Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]

Lehendakaria
Eusko Jaurlaritza
Coat of Arms of the Basque Country.svg
Orain karguan
Urkullu lehendakaria.jpg
Titularra Iñigo Urkullu Renteria
Hasiera 2012ko abenduaren 13a
Karguduna
Trataera Jaun Txit Gorena
Erakundea Eusko Jaurlaritza
Izendatua Eusko Legebiltzarra
Kargualdia Lau urteak
Egoitza Ajuria Enea
Sorrera 1936ko urriaren 13a
Lehen titularra Jose Antonio Agirre

Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Iñigo Urkullu da.

HitzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakari»

Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).

Lehendakaritzaren eginkizunakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakaritza»

Lehendakariak eta sailburuek osaturiko erakundeari Lehendakaritza deritzo, eta bere eginkizuna, Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzea da:

  • Harreman sozialak eta instituzionalak eta Euskal Autonomia erkidegoa atzerrian ordezkatzea.
  • Garapenerako lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloko politikak.
  • Hedabideei informazioa ematea, teknologia berrien garapena eta multimedia ekoizpena.

Lehendakaritza Sailaren egituraAldatu

  • Lehendakaritza
    • Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
      • Lehendakariaren Kabinete Zuzendaritza
      • Protokolo Zuzendaritza
      • Zerbitzu Zuzendaritza
      • Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza
      • Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritza
      • Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza
    • Koordinazio Idazkaritza Nagusia
      • Koordinazio Zuzendaritza
      • Autonomi Garapenerako Zuzendaritza
      • Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
    • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
      • Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza
      • Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
      • Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza
      • Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza
      • Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza
      • Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza
    • Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia
      • Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza
    • Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
      • Komunikaziorako Zuzendaritza
      • Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrendaAldatu


Euzko Jaurlaritza
Bigarren Errepublikaren eta Francoren diktaduraren garaian
Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Alderdiak
1936-1960 Jose Antonio Agirre Lekube EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1960-1979 Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte.
EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE

Eusko Kontseilu Nagusia
Trantsizio garaian
Legegintzaldia Irudia Presidentea Alderdia Oharrak
1978-1979 Ramon Rubial Cavia PSE EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1979-1980 Carlos Garaikoetxea EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian
Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Oharrak
I. (1980-1984) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
II. (1984-1985) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
II. (1985-1986) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
1985-1986, EAJ
III. (1986-1990) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1986-1987, EAJ
1987-1990, EAJ eta PSOE
IV. (1990-1994) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1991, EAJ, EA eta EE
1991-1993, EAJ, PSOE eta EE
1993-1994, EAJ eta PSE-EE
V. (1994-1998) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1995-1998, EAJ eta EA eta PSE-EE
1998, EAJ eta EA
VI. (1998-2001) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
1999-2001, PNV eta EA
VII. (2001-2005) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2001-2005, EAJ, EA eta EB-B
VIII. (2005-2009) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2005-2009, EAJ, EA eta EB-B
IX. (2009-2012) Patxi Lopez Alvarez PSE-EE 2009-2012, PSE-EE eta PP
X. (2012-2016) Iñigo Urkullu Renteria EAJ EAJ
XI. (2016-2020) Iñigo Urkullu Renteria EAJ EAJ eta PSE-EE
XII. (2020-orain) Iñigo Urkullu Renteria EAJ EAJ eta PSE-EE


Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, 1937an Gerra Zibila galdu ostean, Francisco Francok autonomia desegin zuen arte.

Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen bost lehendakarietatik, lau EAJ alderdikoak izan dira, eta bestea PSE-EEkoa.

Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre

ErreferentziakAldatu

  1. «Jose Antonio Agirre Euskadiko lehen lehendakaria» www.noticiasdegipuzkoa.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-26.
  2. (Gaztelaniaz) Zurdo, David. (2018). "LA LUCHA POR LA LIBERTAD". EL GOBIERNO VASCO EN EL EXILIO Y SUS COLECTIVIDADES A TRAVÉS DE LAS EDICIONES AMERICANAS DE EUZKO DEYA (1939-1953).. Revista Internacional de Historial de la Comunicación.
  3. España, Senado de. «Constitución Española» www.senado.es Noiz kontsultatua: 2021-02-26.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu