Tomás de Iriarte

Tomás de Iriarte Oropesa (La Orotava, Tenerife, Espainia, 1750eko irailaren 18a - Madril, Espainia, 1791ko irailaren 17a) idazle neoklasikoa izan zen.

Tomás de Iriarte
Tomas de Iriarte Joaquin Inza.jpg
Bizitza
JaiotzaLos Realejos1750eko irailaren 18a
HerrialdeaSpania
HeriotzaMadril1791ko irailaren 17a (40 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Irakaslea(k)Antonio Rodríguez de Hita (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakalegialaria, itzultzailea, antzerkigilea, musikagilea, artxibozaina eta idazlea
Genero artistikoagenero maskulinoa

IMSLP: Category:Iriarte_y_Oropesa,_Tomás_de Edit the value on Wikidata
Firma de Tomás de Iriarte.svg

BizitzaAldatu

Hamahiru urte zituela joan zen Madrila, eta han heziketa klasikoa jaso zuen. José Cadalsoren eta Fernández de Moratínen adiskide izan zen. Itzulpen-lanetan aritu zen hasieran Espainiako Estatu Idazkaritzarako, eta Espainiako Gerra Kontseiluko artxibozaina izan zen aurrerago. Iriarteren literatura-arrakasta hiru lani zor zaio: Horazioren Ars Poeticaren itzulpena (1777); Fábulas literarias (1782, Literatura alegiak), olerki satiriko eta moralzaleen bilduma; eta Los literatos en Cuaresma (1779, Literatura jendea Garizuman) satira-lana. Garai hartan ohi zenez, eztabaida ugari izan zituen idazle askorekin.

Hiru komedia moral idatzi zituen hitz neurtuetan: El señorito mimado (1790); La señorita malcriada (1788) eta El don de gentes (1790), eta antzezlan bat pertsonaia bakarrarentzat: Guzmán el Bueno (1787).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás de Iriarte