Nerea Mujika

Nerea Mujika Ulazia (Durango, 1960ko ekainaren 13a) irakasle eta kultura eragile euskalduna da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta Gerediaga Elkarteko presidente gisa, Durangoko Azokaren arduraduna[1].

Nerea Mujika
Nerea Mujika - Gerediaga(cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Durango1960ko ekainaren 13a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hezitzailea
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea

Lan akademiko eta profesionalaAldatu

Nerea Mujika geografiako lizentziatua da eta historiako doktorea da (Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateetan). Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Bilboko campusean irakasten du 1983tik, turismo graduko ikasgaiak gehienbat, besteak beste hauek: Geografia, Geografia Fiskoa eta Euskak Herriko geografia.[2] Unibertsitate horretan Euskal Gaien Institutuko zuzendaria izan zen 2011tik 2016ra[3].

Toponimia gaiak ere ikertu eta landu izan ditu. 1996tik Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko Toponimia Batzorde Bereziko aditua da.[4] 2003an Bizkaiko lurralde historikoaren 1:5000 kartografiarako toponimia inbentariatu, tratatu eta aurkezteko proiektu bat burutu zuen.[5]

2004. urtetik Gerediaga Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren zeregin publiko ezagunena Durangoko Azoka izanik, kultura proiektu honen arduradun eta eledun gisa aritu ohi da.[6]

2015, 2017, eta 2019an: Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da gizarte zientziak eta zuzenbidea arloan.

Bizitza pertsonalaAldatu

Ander eta Eneko Sagardoy aktorearen ama da Nerea Mujika.

Argitaratutako liburuakAldatu

  • Toponimia eta kartografia . oinarrizko eskuliburua (Eusko Jaurlaritza, 2002)
  • ̈El pasado reciente de Durango y su comarca (1960-1991) (Deustuko Unibertsitatea, 2005)

ErreferentziakAldatu

  1. «Nerea MUJIKA ULAZIA - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-04.
  2. «Nerea Mujika Ulazia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  3. (Gaztelaniaz) «Irakasleak | Deusto» www.deusto.eus . Noiz kontsultatua: 2018-03-04.
  4. Toponimiaren erabilera praktikoaz.. Jakin, 55, 133-144 or..
  5. Mujika Ulazia, Nerea. (2003). Bizkaiko lurralde historikoaren 1:5000 kartografiarako toponimiaren inbentariatua, tratamendua eta aurkezpena. . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  6. Landabidea Urresti, Xabier; Mujika Ulazia, Nerea. (2016). «Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa» JAKIN (Jakin) (213): 48–61 ISSN 0211-495X . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.