Hazel Brooks
Hazel Brooks (Lurmutur Hiria, 1924ko irailaren 8a – Los Angeles, 2002ko irailaren 18a) aktore eta modelo estatubatuarra izan zen.
Hazel Brooks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lurmutur Hiria, 1924ko irailaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Bel Air, 2002ko irailaren 18a (78 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cedric Gibbons (1941 - 1960) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
|
Biografia
aldatuHego Afrikan jaioa, Estatu Batuetan hazi zen. 1943an, 18 urte zituela, MGM zinema-ekoizlearekin sinatu zuen, eta etxe horretarako hainbat film egin zituen 1940ko hamarkadan. Bere ibilbideko punturik altuena lortu zuen, John Garfieldekin batera Cuerpo y alma filma protagonizatuz.
Cedric Gibbons eszenografoarekin ezkondu zen 1944an. Berak 19 urte zituen eta senarrak 51. Senar-emazteek 1960ra arte iraun zuten elkarrekin, eszenografoa hil zen arte. Hazel Brooks geroago berriro ezkondu zen Rex Rossekin, kirurgialari eta Hollywoodeko klinika baskular baten sortzailearekin. 1999an hil zen bigarren senarra..[1][2][3][4]
Heriotza
aldatuHazel Brooks Bel Air-en hil zen 2002an, 78 urte zituela.
Filmografia
aldatu- La Dubarry era una dama ( Du Barry Was a Lady ), zuzendaria Roy Del Ruth (1943)
- Girl Crazy, zuzendaria Norman Taurog y Busby Berkeley (1943)
- Rationing, zuzendaria Willis Goldbeck (1944)
- Patrolling the Ether, zuzendaria Paul Burnford (laburmetraia, 1944)
- Meet the People, zuzendaria Charles Reisner (1944)
- Marriage Is a Private Affair, zuzendaria Robert Z. Leonard (1944)
- Thirty Seconds Over Tokyo, zuzendaria Mervyn LeRoy (1944)
- Without Love ( Sin amor ),zuzendaria Harold S. Bucquet (1945)
- Ziegfeld Follies (1945)
- The Harvey Girls (Las chicas de Harvey),zuzendaria George Sidney (1946)
- Cuerpo y alma, zuzendaria Robert Rossen (1947)
- Arch of Triumph, zuzendaria Lewis Milestone (1948)
- Sleep, My Love (Pacto tenebroso), zuzendaria Douglas Sirk (1948)
- The Basketball Fix, zuzendaria Felix E. Feist (1951)
- The I Don't Care Girl (La chica que no me importa), zuzendaria Lloyd Bacon (1953)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dighton, Ralph. (22 de junio de 1947). «Man Who Invented 'Oomph' To Make Hazel Brooks a Star» The Courier-Journal (Kentucky, Louisville): 25..
- ↑ Graham, Sheilah. (2 de marzo de 1947). «Watch the Smoke Of Hazel Brooks, A Sure-Fire Star» The Courier-Journal (Kentucky, Louisville): 28..
- ↑ «Aenigma Images - Hazel Brooks» www.aenigma-images.com.
- ↑ Hopper, Hedda. (27 de octubre de 1944). «Cedric Gibbons marries actress Hazel Brooks» The Los Angeles Times (California, Los Angeles): 13..