Andoni Luis Aduriz
Andoni Luis Aduriz (Donostia, Gipuzkoa, 1971ko ekainaren 13a) euskal sukaldaria da, Errenteriako Mugaritz jatetxeko nagusia. Establezimendu horrek bi Michelin izar eta CAMPSA Gidaren hiru eguzki dauzka, kalifikazioen artean gorena.
Andoni Luis Aduriz | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1971ko ekainaren 13a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
mugaritz.com |
Donostiako Ostalaritza Eskolan ikasketak egin ondoren, Michel Bras, Ramon Roteta, Hilario Arbelaitz, Jean Louis Neichel, Juan Mari Arzak, Fermin Arranbide eta Pedro Subijana sukaldariekin egin zuen lan. 1990etik 1991ra, Ferran Adriàren El Bulli taldean aritu zen. 1996an, Martin Berasategirekin chef lanetan ibili zen.
1998an bakarkako bideari ekin zion Mugaritz jatetxean eta ordutik zuzentzen du. 2002an Espainiako Gastronomia Sari Nazionala, 2003an Gastronomiako Euskadi Saria eta 2005ean, bere jatetxeak Michelin Gidaren bigarren izarra irabazi zuen.
Beste autore batzuekin batera La joven cocina vasca (1996), El mercado en el plato (1998) eta Mugaritzeko koadernoak seriean, Tabula Bakailaoa liburuak idatzi ditu (2003).
2006an idatzi zuen Txikichef errezeta liburuak Gourmand World Cookbook Awards 2006 saria jaso zuen Espainian, eta mundu mailan, Gastronomiako Munduko Haur Liburu Onenaren kategorian finalista izan zen.
Lanak
aldatuLiburuak
aldatuBeste autore batzuekin
aldatu- La joven cocina vasca (1996)
- El mercado en el plato (1998)
- Tabula Bakailaoa (Mugaritzeko Koadernoak) (2003)
Bakarkakoak
aldatuBildumak
aldatu- Mugaritzeko koadernoak bilduma:
- Tabula bilduma:
- Tabula huevo (2000)
Tabula Bakailaoa