Lizoainibar-Arriasgoiti
Lizoainibar-Arriasgoiti[2] (gaztelaniaz eta ofizialki Lizoáin-Arriasgoiti) Nafarroako udalerria da, Zangozako merinerrian kokatua. 1943an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, Arriasgoitik eta Lizoainibarrek, bat egin zutenean. 317 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Lizoainibar-Arriasgoiti | ||
---|---|---|
![]() | ||
Zunzarrengo Armategi Buru jauregia | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatua | Espainia | |
Erkidegoa | Nafarroako Foru Erkidegoa | |
Merindadea | Zangozako merindadea | |
Izen ofiziala |
![]() | |
Alkatea |
Amaia Ekisoain Gorriz (ILA, indep.) | |
Posta kodea |
31482 | |
INE kodea |
31156 | |
Herritarra | lizoainibartar, arriasgoitiar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 42° 48′ 01″ N, 1° 27′ 59″ W / 42.800277777778°N,1.4663888888889°WKoordenatuak: 42° 48′ 01″ N, 1° 27′ 59″ W / 42.800277777778°N,1.4663888888889°W | |
![]() | ||
Azalera | 63,6 km2 | |
Garaiera | 538 metro | |
Distantzia | 19 km Iruñera | |
Demografia | ||
Biztanleria | 317 biztanle | |
Dentsitatea | 4,98 biztanle/km² | |
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | |
Zahartze tasa[1] | % 31,53 | |
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 56,6 | |
Ekonomia | ||
Jarduera tasa[1] | % 77,27 (2011) | |
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | |
Langabezia erregistratua[1] | % 9,49 (2013) | |
Kultura | ||
Euskaldunak | % 10,62 (2010) | |
Euskararen erabilera | % 0,6 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Sorrera | 1943. urtea | |
Webgunea | http://www.lizoain.es/ |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Lizoainibar, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean dago, Nafarroako hiriburutik hemeretzi kilometrora, Irunberri eta Agoizko arroan.
Mugakideak honako herri hauek ditu: Esteribar eta Erroibar (iparraldean); Artzi eta Longida (ekialdean); Itzagaondoa eta Aranguren (hegoaldean); eta Eguesibar eta Urrotz mendebaldean.
Klima eta landarediaAldatu
Lizoaingo klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.
Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.
Estazio meteorologikoakAldatu
- Beortegiko kontzejutik gertu, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[3]
- Arriasgoitiko Zalba kontzejuan, beste estazio bat dago (itsasoaren mailatik 565 metrora), 1993an Nafarroako gobernuak jarria.[4]
HerriakAldatu
Udalerria osatzen duten herriak: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Lerrutz, Leiun, Lizoain (herriburua), Mendiorotz, Ozkaritz, Urotz, Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren, erabat hutsik geratu ziren beste batzuez gain.
HistoriaAldatu
Ez dago argi ibarra noiz sortu zen,baina burdinaroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira. 1258an Teobaldo II.a erregeak ibarreko herrien jabetza berea aldarrikatu zuen, hala nola, Lizoain, Erredin, Lerrutz, Leiun, eta Ozkaritzen jabetza.
1911n Iratiko burdinbidea eraiki zen, Mendiorotz-Urrotzen geltokia eta Lizoainen geralekua zuela. Horrez gain, XX. mendearen hasieran, trenbideak Iruña eta Zangoza artean egurra garraiatzeko balio izan zuen. Burdinbidea bertan behera geratu eta 2002. urtean, "bide berde" moduan berreskuratu zuen Lizoainibarreko udalak.
Udalerrien fusioaAldatu
Udalerria gaur egungo lur-eremuan 1943an sortu zen, biren batuketarekin:
- Lizoainibar zena: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Laboa, Leiun, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Ozkaritz eta Urotz herri eta guneek osatuta.
- Arriasgoiti zena: Aginaga, Biorreta, Ilotz, Urritzelki, Zalba, Zaldaitz eta Zuntzarren.
DemografiaAldatu
Lizoainibar-Arriasgoitiko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
2007an Independientes de Lizoain-Arriasgoiti zerrenda aurrerakoiko Amaia Ekisoain Gorriz aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo osoa udalean; kontaketa ofizialak aurkeztu zen beste zerrendaren (Agrupación Electoral Independientes de Lizoain-Arriasgoiti, AEILA, eskuindarra) datuak eta ILAkoak gurutzatu zituen eta helegitea egin eta gero benetako emaitzak aitortu zituzten[5]. Baliogabeko botoak 7 izan ziren (emandako guztien %3,20) eta 5 boto zuri izan ziren (botoen %2,36). Abstentzioa %14,12koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
ILA | 132 | 5 |
AEILA | 75 | 2 |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina emaitza antzekoa izan zen: ILAk 4 zinegotzi lortu zituen -alkatetzan segitu zuen Ekisoain euskalduna barne-, AEILAk 3 eta PSNk bat ere ez.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
ILA | 110 | 4 |
AEILA | 83 | 3 |
PSN | 21 | 0 |
UdaletxeaAldatu
Lizoainibar-Arriasgoitik ez zuen udaletxe moduan erabilitako eraikuntzarik XX. mendearen amaieran. Udal bulegoak auzoko Urrozko udaletxean daude. 1985. urtean, hondamen egoeran zegoen udaletxe zaharra eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen udalak. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago.
Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute
- HELBIDEA: San Migel kalea z/g
Alkateen zerrendaAldatu
2007-2011 | Amaia Ekisoain Gorriz | ILA |
2011-2015 | Amaia Ekisoain Gorriz | ILA |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Condaren lineakAldatu
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbide hau egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lizoainibar - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea.
Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.
Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbide hau egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatzen dituela.
KulturaAldatu
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Oskarizko Tritinate eta Aginagako San Antonio erromeriak ekainean ospatzen dira.
Parke zeltaAldatu
- Parke Zelta: 2009tik aurrera herritarrek auzolanean eraikitako parkea[6].
KondairakAldatu
Lizoaingo Joanes eta Beortegiko sorginei buruzkoa.
Ondasun nabarmenakAldatu
Lerruzko San Pedro parrokia nabe bakarra eta laukizuzen oinarria duen XI. mende eta XVII. mendearen artean eraikitako eliza da. Elizaren barruan bataio-harria nabarmentzen da. Ibarra osatzen duten gainontzeko herrietan, Urozko elizaren XVIII. mendeko erretaula barrokoa, Zalbako XIII. mendeko eliza, eta Beortegi eta Okarizko elizak aipagai dira.
Eraikuntza zibilari dagokionez, Lerruzko armagintza etxea nabarmentzen da, 1611n Antso Iturbideren jabetza zena. Etxea estilo gotikoan egina dago XVI. mendearen hasieran. Horrez gain, Erro ibaiaren gainean, Erdi Aroko zubi bat dago.
Herritar ospetsuakAldatu
- Javier Chourraut (1935-), politikari kontserbadorea eta Iruñeko alkatea izandakoa.
BibliografiaAldatu
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1510-9
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lizoainibar-Arriasgoiti |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |