Ireki menu nagusia

Vicenç Albert Ballester i Camps (1872ko irailaren 18a, Bartzelona - 1938ko abuztuaren 15a, El Masnou) kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikar bat izan zen. Gaur egun aski ezaguna eta Kataluniako independentziaren ikur den Estelada banderaren diseinatzaile eta hedatzailetzat jotzen da.

Vicenç Albert Ballester
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1872ko irailaren  18a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza El Masnou1938ko abuztuaren  15a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak merkataritza ontziko itsasgizona eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Unió Catalanista

Merkatal itsasgintzan pilotu gisa lan egina, lanbidea laga eta kataluniar nazionalismoaren aldeko ekintzaile izan zen. 1898 aldera Kuban bizi zen, bertako independentzia prozesuaren lekuko zuzena izanez. Bertan ikasitako gauza ugari Kataluniara ekarri eta kataluniar independentismoaren osagai gisa gehitu zituen, tartean Kubako banderaren izarra Kataluniako banderari gehitu zion, Kataluniako Errepublika eta independentziaren ikur gisa.