", 03/2013, 120 p. (ISBN 978-2-7116-2474-4)
  • Yannick Rolandeau, Quentin Tarantino : le crépuscule de l'image. Paris : L'Harmattan, 05/2014, 163 p. (ISBN 978-2-343-02888-0)
  • Jason Bailey ; trad. Isabelle Pernot, Pulp fiction : toute l'histoire du chef-d'œuvre de Quentin Tarantino. Paris : Huginn & Muninn, 05/2014, 200 p. (ISBN 978-2-36480-165-3)
  • Joachim Lepastier, Quentin Tarantino. Paris : Cahiers du cinéma, coll. "Maîtres du cinéma", 05/2015, 104 p. (ISBN 978-2-86642-909-6)
  • Emmanuel Burdeau et Nicolas Vieillescazes, Quentin Tarantino : un cinéma déchaîné. Coéd. Capricci-les Prairies ordinaires, 01/2016, 170 p. (ISBN 979-10-239-0096-5)
  • Alberto Morsiani, Quentin Tarantino : les films du réalisateur qui a réinventé le cinéma. Paris : Gremese, coll. "Grands cinéastes de notre temps", 09/2016, 191 p. (ISBN 978-2-36677-111-4)
  • Tom Shone ; adaptation française Thierry Buanic, Tarantino : rétrospective. Paris : Gründ, coll. "Reportages", 10/2017, 256 p. (ISBN 978-2-324-01943-2)
  • Richard Miller, Tarantino unlimited. Paris : Hémisphères éditions, coll. "Ciné-cinéma" no 3, 03/2018, 175 p. (ISBN 978-2-37701-014-1)
  • Alberto Morsiani, Quentin Tarantino : ses débuts, ses succès, son regard sur son travail et celui de ses pairs, ainsi que l'analyse complète de son œuvre et de ses projets à venir. Paris : Gremese, 06/2018, 236 p. (ISBN 978-2-36677-164-0)

Kanpo estekak

aldatu