Ewine van Dishoeck

Herbeheretar astonomo eta fisikaria

Ewine Fleur van Dishoeck (Leiden, Herbehereak, 1955eko ekainaren 13a) astronomoa eta kimikaria da.[1] Astrofisika atomiko eta molekularreko irakaslea da Leidengo Behatokian, eta Nazioarteko Astronomia Elkarteko presidente hautatua da.[1][2]

Ewine van Dishoeck
Ewine van Dishoeck.tif
IAU logo.svg
Nazioarteko Astronomia Elkarteako lehendakari

2018 - 2021
Silvia Torres Castilleja - Debra Elmegreen (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLeiden1955eko ekainaren 13a (67 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaLeiden
Lehen hizkuntzanederlandera
Familia
AitaHendrik Adrianus Ewout van Dishoeck
Ezkontidea(k)Tim de Zeeuw (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaHarm Jan Habing (en) Itzuli
Alexander Dalgarno (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Umut Yildiz (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, kimikaria, astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Leidengo Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea  (1995 -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
home.strw.leidenuniv.nl…

Ibilbide zientifikoaAldatu

2001etik Herbehereetako Arte eta Zientzien Errege Akademiako eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kidea da.[3][4] Harvard Society of Fellowseko Junior Fellow-a izan zen.[2]

Gaur egun, bere interes guneak honakoak dira: izarren arteko ingurunea, hodei molekularrak, izarren eraketan eta sistema planetarioan oinarrizko fisikak eta kimikak izandako bilakaera, milimetria azpiko astronomia infragorria eta erdiko astronomia infragorria, oinarrizko prozesu molekularrak eta linea-erradiazioaren eta etengabeko erradiazioaren transferentzia erradiatiboa.[1]

Van Dishoeck Tim de Zeeuwrekin ezkonduta dago, hura ere Leiden-eko Unibertsitateko astronomia-irakaslea da eta 2007ko irailera arte, Europako Behatoki Australeko zuzendari nagusia izan zen.[2][5]

Frantzisko Aita Santuak 2021ean Zientzien Akademia Pontifiziako kide izendatu zuen.[6]

Sariak eta goraipamenakAldatu

Karrera akademikoan zehar hainbat sari jaso ditu, besteak beste:

  • Kimikako Errege Elkarte Holandarraren Urrezko Domina 1994an.
  • Spinoza saria 2000. urtean.[7]
  • Kimikako Errege Elkartearen Bourke saria 2001ean.[8]
  • Albert Einstein Munduko Zientzia Saria 2015. urtean.[11][12][13]
  • Kavli saria astrofisikan 2018an.'[14]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Curriculum Vitae. .
  2. a b c Zagorski, N.. (2006). «Profile of Ewine F. Van Dishoeck» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (33): 12229–12231. doi:10.1073/pnas.0604740103. OCLC .1567862 PMID 16894155. Bibcode2006PNAS..10312229Z..
  3. Ewine van Dishoeck. Real Academia de Artes y Ciencias de los Países Bajos.
  4. National Academy of Sciences - Members Directory. .
  5. ESO - Director General. .
  6. Boo, Juan Vicente. (11 de agosto de 2021). El Papa nombra a la Nobel de Física Strickland para la Academia de las Ciencias. , 37 or..
  7. NWO/Spinoza Prizes. Netherlands Organisation for Scientific Research.
  8. RSC Bourke Award Previous Winners. .
  9. Gothenburg Lise Meitner Award 2014, Ewine van Dishoeck. Gothenburg Physics Centre.
  10. Astrochemist Ewine van Dishoeck receives Gothenburg Lise Meitner Award 2014. Astronomie.nl 19 de septiembre de 2014.
  11. 2015 World Cultural Council Awards. EurekAlert!.
  12. Einstein World Award of Science voor Ewine van Dishoeck. Leiden University.
  13. Hämmerle, Hannelore. Two international awards for Ewine van Dishoeck. Innovations Report.
  14. «2018 Kavli Prize in Astrophysics» kavliprize.org.

Kanpo estekakAldatu