Jacques Henri Lartigue

Jacques Henri Lartigue (Courbevoie, Frantzia, 1894ko ekainaren 13a - Niza, Frantzia, 1986ko irailaren 12a) frantses argazkilaria izan zen.

Jacques Henri Lartigue

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Henry Charles Auguste Lartigue
JaiotzaCourbevoie1894ko ekainaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNiza1986ko irailaren 12a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta argazkilaria
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 2295472 Edit the value on Wikidata
Jacques Henri Lartigue Arte Zentrua, L'Isle Adamen.

Biografia aldatu

Zazpi urte zituela hasi zen argazkilaritzan, argazkizale porrokatua zuen aitak argazki-kamera bat oparitu zionean. Familia aberatseko semea zen; Belle Epoque garaiko glamour dotorea ezagutu zuen bere inguruan, eta inork baino hobeto betikotu zuen ingurune sofistikatu hura. Geroago mugitzen ziren gauzek erakarri zuten, batez ere lasterketetako automobilek, eta hegazkintzaren lehen saioak islatu zituen bere lanetan.

Antzerkiarekin eta zinemagintzarekin loturiko lanak egiteaz gainera, margolaria ere izan zen Lartigue, eta, besteak beste, Marlene Dietrich eta Greta Garboren erretratuak pintatu zituen. 1963an, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak Lartigueren erakusketa handi bat eskaini zuen, eta 1980an Bonjour, monsieur Lartigue izeneko atzera begirako erakusketa antolatu zen Parisko Grand Palaisen.

Lartigueren lanen artean aipagarriak dira: zuri-beltzean egindako "Frantziako Automobil Klub-aren Sari Nagusiko lehiakidea" (1912), "Argazkiak zigarro eta guzti" (1927) eta "Modaren argazkia" (1980).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Henri Lartigue