Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Aradan herrian jaio zen, Garmsarretik hurbil. Urtebete zeukanean bere familia Teheranera aldatu zen. 1976tik aurrera, ingeniaritza zibila ikasi zuen Teherango Elm-o Sanaat unibertsitatean. Bertan, Daftar-e Tahkim-e Vahdat ikasle-talde ultrakontserbadoreko kidea izan zen. Haren esanetan, 1979an parte hartze garrantzitsua izan zuen estatubatuar enbaxadako bahiketan. 1980 aldean Pasdaran (Iraultzaren Zaindariak) milizian sarturik, Iran-Irak gerran jardun zuen, baina ez dago garbi zein izan zen bere zeregina[1]. 1987an, doktoretza lortu zuen trafiko eta garraio ingeniaritzan eta plangintzan.

2003an Teherango alkate hautatu zuen Hiriko Kontseiluak, Iran Islamikoaren Eraikitzaileen Batasuna (Etelaf-e Abadgaran-e Iran-e Eslami) talde ultraeskuindarraren sostenguarekin. Bi urteko agintaldian ezeztatu zituen aurreko alkate moderatu eta erreformisten aldaketa asko. 2005eko presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, bigarren itzulian botoen %61,69 bildurik; Haxemi Rafsanjanik %35,92 jaso zuen[2]. Hala ere, kontuan hartu behar da Zaindarien Kontseiluak 1.000 hautagaitza baino gehiago baliogabetu zituela[1].

Ahmadinejaden hitzek polemika sortu zuten mendebaldeko zenbait herrialdetan, besteak beste Israelen aurkako jarrera izateagatik eta Holokaustoa ukatzeagatik[3]. 2009ko hauteskundeak ere irabazi zuen, lehen itzulian %62,63ko babesa lortuta. Hala ere, oposizioak iruzurra salatu zuen, eta potesta jendetsuak izan ziren[4].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Mahmoud Ahmadinejad cidob.org . Noiz kontsultatua: 2017-4-6.
  2. Mahmoud Ahmadinejad remporte l'élection présidentielle en Iran lemonde.fr . Noiz kontsultatua: 2017-4-6.
  3. Zubiaurre, Ixiar Arrazakeriaren aurkako ituna onartuta, bileraren porrota ekidin dute Genevan paperekoa.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2017-4-4.
  4. Irango Zaindarien Kontseilua prest dago botoak berriro kontatzeko, baina ez denak berria.eus . Noiz kontsultatua: 2017-4-4.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmoud Ahmadinejad  
  Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.