Arkularitza
Arkularitza arku baten bitartez geziak jaurtitzeko jarduera da. Nahiz eta historian zehar gerra edo ehiza munduan erabili den, gaur egun aisialdi edo lehia jarduera gisa ematen da gehienbat. Kirol modalitate hau praktikatzen duen pertsona orori, arkulari esaten zaio. Arkularitzaren barnean, hiru mota bereiz daitezke: polea bidezko arkua, tradizionala eta olinpikoa. Gizonezkoen kasuan, arkua tenkatzeko 22kg-ko indarra egin behar izaten dute, neskek aldiz 17kg-koa. Material garrantsitzuenak arkua, geziak, "quiver"-a, hatz babeslea eta egonkortzailea dira.[1]
Historia
aldatuEz dago data zehatzik arkularitzaren sorkuntzaren inguruan, jarduera honen hasiera arkuaren eta gezien agerpenarekin lotzen da. Gezi punta zaharrenei dagokionez, orain dela 64.000 urte inguru sortu zituztela uste da, nahiz eta, seguruenik gezi horiek bultzagailu bidez jaurtitzen zituztela uste da, arkuak beranduago sortu baitziren. Hala ere, Europan lehenengo aldiz arkuen agerpena beranduko paleotlitikoan eman zela uste da, orain dela 40.000 urte gutxi gorabehera. Hala ere, ez dago argi zein garaitan sortu zen arkua, nahiz eta historiaurrean ematen zein ehiza guztiz aldatu zuen.
Zibilizazio klasikoan armada ezberdinek arkulari ezberdinak zituztela ikusi da, eta hauek formazio itxiei aurka egiteko oso erabiliak izan ziren. Erdi aroan aldiz, gerra munduan arkularitza ez zen hain garrantsitzua izan, horren adibide da, armadaren barnean arkulariak zirela gutxien kobratzen zutenak.[2]
Hala ere, arkularitzak, Asian eta mundu Islamiarrean garrantzia hartu zuen. Esaterako, zaldiz ibiltzen ziren gerlari arkulariak oso ohikoak ziren Genghis Khanen armadetan. Gaur egun, Asiako herrialde ugaritan praktikatu egiten dute oraindik ere, izan ere, iraganean kirol nazional izan zen Hego Korea edo Mongolia herrialdeetan, besteak beste.
Su-armak sortzean, arkularitza albo batera utzi zen, hein batean. Nahiz eta lehenengo su-armek helmen txikia izan eta abiadura eskasa eskaini, soldaduak kopuru handitan entrenatzea askoz errazagoa zen. Hala ere, arkuen erabileren erregistroak eman dira azken hamarkadetako gudu-zelaietan.[3]
Beharrezko materiala
aldatuArku motak
aldatuBost arku mota ezberdin ezberdindu ditzazkegu.
- Arku luzea.
- Arku motza.
- Arku errekurbatua.
- Poleadun arkua.
- Balezta.[1]
Arku luzeari dagokionez, arkulariaren altuera antzekoa edo handiagoa izango du eta ez da kurbatua izango. Hauek, gehienbat ehizan eta gerran erabili dituzte mundu kultura ugariek, gehienbat ingelesek erdi aroan zehar.
Arku motzaren kasuan aldiz, izenak dioen moduan arku motzago bat izango da eta palek kurbadura batzuk dituzte. Arku mota honen sorrera Asia erdialdean eman zen. Aipatu beharra dago arku luzeak baino entrenamendu intentsitate gutxiagoa behar duela, errendimendu eta zehaztasun handiagoa eskainiz.
Ondoren, arku errekurbatua olinpiar jokoetan erabiltzen den bakarra da. Arku mota honen ezaugarri nagusia palek "S" bat osatzen dutela izango da, arkuaren indarra handituz eta jaurtiketa hobetuz. Horrez gain, arku mota honetan zenbait eranskin ezarri ahal zaizkio lehiakortasun handiagoa izan dezan.
Poleadun arkua, arkulariak jaurtitzerakoan indar gutxiago egin dezan diseinatuta dago. Honek, ehiza munduan popularitate handia lortzea ekarri du. Horrez gain, beti potentzia maximo berdina lortu egiten da arku mota honen bitartez, tentsio maila kontuan hartu gabe, betiere tentsioaren % 50eko puntuan emango delako potentzia maximoa.[4]
Bukatzeko, baleztari dagokionez, arku tradizionalaren aldakuntza bat da. Palak bertikalean egon beharrean, baleztaren kasuan horizontalki kokatuak daude. Soka atzeraka tenkatu egingo da, eta intxaurra deituriko tesna baten bidez bertan mantenduko da. Kolpekaria sakatzean gezia atera egingo da.[5]
Gezi motak eta lumak
aldatuGezi normal bat kirten bat da amaieran punta bat duena, eta bestean aldean berriz luma batzuk. Geziaren puntak determinatuko du honen erabilera. Askotan punta zorrotza erabili egiten da, baina gehienetan punta bananduak erabili egiten dira. Hauetan, metala, hezurrak edo harri gogorrak bezalako materialak erabiltzen dira. Punta mota erabilienak diana punta, ehiza punta edo zelai puntak dira.
Lumei dagokionez, hegazti lumak erabiltzen dira gehienbat, nahiz eta batzuetan plastiko sendoa erabiltzen den. Geziaren bukaeran kokatzen dira, eta lumak ekitatiboki jartzen dira geziaren kirtenaren inguruan. Geihenetan hiru luma erabiltzen dira, nahiz eta bi lumako geziak ere ikus ditzakegun.[6]
Elementu gehigarriak
aldatu- Hatz babeslea: Hatz nagi, hatz erakuslea eta hatz luzea babesten duena izango da soka tenkatzen den bakoitzean.
- Bular babeslea: Larruzko banda bat bularra babesten duena soka askatzerako orduan.
- Beso babeslea: Material gogor baten bidez sokaren eta besoaren marruskadura gutxitzen duena.
- Quiver-a: Plastikozko tutua, arkulariak geziak eskura izan ditzan.[1]
Teknika eta forma
aldatuArkua begi trebearen aurkako eskuarekin mantentzen da. Esku honi arkuko eskua eta beso horri arkukoa besoa deritzo. Beste eskuari berriz, sokako eskua deritzo. Normalean, arkua eusten duen besoan babesle bat eramaten dute arkulariek. Horrez gain, soka tenkatzen duten hatzamarretan hatz babeslea eramaten dute.
Gezia jaurtitzeko posizio egokia hurrengoa izango litzateke: Gorputza jaurtiketaren jomugarekiko perpendikularki kokatua egon beharko da, hau da, alboz kokatua oinak sorbalden azpian perpendikularki jarrita. Hala ere, arkulariak maila hobetzen duen heinean, hanka bat bestea baino aurrerago kokatzeko joera izan ohi du.
Gezia arkuan kargatzeko, arkua lurrera begira jarri beharko dugu. Geziaren atzeko partea sokan mantendu dadin, "kulatin" izeneko tresna bat izango dugu, gezia sokaren barnean manten dadin. Sokaren kasuan, gehienetan hiru hatzamarrekin heltzen zaio, hirurak geziaren azpian kokatuz edo hatzamarretako bat geziaren gainean kokatuz.
Horren ondoren, arkua zabaldu egingo dugu, soka tenkatuz. Sokan dagoen eskua aurpegirantz mugituko dugu, bien bitartean arkua mantentzen duen eskua estentsio posizio batean mantenduko dugu. Arkua bertikalean kokatuta egon beharko da beti. Gezia jaurtitzeko, soka tenkatzen duten hatzamarrak erlaxatu egingo dira, mugimendu atzerakorrak sahiestuz.[7]
Hatz babeslea
aldatuHatz babeslea larruzko pieza bikoitz bat da, eta hatza babesteko funtzioa dute. Hatz babesle modernoenek, metal zati bat dute, hatzamar puntak babesteko soka tenkatzen den unean. Arkularitzan erabiltzen den eskularruak hiru hatzamar baino ezin izango ditu hartu, hatz babeslearen funtzio berdina betearaziz, baina hauen erabilera arkularitza tradizionalean baino ez da ematen.
Katua
aldatuPoleadun arkua erabiltzen duten arkulariek askotan elementu mekaniko bat erabiltzen dute, katua deitzen dena. Gehienetan, gezia sokan kateatzen da, arkua tenkatu eta katuaren bitartez askatu egingo da, jaurtiketa gertatuz. Hala ere, badaude geziaren jaurtiketa katuan presioa egin gabe burutzen diren arku motak ere.
Printzipio fisikoa
aldatuArkuek palak tenkatzean sortutako energia potentziala geziarentzako energia zinetiko bihurtuz funtzionatzen dute. Energia gehiago galduko da sokaren bolumen eta pisua handia denean, baina hala ere, gaur egun soka ekoizteko erabiltzen dien materialek soka arina eta gogorra izatea dakarte. Beraz, energia sokek eta palek xurgatzen dute, eta hori dela eta, gezien diseinua garrantzitsua izango da, indarra ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.
Arkuaren erabilera modernoak
aldatuEhiza
aldatuAnimaliak hiltzeko arkularitzaren erabilerari arku-ehiza esaten zaio. Arrainak ehizatzeko jarduerari, aldiz, arku-arrantza deritzo. Arku-ehizari dagokionez, material modernoen erabilera ematen da, ehizatzerakoan eraginkortasuna handiagoa izan dadin. Arku tradizionalarekin ehizatzera joatea erronka handia izango litzateke.
Arku ehiza legez erregulatua dago, beste armekin ematen den ehiza bezala. Hala ere, Europako herrialde askotan debekatu egin dute jarduera honen praktika, hala nola, Alemanian, Irlandan edo Erresuma Batuan.
Kirola
aldatuLehiaketa mailan ematen den arkularitzan geziak jaurtitzen dira jomuga jakin batera, lehiaketaren arabera distantzia jakin batean ezartzen dena. Jokamolde famatuena zelai-arkularitza da, zeinetan arkua erabiliz distantzia ezberdinetara dauden itu ezberdinei jo behar baitzaie. Beraz, lehiaketako arkularitza zehaztasun kirol bat da, eta kontrol psikologiko zein fisikoak garrantzia handia du.
Arkularitza ituarekin
aldatuArkularitza modernoa gaur egun lehiaketei dagokionez, Arkularitzako Federakunde Internaziolanak (FITA) eraman ohi ditu. Federazio honetatik atera zituzten arau olinpikoak. Itu, artezkar, diana edo jomugak barrualdean, esaterako polikiroldegi batean, edo kanpoaldean, adibidez, zelai batean, egon daitezke. Itua barrualdean egotekotan 18 eta 25m arteko distantzia batera ezartzen da jaurtitzailea. Kanpoaldean egongo balitz, distantziak handiagoak izango lirateke, 30 eta 90m artekoak.
Artezkarrak 10 eraztun izaten ditu, 1etik 10era zenbakituak egoten direnak. Horrez gain, dianaren erdian X izeneko borobil txikiago bat ageri da. Arkulariek egindako puntuazioa neurtzeko, lortutako puntuen batuketa egiten da.
Zelai arkularitza
aldatuZelai arkularitzan jomuga ezberdinak egongo dira distantzia ezberdinetara. Federakunde ezberdinek, arau ezberdinak dituzte kasu honetan, distantziekiko, diana motekiko edo distantzia ezagutu edo ez ezagutzearekiko. Beraz, lehiaketa batzuetan arkulariek badakite jomugarekiko distantzia zenbat den, baina beste batzuetan ez. Zelai arkularitza arku-ehizarekin erabat lotuta dago. Modalitate honen barnean, federazio garrantzitsuena IFAA izango litzateke.
2D eta 3D arkularitza
aldatuZelai arkularitzatik eratorritako modalitatea da, non dianak egon beharrean siluetak edo argazkiak egongo diren, gehienbat animalienak izaten direnak. Internazionalki, federazio ezberdinek erregulatua dago, esaterako, FITA, IFAA edo IBO.
Kirol paralinpikoa
aldatuKirol paraolinpikoetan desgaitasun ezberdinak dituzten kirolariek hartzen dute parte. Hauek, II. mundu gerraren ostean lesioak pairatu zituzten kirolarien errehabilitazio prosezuaren parte gisa hasi ziren eta Ludwig Guttman neurologoak sortu zuen. Guttmanek bere plangintzan izan zuen arrakasta handiena kirol lehiakorra izan zen. Horregatik, lehiaketa nazionalak antolatzen hasi zen, eta 1960. urtean lehenengo aldiz eman ziren joku olinpiar paralinpikoak.
Arkularitzari dagokionez, gurpildun aulkietan zein zutunik praktika daiteke, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan, eta indibidualki edo taldeka. Hauetan, kirolariek 30, 50, 60, 70 zein 90 metrotako distantzietara jarriko dira dianarekiko. Kirol honen bitartez, kontzentrazioa, indarra edo zehaztasuna lantzen dira. Hala ere, desgaitasun funtzionalak ezberdinak dira atleta guztien artean, hori dela eta Batzorde Paralinpiko Internazionalak taldekatze batzuk zehaztu zituen aldeak txikiagotzeko helburuarekin. Honen bidez, lehiaketa maila desberdindu ahal izan dira.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Historia del tiro con arco — Arkulariak» www.arkulariak.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia del Tiro con Arco» Arqueros de Madrid Club de Tiro con Arco. Recorridos de Bosque 3D (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tipos de arco, modalidades de tiro,» comunidad.decathlon.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es Ballesta? » Su Definición y Significado [2020»] Concepto de - Definición de (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Tipos de flechas y plumas - Tiro con Arco» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) sbordoli. (2015-05-04). «Técnica de Tiro con Arco Tradicional» Revista Aire Libre (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Tiro con Arco | Paralímpicos» www.paralimpicos.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
Gehiago irakurtzeko
aldatu- Enea Bianchi, “Philosophies of Archery”, in Popular Inquiry, vol.2, 2021, 22-37.
- Ford, Horace (1887) The Theory and Practice of Archery London: Longmans, Green
- Elmer, Robert P. (Robert Potter) (1917) American Archery; a Vade Mecum of the Art of Shooting with the Long Bow Columbus, OH: National Archery Association of the United States
- Hansard, George Agar (1841) The Book of Archery: being the complete history and practice of the art, ancient and modern ... London: H. G. Bohn
- Hargrove, Ely (1792) Anecdotes of Archery; from the earliest ages to the year 1791. Including an account of the most famous archers of ancient and modern times; with some curious particulars in the life of Robert Fitz-Ooth Earl of Huntington, vulgarly called Robin Hood .... York: printed for E. Hargrove, bookseller, Knaresbro' (later editions: York, 1845 and facsimile reprint, London: Tabard Press, 1970)
- Heath, E. G. & Chiara, Vilma (1977) Brazilian Indian Archery: a preliminary ethno-toxological study of the archery of the Brazilian Indians. Manchester: Simon Archery Foundation
- Johnes, Martin. Archery, romance and elite culture in England and Wales, c.1780–1840, 89, 193–208.
- doi: . Bibcode: 1943AmJPh..11..175K..
- Klopsteg, Paul (1963) A Chapter in the Evolution of Archery in America Washington, DC: Smithsonian Institution
- Lake, Fred & Wright, Hal (1974) A Bibliography of Archery: an indexed catalogue of 5,000 articles, books, films, manuscripts, periodicals and theses on the use of the bow for hunting, war, and recreation, from the earliest times to the present day. Manchester: Simon Archery Foundation
- Morse, Edward (1922) Additional notes on arrow release Salem, Massachusetts: Peabody Museum
- Pope, Saxton (1925) Hunting with the Bow and Arrow New York: G. P. Putnam's Sons
- Pope, Saxton (1918) Yahi Archery Berkeley: University of California Press
- Thompson, Maurice (1878) The Witchery of Archery: a Complete Manual of Archery New York: Scribner & Sons
- FITA-Style Archery Targets Bow and Arrow Targets
- The Traditional Bowyer's Bible. [Azle, TX]: Bois d'Arc Press; New York, N.Y.: Distributed by Lyons & Burford
- The Traditional Bowyer's Bible; Volume 1. 1992. ISBN 1-58574-085-3
- The Traditional Bowyer's Bible; Volume 2. 1992. ISBN 1-58574-086-1
- The Traditional Bowyer's Bible; Volume 3. 1994. ISBN 1-58574-087-X; ISBN 1-55821-311-2
- The Traditional Bowyer's Bible; Volume 4. The Lyons Press, 2008. ISBN 978-0-9645741-6-8
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Euskal Federazioaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez): Mundu mailako Arku Federazioaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez): Field Archery Association.[Betiko hautsitako esteka]