Ireki menu nagusia

José Antonio Páez (Acarigua, Venezuela, 1790eko ekainaren 13a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1873ko maiatzaren 6a) politikaria eta militarra izan zen. Venezuelaren independentzia lortzearren Espainiaren aurka borrokatu zen armadako buruzagi nagusia izan zen, eta Venezuelako lehendakari izan zen 1830–1835, 1839–1843 eta 1861–1863 urte bitarteetan.

José Antonio Páez
Jose Antonio Páez.jpg
Venezuelako presidentea

1861eko irailaren 10a - 1863ko ekainaren 15a
Pedro Gual - Juan Crisóstomo Falcón
Venezuelako presidentea

1839ko otsailaren 1a - 1843ko urtarrilaren 28a
Carlos Soublette - Carlos Soublette
Venezuelako presidentea

1830eko urtarrilaren 13a - 1835eko urtarrilaren 20a
Simón Bolívar - Andrés Narvarte
Bizitza
Jaiotza Portuguesa1790eko ekainaren 13a
Herrialdea  Venezuela
Heriotza New York1873ko maiatzaren 6a (82 urte)
Hobiratze lekua National Pantheon of Venezuela Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Dominga Ortiz Orzúa Itzuli
Bikotea(k) Barbarita Nieves Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Battle of Carabobo Itzuli
Battle of Las Queseras del Medio Itzuli
Battle of Mucuritas Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Conservative Party Itzuli
José Antonio Páez Signature.svg

Venezuelako independentziaren aldeko mugimenduaren burua eta hango lehen lehendakaria (1831-1835) izan zen, kontserbadoreen aldetik. Estatu Batuetan kokatu zen 1850. urtean, Venezuelatik egotzia izan ondoren. 1861ean, Gerra Federalaren garaian, sorterrira itzuli zen, eta kontserbadoreen buru izan zen berriz ere. Diktadura ezarri bazuen ere, iraultza federalaren bultzada gero eta bizkorragoaren ondorioz, berriz ere erbesteratu behar izan zuen 1863. urtean. New Yorken eman zituen azken urteak, eta autobiografia bat argitaratu zuen han (1867).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio Páez