Ireki menu nagusia

Iñaki Uria

euskal idazlea

Iñaki Uria Manterola (Zarautz, Gipuzkoa, 1960ko irailaren 18a) euskal idazle eta kazetaria da. Euskalgintzan aritu da beti. Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen zuzendari nagusia da 2006az geroztik.[1] Susa aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. 1980an Argia aldizkariaren berpiztean parte hartu zuen eta gero Euskaldunon Egunkaria euskarazko egunkariaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Iñaki Uria
Iñaki Uria 2009an.jpg
Iñaki Uria, Euskaldunon Egunkariaren aldeko 2009ko manifestazioan.
Bizitza
Jaiotza Zarautz1960ko irailaren 18a (59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak Euskaldunon Egunkaria
Argia
Hamaika Telebista
Susa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 458

Medikuntza ikasketak hasi zituen arren, euskalgintzan murgildu zen. 1980an Susa literatura aldizkarian idazteari ekin zion. Euskal Filologia ikasten ari zen garai hartan, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri sarreretan zeuden panel informatiboak egiten.[2]

Argia aldizkaria berpiztea (1980)Aldatu

 
1980ko hamarkada hasieran ARGIAko kideak Egian: Ostaizka Irastorza, Joxemi Zumalabe, Pello Zubiria, Jon Barandiaran, Joseba Alvarez, Iñaki Uria eta Josu Landa. (Arg: ARGIA artxiboa)

1980an Zeruko Argia aldizkaria krisi ekonomiko gorrian zegoenean, Kaputxinoen babesa desagertu zenean, Joxemi Zumalabe eta Jose Mari Ostolaza bakarrik geratu ziren. Baina gazte talde gogotsu baten laguntzarekin aldizkaria berpiztu zuten Argia izenarekin. Iñaki Uria zen gazte 'argiero' horietako bat Josu Landa, Pello Zubiria eta Jon Barandiaranekin batera. Juanjo de Marcos Poco eta Simeon Barrosori esker bideratu ahal izan zituzten arazo teknikoak, hasieran argitaratze-prozesuak 15 egun behar naitzituen aldizkaria amaitu eta etxeetara heldu bitartean. 1981ean hogeita lau zenbaki baino gehiago ezin ziren zuten atera, baina kide berriak biltzen hasi ziren: Pablo Sastre, Joseba Alvarez... Lehen hiru urteak oso biziak eta gogorrak izan ziren. Haietako inor ez zen aldizkarian egindako lanetik bizi. Zubiriak eta Landak bezalaxe, euskarazko eskolak ematen eta itzulpenak egiten irabazten zituen sosak. Amapa enpresan ere aritu zen lanean, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri sarreretan zeuden panel informatiboak. Urte gutxitan, kiebran zegoen aldizkaria berrindartu zuten eta inguruan enpresak sortu zituzten: Apika informatikan eta Antza diseinu grafikoan.[3]

Euskal prentsaren aldeko kanpaina (1988)Aldatu

 
Joxemi Zumalabe, Iñaki Uria, Inaki Irazabalbeitia eta Joxe Azurmendi euskal prentsaren eguna iragartzen, 1988an. (Arg: ARGIA artxiboa)

Argia aldizkaria sendotuta euskarazko egunkari bat sortzeko erronka planteatzen hasi ziren. Erdarazko prentsak erabateko nagusitasuna zuen orduan ere merkatuan. Deia eta Egin egunkarien euskararen erabilera %10-%20a zen hasieran eta ez zen aurreikusten %30a gainditzea, epe luzean ere ez. Euskaraz funtzionatuko zuten egiturak eta elkarlan sareak sortu behar zirela planteatzen zuten. Euskal prentsaren aldeko kanpaina abiatu zen orduan.

Argian teknologikoki oso aurreratuta zeudenez, 1988-89an egunkari bat egiteko behar zen guztia zutela eta egiteko erabakia hartu zutela esan izan du Uriak. Proiektua ARGIAtik zetorren, baina aurrera ateratzeko bere bidea egin behar zuenez Egunkaria Sortzen talde eragilea sortu zen 1990ko urtarrilean eta diru-bilketa erraldoia martxan jarri zuten.[3]

Euskaldunon Egunkaria (1990)Aldatu

 
ARGIAren azala Egunkaria sortu eta hurrengo astean. Martin Ugalde, Josemi Zumalabe eta Imanol Murua.

Euskarazko egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1990eko abenduaren 6an argitaratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia Hasiera hartan Uria izan zen zuzendariordea eta Pello Zubiria zuzendaria 1993ra bitarte. orduan Martxelo Otamendik egunkariko zuzendaritza hartu zuenean, Uriak Egunkariako kontseilari ordezkari kargua bete zuen 2003ko otsailaren 20ra arte, Guardia Zibilak kazeta itxiarazi arte.[4][5]

Halaber, eskualdeko egunkariek 2001eko abenduan bideari ekitean Tolosaldean Egunero-rekin, Uria izan zen sortzaileetakoa.

Euskaldunon Egunkaria kasua (2003)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskaldunon Egunkariaren itxiera»

2003an Iñaki Uria atxilotu zuten Guardia Zibilak eta orduko Espainiako Gobernuak abiatutako operazio batengatik, torturak pairatuz eta salatuz. Akusazio haietaz guztiez absolbitu zuten 2010ean, jasandako guztia jasanda, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai lankideekin batera.

Euskararen Gizarte Erakundeen KontseiluaAldatu

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren sorreran parte-hartze handia izan zuen, eta bertako presidente ere izan zen aldi batez, Egunkaria-ren izenean.[2]

Hamaika Telebistako zuzendaria (2006)Aldatu

 
Hamaika Telebistaren Bilboko bulegoa
 
Argia aldizkaria berpiztu zuen taldeko kide batzuk.

2006an Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea eratu zen eta harrezkero Uria da zuzendari nagusia.[6] Hamaika Telebista ere sortu zen 2006an, hiru egoitza nagusiak Bilbo, Donostia eta Iruñean ditu, euskaraz emititzen du eta batik bat Euskal Herriko gaurkotasuna lantzen du. Fundazioaren barnean, hasieratik gaurdainoko sustatzaileak hauek dira:

  • Bainet
     
    Iñaki Uria 2019ko Korrikan Gasteizen

IdazleAldatu

Susa literatur aldizkari eta argitaletxeko sortzaileetako bat izan zen.[4]

Antzerki lanakAldatu

IpuinakAldatu

  • Limosnatxo bat besamotzarentzat (1983) "Urte guztiak dira diferente" liburuan.[7]
  • Esatekorik ez. (Susa, 1983)
  • Bitan banatuko bagina bezala (Susa aldikaria- 7, 1983)
  • Argizagia bera bezain ederra (Susa-6, 1982)
  • Ertzetako liliak (Xaguxarra aldizkaria-2, 1981)
  • Life's a long song (Xaguxarra-1, 1980)

ErreferentziakAldatu

  1. Berria (2006-11-30) «Iñaki Uria izendatu dute tokiko euskarazko telebistak sustatzeko Hamaika enpresako zuzendari nagusi» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-08.
  2. a b «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-09.
  3. a b Arbelaitz Mitxelena, Ander (2015-12-06) «Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-09.
  4. a b «Iñaki Uria izango da Hamaika Telebistako zuzendaria» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-08.
  5. «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-09.
  6. «Hamaika Telebistak egoitza berria inauguratu du Donostian» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-09.
  7. a b «Iñaki Uria - Ipuinak» www.susa-literatura.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-08.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñaki Uria