Stanley Kubrick (1928ko uztailaren 26a - 1999ko martxoaren 7a) Bronxeko familia judu batean jaiotako Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizlea zen.

Stanley Kubrick

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStanley Kubrick
JaiotzaBronx eta New York1928ko uztailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Talde etnikoaestatubatuar judua
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaChildwickbury Manor (en) Itzuli eta Harpenden (en) Itzuli1999ko martxoaren 7a (70 urte)
Hobiratze lekuaChildwickbury Manor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Ruth Sobotka (en) Itzuli  (1954 -  1957)
Christiane Kubrick (en) Itzuli  (1958ko apirilaren 14a -  1999ko martxoaren 7a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
William Howard Taft High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, argazki-zuzendaria, argazkilaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, kameraria, executive producer (en) Itzuli, xakelaria, eszenografoa, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Altuera169 zentimetro
Lantokia(k)Hollywood
Jasotako sariak
InfluentziakMax Ophüls
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

kubrickfilms.com
IMDB: nm0000040 Allocine: 520 Rottentomatoes: celebrity/stanley_kubrick Allmovie: p98221 TCM: 106014%7C141977 Metacritic: person/stanley-kubrick TV.com: people/stanley-kubrick
Musicbrainz: 8491e235-3e71-4a1f-b4d0-45012d678cc3 Discogs: 200975 Find a Grave: 7016 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko zuzendari eraginkorrenetakoa da, bere zinema erabat berritzailea baita. Haren film gehienak literaturako lanetan oinarriturik daude, eta istorio laburra badute ere, oso argiak eta zorrotzak dira. Teknikoki biziki landuak, pop zein musika klasikoa nahasten dira.

Zinema eta argazkilaritzatik aparte, xakea, musika, jazza batez ere (Taft Swing Band izeneko taldean bateria jo zuen) gustuko zituen. Gustu horiek guztiek bere bizitzan eragin nabaria izan zuten, eta baita haren lanetan ere.

Stanley Kubrick zuzendari, gidoilari eta produktore estatubatuarraren zinemaren ezaugarririk nagusiak perfekzio teknikoa eta sinbolismo intelektual sakona dira. Oso zehatza izan zen bere pelikuletan, zertzeladarik txikiena era kontrolatzen zuen eta mugaraino eraman zituen eskura zituen baliabide zinematografikoak. Haren lan nagusien artean Laranja mekanikoa da.

Bizitza aldatu

Gaztaroa aldatu

Stanley Kubrick 1928ko uztailaren 26an jaio zen Bronxen (New York, AEB), klase altuko familia judu batean[1][2]. Gazte-gaztetik erakutsi zuen musika, batez ere jazza, xake[3] eta argazkigintzarako zaletasuna[4]. Zaletasun horiek eragina izan zuten gero haren zuzendari lanean. Ikaslea zela argazki batzuk saldu zizkion Look aldizkariari eta 17 urterekin bertan lana lortu zuen[5].

Lehen filmak aldatu

1951n, lehen filma egiteko erabili zuen aurreztuta zeukan dirua, Walter Cartier boxeolariari buruzko dokumentala izan zen: Day of The Fight. Flying Padre (1951) eta The Seafarers (1953) film laburrak egin zituen ondoren.

1953an, Fear and Desire, lehen film luzea egin zuen, jaberik gabeko lurren alde borroka egiten duen gudari talde bati buruzko. Hamar langile baino gutxiagorekin egin zuen eta bera arduratu zen ia lan gehienez; bi lagunek eta lehen emazteak (Toba Metz, 18 urterekin ezkondu zen harekin) lagundu zioten. Film horren kopia askorik ez dago, Kubrickek berak deuseztatzeko eskatu baitzuen: haren esanetan, "gaztaroko akatsa" zen. Ez zuen arrakasta handirik izan, baina hurrengo lana finantzatzen lagundu zion: Killer's Kiss (1955), gangster baten alaba ezagutu eta berarekin maitemindu den boxeolari baten istorioa kontatzen da intrigazko film horretan. Ruth Sobotka-k, haren bigarren emaztea izan zenak, antzezten du hor. Baliabide gutxirekin egin zuen, baina Kubrickek zuri-beltzezko argazkiekin zuen maisutasunak NBCko ekoizle James B. Harrisen arreta piztu zuen.

Arrakasta Hollywooden aldatu

 
Paths of Glory filmeko pasarte bat.

1956an, Kubrick eta Harrisek ekoiztetxe bat sortu zuten eta bien artean The Killing pelikula egin zuten, Lionel Whiten nobela batean oinarrituta dago eta Sterling Hayden da protagonista. Hipodromo batean egindako lapurreta kontatzen du filmak. Garai hartan berrikuntza handia izan zen Kubrickek film honetan nola erabili zuen denbora zinematografikoa.

Hollywoodeko pertsonaia batzuen arreta piztu zuen lan horrek, horien artean, Kirk Douglasena. Bost pelikula egiteko kontratua sinatu zuten aktorearekin. Taldearen lehen pelikula Paths of Glory (1957) izan zen. Douglas bera zen protagonista, Dax koronelaren papera egin zuen, Lehen Mundu Gerran, etsaiaren aurrean koldarki jokatzeaz salatu zituzten soldaduak defendatu beharko ditu koronelak. Kubricken lehen film polemikoa izango zen. Paths of Glory pelikulan bere alderik gizatiarrena eta sentikorrena erakusten du Kubrickek, inoiz egin den amaierarik hunkigarriena dauka. Filma egiten ari zela, hirugarren eta azken emaztea ezagutu zuen, Suzanne Christianne.

1960an Douglasekin egingo zuen berriz topo Kubrickek. Aktorea, Spartacus egiteko zuzendari bila zebilen, Anthony Mannen ordez. Kubrickek proposamena onartu zuen, hain aurrekontu handia zuen pelikulak bere ibilbideari bultzada handia emango ziolako. Pelikulak hiru Oscar sari irabazi zituen eta zinema-aretoetan lortu zuen lehen arrakasta izan zen. Kubricken lanak bultzada handia izan zuen. Douglasekin beste hiru pelikula egiteko zuten kontratua bertan behera uztea lortu zuten Kubrick eta Harrisek. Bien artean egindako hurrengo filma Lolita (1962) izan zen, Vladimir Nabokoven nobela batean oinarritutakoa. Zalaparta handia sortu zuen filmak. Humbert Humberten (James Masonek antzeztua) istorioa kontatzen du: adin ertaineko gizon hori 14 urteko neska batekin maitemindu da eta, bera lortzeko, neskatilaren amarekin ezkondu. Beste maisulan bat da, Kubrickek istorioak kontatzeko zuen gaitasun bikaina erakusten du. Filma, hainbat arrazoirengatik, Ingalaterran egin zuen.

Lolita egin ostean, Harris eta Kubrickek elkartea desegin zuten eta zuzendariak bakarka ekoitzi zituen hurrengo filmak. Entzute handiko idazleen lanak egokitzen segitu zuen: Dr. Strangelove or: How I Learned To Stop Worrying And Love The Bomb, A Clockwork Orange, Barry Lyndon eta Eyes wide shut filmetan adibidez.

Gerra hotza eta Kubako misilen krisiaren garaian, 1964an, Dr. Strangelove filma egin zuen. Hasieran gai hori seriotasunez lantzeko asmoa zuen arren, azkenean umore beltzeko komedia bat egin zuen. Peter Sellers aktoreak hiru pertsonaiaren papera egin zuen bertan. Arrakasta handia izan zuen, baina baita kritikak ere, AEBetako defentsa sistemari buruz ematen zuen irudi txarragatik.

Zinema berritzen aldatu

1960ko hamarkadaren amaieran Britainia Handira bizitzera joan zen eta hurrengo filmak hantxe egin zituen.

1968an, zinemaren historiako film moderno eta arriskutsuenaz etorri zitzaion bere ibilbidearen une gorena: 2001: A Space Odyssey. Zientzia-fikzio film horretan gizakiaren etorkizuneko eboluzioa kontatzen du. Zinemaren historiako filmik onenen artean kokatu ohi da: harengatik, Oscar saria jaso zuen.

 
The Clockwork Orange filmean erabilitako irudi erotikoetako bat.

1971n Anthony Burgessen eleberri bat egokitu zuen The Clockwork Orange filmean. Alexen istorioa kontatzen du. Gazte oso oldarkorra da eta bere denbora-pasa gogokoenak bortxaketa, muturreko bortizkeria eta Beethoven dira. Filmean erakusten ziren irudi gogorrak eta kalean hainbat eszena imitatu zituztelako, zinema-aretoetatik kentzeko eskatu zuen Kubricek. Oscar sarietarako hiru izendapen jaso zituen: moldatutako gidoi onenarena, zuzendari onenarena eta ekoizle onenarena.

Terrorezko filmaketa aldatu

Film futurista biren ostean, gaia aldatu eta Barry Lyndon lana egin zuen. XVIII. mendean kokatutako istorioa da eta William Makepeace Thackerayk XIX.ean idatzi zuen. Kritikak aspergarri eta klasikoegia zela esan zuen. Hala ere, Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, zuzendariaren aurreko edozein filmek baino gehiago eta azkenean lau irabazi zituen.

1980an Stephen Kingen eleberri batean oinarritutako beldurrezko film bat estreinatu zuen, The Shining. Filmak arrakasta ekonomiko handia izan zuen; kritikak ordea, ez zion harrera ona egin. Gaur egun, genero horretako film onenen artean dago.

Azken lanak aldatu

Hurrengo filma egin zuenerako zazpi urte pasa ziren. 1987an Full Metal Jacket estreinatu zuen. Berriz gerraren gaia jorratu zuen, baina oraingoan Vietnamgoa. Full Metal Jacket filmarekin ospea berreskuratu zuen eta kultuzko zuzendari bihurtu.

1990eko maiatzean, Martin Scorsese, Woody Allen, Francis Coppola, Steven Spielberg, Robert Redford, Sydney Pollack eta George Lucas zinemagileekin batera, Film fundazioa sortu zuen, filmen zaharberritzea eta zaintza bultzatzen dituen erakundea.

Kubricken azken lana Eyes Wide Shut (1999) izan zen, Arthur Schnitzlerren nobela batean oinarritutako drama psikologikoa. Tom Cruise eta Nicole Kidmanek New Yorkeko bikote baten papera egiten dute bertan, itxuraz pozik bizi dira euren etxean, baina ametsetan eta fantasietan benetan nolakoak diren ageri da. Zuzendaria hil ostean estreinatu zen, izan ere, muntaia amaitu gabe zendu zen, lo zegoela bihotzekoak emanda, 1999ko martxoaren 7an.

Kubriken lana hainbat alditan saritu dute. Oscar sarietarako 13 izendapen jaso zituen, baina bakarra irabazi zuen bere izenean, efektu bereziena 2001: A Space Odyssey filmagatik. 1997ko martxoan Director Guild of Americak ematen duen saririk handiena jaso zuen, David Wark Griffith izenekoa; eta irailean berriz, bere ibilbide guztiari eskainitako Urrezko Lehoia eman zioten Veneziako Mostran.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Am, Lisa; July 25; Contemporary, 2016Courtesy of. «The Secret Jewish History of Stanley Kubrick» The Forward (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  2. Baxter, John, 1939-. (1998). Stanley Kubrick : a biography. HarperCollins ISBN 0006384455. PMC 43142836. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  3. (Ingelesez) Bernstein, Jeremy. (1966-11-05). Stanley Kubrick: The Master. ISSN 0028-792X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  4. LoBrutto, Vincent.. (1999). Stanley Kubrick : a biography. (1st Da Capo Press ed. argitaraldia) Da Capo Press ISBN 0306809060. PMC 40104995. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  5. Duncan, Paul, 1964-. (2011). Stanley Kubrick : visual poet 1928-1999. Taschen ISBN 9783836527750. PMC 707601760. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stanley Kubrick