Genova

udalerri italiako

Genova[1] (lehen, Genoa, italieraz Genova, genoveraz Zena) Italiako Liguria eskualdeko hiriburua eta hiririk handiena da, 558.745 biztanlerekin. 2015ean Genovako Eskualde Metropolitarrak 855.834 biztanle zituen[2], eta Italiar Riviera eskualde zabalagoan milioi eta erdi biztanle. Genovako golkoan eta Liguriako itsasoan Genova beti izan da Mediterraneoko porturik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun Italiako eta Mediterraneoko porturik garrantzitsuena da eta Europar Batasunako hamabigarren handiena[3].

Genova
Zena
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Liguria
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Genoa
AlkateaMarco Bucci (en) Itzuli
Izen ofizialaGenova
Jatorrizko izenaZena
Posta kodea16121–16167
ISTAT kodea010025
Geografia
Koordenatuak44°24′26″N 8°56′02″E / 44.407186°N 8.933983°E / 44.407186; 8.933983
Map
Azalera240,29 km²
Altuera20 m
MugakideakArenzano, Bargagli, Bogliasco, Bosio, Campomorone, Ceranesi, Davagna, Masone, Mele, Mignanego, Montoggio, Sant'Olcese, Sassello, Serra Riccò, Sori, Tiglieto eta Urbe
Demografia
Biztanleria558.745 (2023ko urtarrilaren 1a)
0 (2023)
Dentsitatea2.325 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia010
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLatakia, Varna, Buenos Aires, Atenas, Rijeka, Odesa, Baltimore, Columbus, Acqui Terme, Marseilla, Tursi, Aue, Beyoğlu (en) Itzuli, Timișoara, Chios (en) Itzuli, Riazan eta San Petersburgo
Katastro kodeaD969
Sailkapen sismikoa34  
MatrikulaGE
Hizkuntza ofizialaitaliera
smart.comune.genova.it

Genoa zazpi mende baino gehiagoz, XI. mendetik 1797ra arte, itsas errepublika boteretsuenetako baten hiriburua izan zen[4]. Batez ere XII. mendetik XV. mendera arte, hiriak Europako merkataritzan paper nabarmena izan zuen, kontinenteko itsas potentzia handienetako bat eta munduko hiririk aberatsenetako bat bihurtuz[5][3]. Petrarcak Superba ("harroa") ere deitu zion, itsasoetan zituen loriengatik eta monumentu harrigarriengatik[6].

Geografia

aldatu
      Datu klimatikoak (Genoa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.5 12.2 14.6 16.8 20.5 23.9 27.3 27.7 24.4 20.0 15.1 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.5 9.1 11.4 13.7 17.4 20.8 24.1 24.4 21.1 16.9 12.2 9.5 15.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.5 6.0 8.2 10.5 14.2 17.6 20.9 21.0 17.9 13.8 9.2 6.5 12.6
Euria (mm) 101.8 74.0 81.7 88.0 72.4 58.2 24.2 69.3 136.4 171.3 108.8 93.1 1079.2
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 7.7 5.6 6.9 8.1 7.0 5.0 2.8 5.0 6.0 8.0 7.1 6.5 75.7
Eguzki orduak 117.8 130.5 158.1 192.0 220.1 246.0 294.5 266.6 201.0 173.6 111.0 111.6 2222.8
Iturria: Servizio Meteorologico,[7] data of sunshine hours[8]

Barrutiak

aldatu
Barrutia Biztanleria (guztiarekiko %a) Quarters included
Centro-Est 91.402 (%15,0) Pré, Molo, Maddalena, Oregina, Lagaccio, San Nicola, Castelletto, Manin, San Vincenzo, Carignano
Centro-Ovest 66.626 (%10,9) Sampierdarena, Campasso, San Teodoro, San Bartolomeo
Bassa Val Bisagno 78.791 (%12,9) San Fruttuoso, Marassi, Quezzi
Media Val Bisagno 58.742 (%9,6) Staglieno, Sant'Eusebio, San Gottardo, Molassana, Struppa
Valpolcevera 62.492 (%10,3) Borzoli, Fegino, Certosa, Rivarolo, Teglia, Begato, Bolzaneto, Morego, San Quirico, Pontedecimo
Medio Ponente 61.810 (%10,1) Sestri, Cornigliano, Campi
Ponente 63.027 (%10,3) Crevari, Voltri, Palmaro, Prà, Pegli, Multedo
Medio Levante 61.759 (%10,1) Foce, Brignole, Albaro, San Martino, San Giuliano, Lido, Puggia
Levante 66.155 (%10,8) Sturla, Quarto, Quinto, Nervi, Bavari, San Desiderio, Borgoratti

Historia

aldatu

K.a. III. mendean Genua Erromaren aliatu izan zen. Gerora, Genoa (K.a. 200), heruloen, godoen, bizantziarren eta lombardiarren esku egon ondoren, Karlomagnok hartu zuen.

XI. mendean, Pisako herritarrekin bat eginda, musulmanen kontra borrokatu ziren genoarrak, eta Sardiniatik bota zituzten. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen hiriak. Guelfoen eta gibelinoen arteko gerran familia handien arteko borrokak izan ziren bertan. Gurutzadetan Sortaldean eta Konstantinoplako inperioan lurralde berriak eskuratu zituen hiriak. 1261ean Venezia menderatu zuen, eta 1284. urtean Pisa, Korsika eta Sardinia. Veneziaren etsai izaki, Migel VIII.a enperadoreak merkataritzara abantaila handiak lortu zituen Esmirnan eta Konstantinoplan (1261).

Merkatu gehiago eskuratu zituen Egeo itsasoan XV. eta XVI. mendeetan, era horretan Itsaso Beltzean salerosketan aritzeko bideak irekiz. 1376etik 1381era Chioggiako gerra izan zuen Veneziarekin, eta honek kendu zion Genoari itsasoko nagusigoa. Konstantinopla erori zenean (1453) Sartaldeko lurraldeak galdu zituen, eta merkataritza ere gutxitu zen. Andrea Doriak 1528an Karlos V.arekin hitzarmena egin eta konstituzio berria ezarri zion hiriari.

Luis XIV.aren aginduz bonbardatua izan zen 1684an, eta austriarren mende geratu zen 1746an. 1796an Frantziak hartu eta Liguriako errepublikako hiri bihurtu zen 1797an.

1805ean Frantziari itsatsita zegoela, 1815eko Vienako Batzarrak Piemonte-Sardiniari eman zion Genoa; 1861ean Italiako erresuman sartu zen.

Ekonomia

aldatu

Italiako portu nagusia da eta Europako garrantzitsuenetako bat, Piemonteko eta Lonbardiako irtenbide naturala baita. Horrez gainera, ontziolak, burdindegiak, petrokimika industriak eta findegiak daude.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Ferrari plaza.

Antzinako hirian Errenazimentu garaiko jauregi bikainak ditu, gaur museo bihurtuak: Erregearen jauregia (1650), Pallavicini, Jauregi Gorria, Jauregi Zuria eta udaletxea. Elizak: Deikundekoa, 987an egina eta 1307an eraberritua, San Joan Bataiatzailearen kapera bikaina barruan duena; Santa Maria de Carignano (1100), San Donato, San Mateo eta San Esteban. Hortaz, hauek dira Genovako ondasun nabarmenak:

  • Portu Zaharra edo Porto Antico, Renzo Piano arkitektoak eraldatua. Bertan Aquariuma dago, Europako handiena
  • Lanterna itsasargia, 117 m ditu eta XVI. mendekoa da, oraindik funtzionatzen duen munduko zaharrenetarikoa
  • Palazzo San Giorgio
  • Loggia dei Banchieri Burtsa zaharra
  • Duomo di San Lorenzo katedrala, bertan Joan Bataiatzailea lurperatua omen dago
  • Palazzo Ducale
  • Via Garibaldi edo antzina Strada Nuova, hainbat jauregirekin (Palazzo Grimaldi-Doria Tursi, Palazzo della Meridiana, Palazzo Bianco, Palazzo Rosso)
  • Piazza de Ferrari eta Via XX Settembre, bertan dago Aldo Rossi arkitektoaren opera
  • Alde Zaharreko kalexkak (i vicoli)
  • Staglienoko hilerri monumentala

Kirola

aldatu

Genovatar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Genova da araututako termino euskaraz, nahiz eta Genoa ere erabil daitekeen testuinguru historikoan (Euskaltzaindiaren 157. arauan)
  2. «UNdata | record view | City population by sex, city and city type» data.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  3. a b (Ingelesez) «Genoa | Geography, History, Facts, & Points of Interest | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  4. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  6. (Italieraz) «Genova "la Superba": l'origine del soprannome» GenovaToday (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  7. Tabelle climatiche 1971-2000 della stazione meteorologica di Genova-Sestri Ponente dall'Atlante Climatico 1971-2000 - Servizio Meteorologico dell'Aeronautica Militare
  8. Visualizzazione tabella CLINO della stazione / CLINO Averages Listed for the station Genova (1961-1990). .

Kanpo estekak

aldatu