Manuel Ziarsolo
Manuel Ziarsolo Gironella, Abeletxe (Bilbo, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 1a - ib., 1987ko irailaren 18a) euskal idazlea izan zen.
Manuel Ziarsolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1902ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1987ko irailaren 18a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Abeletxe |
Bizitza
aldatuKirikiñoren babespean hasi zen euskaraz idazten, Euzkadi egunkarian. Eguna egunkariko zuzendaria izan zen gerra garaian. Bestalde, Ekin, Euzko, Gudari, Erri, Jagi-Jagi, Bizkaitarra, Anaitasuna eta Euzko-Gogoa agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, eta Zeruko Argia aldizkariko Gazi-gezak umorezko atalaren egilea izan zen; 1976an, ipuin haiek bildu eta argitara eman zituen. 1956an, Eguberri-aizeak antzerki-lanari esker (Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la noche buena obraren egokitzapena) jaso zuen antzerki-saria. Ziarsolorenak dira, halaber, Bertsolari sariketa eta Gogozar Berbizkunde goizean antzezlanak. Antzezlan ugari utzi zuen argitaratu gabe. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Gazi-gezak (1975, Edili)
Antzezlanak
aldatuEkitaldi batekoak gehienak:
- Eguberri-aizeak, 1956, Egan
- Bertsolari sariketa, 1959
- Gogozar Berbizkunde goizian, 1959
- Afal orduan
- Agur Donibane
- Artzaiñaren ametsa
- Atsoa gaztetu bear dogu
- Bermioko portuan
- Eztegu ta erdi
- Gabon gabonetan
- Gogozar Berbizkunde goizean
- Goiz otoia
- Jai arratsalde baten
- Jai-aurrekoa
- Katalin Errotako
- Parisen gogo txarrez
- Saku jantzia
- Sorgiñak Etxaburun
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Manuel Ziarsolo literaturaren zubitegian
- Manu Ziarsolo "Abeletxe" (1902-1987): "Eguna", Bidegileak 11/4
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |