Federico Clavería Maldonado (Mexiko Hiria, 1908ko ekainaren 13Santa Barbara, Kalifornia, 1994ko ekainaren 5) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzeko eusko-estatubatuarra izan zen. Pazifikoko Gerran parte hartu zuen, gerra-korrespontsal gisa[1].

Federico Clavería

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1908ko ekainaren 13a
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSanta Barbara (Kalifornia)
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)1994ko ekainaren 5a (85 urte)
Hobiratze lekuaSanta Barbara Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaSaturnino Claveria Razquin
AmaMaría Maldonado
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, kazetaria eta ekintzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduatechnical sergeant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Kwajaleingo gudua
Saipango gudua
Tiniango gudua

Find a Grave: 86795159 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Federico Claveriaren aita Saturnino Clavería Razquin altsasuarra izan zen, 1886an jaioa eta Mexikora emigratu zuena. Bertan ezkondu zen María Maldonado Lópezekin. Federico 1908an jaio zen, baina Mexikoko Iraultzaren osteko ezegonkortasun politikoa zela eta, 1912ean Ameriketako Estatu Batuetara mugitu zen familia osoa. Hasiera batean Texasera joan ziren bizitzera, baina beranduago Kaliforniara emigratu zuten[1].

1930eko hamarkadan RKO Service Corporationen eta Warner Bros. Picturesen lanean aritu zen Los Angelesen. Pearl Harborko erasoaren ostean, Marineetan boluntario aurkeztu zen, baina ez zuten onartu ez zelako AEBko herritarra. 1942an lortu zuen herritartasuna eta berriro aurkeztu zen. Marineek onartu zuten, daltonikoa izan arren, zinemagintzan zuen esperientzia zela eta[2]. Behin Marineen Gorputzean gerra korrespontsal gisa lan egin zuen, "Denigen Demonioak" izeneko taldean. Marineen 4. Dibisioko 24. erregimenduan lan egin zuen argazkilari eta kamera laguntzaile gisa Kwajelaingo guduan, Saipango guduan eta Tiniango guduan, zortzi hilabetez. Bertan ere ezagutu zuen Lawrence Erburu, beste eusko-amerikar bat. Bere erregimentua Iwo Jimako guduan izan zen, baina bera ez, beste argazkilari batzuei aukera emateko. Hala ere, Wake atoloiaren kudeaketa Japoniaren eskuetatik AEBra pasa zenean, bertan izan zen ekitaldia dokumentatzen[1].

Lau urteko zerbitzuaren ostean sarjentu gisa lizentziatu zuten. Ezkondu eta gero La Tolteca izeneko arto-tortilla fabrika bat ireki zuen[3]. 84 urterekin hil zen, Santa Barbaran, eta bertako hilerrian lurperatu zuten ohoreekin[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «El marine navarro Federico Clavería, primer corresponsal en la SGM» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  2. Maslowski, Peter. (1993). Armed with cameras: the American military photographers of World War II. The Free Press ISBN 978-0-02-920265-4. (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  3. (Ingelesez) «Federico and Bertha Claveria» UCSB Library 2011-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).

Kanpo estekak aldatu

 
Biografia hau Sancho de Beurko Elkarteak egindako Fighting Basques: Memoria de la Segunda Guerra Mundial ikerketa proiektuaren parte da. Gehiago jakiteko: https://www.fightingbasques.net