Måns Petter Albert Sahlén Zelmerlöw (Lund, 1986ko ekainaren 13a), Måns Zelmerlöw soilik bezala ezagunagoa, suediar pop abeslaria eta telebista aurkezlea da. Idol 2005 talentu lehiaketan partaide izan zen, bosgarren postuan sailkatu zelarik, eta Let's Dance dantza lehiaketaren lehen denboraldia irabazi zuen. 2007an arrakasta komertziala izan zuen "Cara mia" abestiarekin; hau bere hautagaitza izan zen urte horretako Melodifestivalen lehiaketan. Zelmerlöw Allsång på Skansen musika saioaren aurkezlea izan zen 2011tik 2013ra. Melodifestivalenen 2007an eta 2009an lehiatu, eta 2015ean irabazi egin zuen "Heroes" abestiarekin. Ondorioz Suedia ordezkatu zuen 2015eko Eurovision Abesti Lehiaketan, eta hau ere irabazi zuen. Stockholmen egindako 2016ko Eurovision Abesti Lehiaketaren aurkezle izan zen, Petra Mederekin batera.

Måns Zelmerlöw

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMåns Petter Albert Sahlén Zelmerlöw
JaiotzaLund Cathedral parish (en) Itzuli1986ko ekainaren 13a (37 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
AmaBirgitta Sahlén
Ezkontidea(k)Ciara Janson (en) Itzuli  (2019 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLars-Erik Larsson-gymnasiet (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, telebista aurkezlea eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWarner Music Group

manszelmerlow.se eta mzw.se
IMDB: nm2437465 Rottentomatoes: celebrity/mans_zelmerlow
Facebook: MansZelmerlow Twitter: manszelmerlow Instagram: manszelmerlow MySpace: manspetterzelmerlow/ Youtube: UCs1ZLhXqw_0QgU5WXJAqHiw TikTok: manszelmerlowofficial Souncloud: mans-zelmerlow Spotify: 1IxP1g9VrPzJqXFCsuyHKe iTunes: 218199982 Last fm: Måns+Zelmerlöw Musicbrainz: 9a21832f-5104-42fa-b881-17a1ca66bfdb Songkick: 2084163 Discogs: 958143 Allmusic: mn0002082397 Deezer: 251454 Edit the value on Wikidata

Diskografia (Albumak) aldatu

  • Stand by For... (2007)
  • MZW (2009)
  • Christmas with Friends (2010)
  • Kära vinter (2011)
  • Barcelona Sessions (2014)
  • Perfectly Damaged (2015)
  • Chameleon (2016)
  • Time (2019)

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Måns Zelmerlöw  


  Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.