Krasnodar[1] (errusieraz: Краснодар, krəsnɐˈdar ahoskatua), Jekaterinodar 1920 arte, Errusiako hego-mendebaldeko hiria da, Krasnodar kraiaren zentro administratiboa. Kuban ibaiaren ertzean dago, Kaukaso mendilerroaren iparraldean. 2010ean 744.933 biztanle zituen[2].

Krasnodar
Краснодар
Краснодар
hiri/herri
Краснодар.png
Flag of Krasnodar (Krasnodar krai) (2006).png Coat of Arms of Krasnodar (Krasnodar krai).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako kraiak Krasnodar kraia
Urban okrug in RussiaKrasnodar Municipality
Alkatea Vladimir Yevlanov
Izen ofiziala Краснодар
Jatorrizko izena Краснодар
Posta kodea 350000–350921
Geografia
Koordenatuak 45° 02′ N, 38° 59′ E / 45.03°N,38.98°E / 45.03; 38.98Koordenatuak: 45° 02′ N, 38° 59′ E / 45.03°N,38.98°E / 45.03; 38.98
Outline Map of Krasnodarski Krai (with Crimea disputed).svg
Azalera 192,19 km²
Altuera 25-30
Demografia
Biztanleria 744.995 bizt. (2017)
Dentsitatea 3.876,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1793
Telefono aurrizkia 861
Ordu eremua Moskuko Ordua eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Karlsruhe, Harbin, Ferrara, Tallahassee eta Burgas
http://www.krd.ru/

Industria mekanikoa, kimikoa, petrolio- eta janari-industria dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbidegune garrantzitsua da. Katalina II.a Handiak sortu zuen hiria 1792an, eta Kuban aldeko kosakoen gune nagusi bihurtu zen ondoko urteetan.

KlimaAldatu

Krasnodarrek klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Krasnodar)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.8 22.2 28.5 34.7 34.9 38.1 40.7 40.0 38.5 33.9 27.4 22.9 40.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.4 5.7 10.7 18.0 23.2 27.1 30.2 30.2 24.9 18.1 10.7 5.8 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.6 1.1 5.5 12.2 17.2 21.3 24.1 23.7 18.5 12.3 6.1 2.1 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.2 -2.3 1.8 7.6 12.2 16.4 18.7 18.0 13.3 7.9 2.8 -0.7 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.9 -29.8 -25.6 -5.6 -1.2 4.2 9.5 3.9 -2.2 -9.9 -20.4 -27.6 -32.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 54 58 51 68 86 56 44 46 56 73 77 735
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 9 13 14 14 13 9 8 9 10 13 14 137
Elur egunak (≥ 1 mm) 9 8 5 0.2 0 0 0 0 0 0.4 3 7 32.6
Eguzki orduak 71.3 87.0 136.4 180.0 248.0 276.0 303.8 285.2 237.0 173.6 87.0 55.8 2141.1
Hezetasuna (%) 84 79 75 70 70 70 66 64 70 77 83 85 74
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzkia)[4]

KirolakAldatu

Errusiako lehen mailako bi talde ditu hiriak, FC Kuban Krasnodar eta FC Krasnodar.

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Krasnodartar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu