Ireki menu nagusia
Hasier Arraiz
Hasier Arraiz

Hasier Arraiz Sorturen Donostiako egoitzan (2013).


Karguan
2013ko otsailaren 24(e)tik
Aurrekoa Lehena

Karguan
2012ko azaroaren 20(e)tik

Jaiotza 1973ko ekainaren 13a
(46 urte)
Gasteiz, Araba
 EH
Alderdi Politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Batasuna
Sortu
EH Bildu

Hasier Arraiz Barbadillo[1] (Gasteiz, Araba 1973ko ekainaren 13a) euskal herritar politikaria da. 2013ko otsailaz geroztik, Sortu alderdiko presidentea. 2012az geroztik legebiltzarkidea da Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu koalizioko ordezkaritzat.[2]

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Filologia Erromanikoko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campusean. Jarrai ezker abertzaleko gazte elkartean hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta Jarrairen arduraduna izan zen Araban.

1990ko hamarkadan Gasteizko gaztetxearen ekitaldietan eta mugimendu antimilitaristetan parte hartu zuen. 1995. urtean soldadutzari intsumisioa egin zion. Horren ondorioz, bi urte eta lau hilabeteko espetxealdia ezarri zioten 1997. urtean. Urtebete geroago, Espainiako Ministroen Kontseiluak indultua eman zion.

Urte haietan Hala Bedi irratian eta Egin kazetako “Gaztegin” eranskinean parte hartu zuen. Halaber, 1998an eta 2001ean Euskal Herritarrok alderdiko hautagai izan zen, baina ez zuen Eusko Legebiltzarrean eserlekurik lortu. Hasier Arraiz Herri Batasuna alderdiko arduraduna zen Araban, eta buruzagi izaten jarraitu zuen Batasuna sortu zenean.

EspetxealdiaAldatu

2007ko urriaren 4an, Batasuneko Mahai Nazionalaren bilera batean zela, Seguran (Gipuzkoa), polizia agertu zen eta Batasuneko buruzagi guztiak atxilotu zituen. Baltasar Garzonek gidatutako sumarioan, ETAn integratuta egotea leporatuta, fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Arraizentzat. Bi urteko behin-behineko espetxealdia bete zuen Arraizek Leon, Madril eta Ciudad Realgo kartzeletan.

Askatasuna berreskuratuta, ezker abertzaleko politikan protagonismoa hartu du berriro Arraizek. 2012an EH Bilduko hautagai izan zen Araban, eta oraingoan bai, legebiltzarkide izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Arraitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hasier Arraiz, Batasuna legez kanpo utzi zuten hamarkadako semea», EITB.com, 2013-02-23.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hasier Arraiz