Izura-Azme
Izura-Azme Nafarroa Behereko ekialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdean historikoki garrantzirik handiena duena. Mugak: iparraldean, Ostankoa; ekialdean, Arhantsusi; mendebaldean, Landibarre, eta hegoaldean, Larzabale-Arroze-Zibitze. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 96.
Izura-Azme | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza | Daniel Oltzomendi (EHBai) (2008-2026) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64437 | ||
Herritarra | izuratar-azmetar | ||
Geografia | |||
Azalera | 15,26 km² | ||
Garaiera | 66-440 metro | ||
Distantzia | 18 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 194 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 13,17 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,89 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 28,86 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 69,92 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % -6,35 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 56,83 (2010) | ||
Erabilera | % 24,45 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1841 |
Laborantzan (garia, patata, landare lekadunak, artoa, barazkiak, bazkarako landareak), abere-hazkuntzan (ardi- eta behi-azienda) eta janari-industrian (esnea, haragia) oinarritzen da bertako ekonomia-jarduera nagusia.
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Udalerritik Biduze ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen diren hainbat erreka ere: Iturriberriko erreka, Pagardoiko erreka, Berzaitzeko erreka eta Haranbeltzeko erreka.
Udalerri mugakideakAldatu
- Ostankoa eta Uhartehiri iparraldean
- Landibarre mendebaldean
- Arhantsusi ekialdean
- Larzabale-Arroze-Zibitze eta Jutsi hegoaldean
Etxeak eta AuzoakAldatu
- Izura
- Azme
- Azme Xilo
- Plaza
- Haranbeltz
- Lagunatoa
- Eliza
HistoriaAldatu
Etxez osatutako harresia edo bastida bat eraiki zen XII. mendearen hasieran Izurako Oztibarreko lurretan (Ostabaret, Ostabat, gaskoieraz). 1140. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Oztibarreko bastida. Frantziako Iraultza arte, Akizeko apezpikuen eliz barrutian egon zen Oztibarreko lurralde guztia, Nafarroako erresumako lurra izanagatik. Erdi Aroan zehar, Izurako hirian egon zen Donejakue bideko erietxetik garrantzitsuenetako bat, bertara biltzen baitziren lau erromesbide handienetatik hiru (Tours, Puy eta Vézelay hirietatik abiatzen zirenak, hain zuzen ere, Pirinioak zeharkatzeko). 1350ean, bi hotel, bi ospitale eta hogei bat ostatu zeuden Izuran.
Aipagarria da eraikuntza guztien artean, Haranbeltzeko San Nikolas kapera erromanikoa. Haranbeltzeko prioreak bere lekua zuen Nafarroako gorteetan. 1381. urtean ezagutu zizkion Karlos II.a Nafarroako erregeak foruak Izurako herriari, eta merkatu-hiri garrantzitsua bihurtu zen Izura XIV. mendearen bukaeratik aurrera.
Nafarroako erlijio-gerretan su hartu zuen Izurak. 1607an Henrike III.ak merkatu bat eta urteroko feria bat izatea baimendu zuen Nafarroako erresuma eta Bearno arteko merkataritza-hiri nagusi modura.
Azme herria 1841. urteko ekainaren 13an lotu zitzaion Izurakoari udalerri bakarra osatzeko.[2].
DemografiaAldatu
|
Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusioa baino lehenagoko 1836 arteko datuak Izurari dagozkio.
KulturaAldatu
HizkuntzaAldatu
Izura-Azmeko[4] euskara Garaziko euskara[5] da, euskalki nafar-lapurtarraren[3] barnean dagoen sortaldeko hizkera[6].
Ondasun nabarmenakAldatu
- Latsaga gaztelua: Izuran kokaturiko gaztelua, historikoki Latsaga familiari loturik egon dena.
Izuratar eta azmetar ospetsuakAldatu
- Eñaut Larralde (1935 - 2012), euskal abeslaria.
- Xabier Larralde (1970) Batasuneko eta EH Baiko kidea.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ a b «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Izura-Azme - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Garazikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
Ikus, gaineraAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |