Jönköping

Jönköping (suedieraz ˈjœnːˈɕøːpiŋ ahoskatua) Suediako hamargarren hiri garrantzitsuena da. Suediar hiri normal baten adibide onena da, kale, etxe eta bizi molde suediar tipikoa ikusten ahal da. Jönköping 93.662 biztanle ditu eta udalerriak 133.597. Vättern lakuaren hegoaldean dago eta Suediaren erdian.

Jönköping
urban area in Sweden (en) Itzuli
Kollagejönköping.jpg
Jönköpingeko ikuspegiakCommons-logo.svg Irudi gehiago
Jönköping vapen.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Jönköpingeko konderria
Probintzia Småland
Izen ofiziala Jönköping
Geografia
Koordenatuak 57° 47′ 00″ N, 14° 10′ 00″ E / 57.7833°N,14.1667°E / 57.7833; 14.1667Koordenatuak: 57° 47′ 00″ N, 14° 10′ 00″ E / 57.7833°N,14.1667°E / 57.7833; 14.1667
Azalera 44,82 km²
Altuera 104 m
Demografia
Biztanleria 99.373 (2019ko abenduaren 31)
Green Arrow Up.svg2.377 (2019ko abenduaren 31)/(2018ko abenduaren 31)
Dentsitatea 2.077,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 990
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
jonkoping.se

HistoriaAldatu

Ainzinatik merkatari zentrua izan da (suedieraz köping hitzak merkatua esan nahi du) izan ere Nissan eta Lagan ibaia jarraitzen zuten bideen gurutzaketan baitago. Horrela beraz, 1284ko maiatzaren 18an Suedian "hiri estatusa" lortu zuen lehenengo asentamendua izan zen. Magnus III.a Suediakoak eman zion titulua. Izenaren lehen zatia Junebäcken errekari zor dio, horrenbestez Jönköping "Junebäckengo merkatua" da.

Hiria ibaiez inguratuta egonik bide hori erabiltzen zuten daniarren erasopean egon zen eta sarritan harpilatu eta erre zuten, harik eta XVI eta XVII mendeetan gotortu egin zen arte.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen et Jönköpingeko jarduera ezagunean pospologintza izan zen 1845ean abiatu eta 1970 arte iraun zuena.

XX mendean ekialdean dagoen Huskvarna herriarekin bat eginik hazi da.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Jönköping)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.1 -0.5 3.0 8.5 15.2 19.6 20.5 19.6 14.7 9.8 4.0 0.6 9.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.6 -3.8 -0.9 3.7 9.6 13.9 15.0 14.1 10.2 6.4 1.5 -2.0 5.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -7.3 -4.6 -1.1 3.6 7.6 9.4 8.7 6.0 3.1 -1.2 -5.1 1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 31 38 37 46 52 73 63 71 63 66 53 641
Iturria: Hong Kong Observatory [1]

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Hong Kong SAR Government. Climatological Normals of Jonkoping. .

Kanpo estekakAldatu