Ireki menu nagusia

Frans Verbeeck (Langdorp, 1941eko ekainaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1963 eta 1977 artean izan zen profesionala. Klasikomano handia izan zen, Belgikako klasiketan oso maila ona ematen zuena.

Frans Verbeeck
Frans Verbeeck
Informazio pertsonala
Izena Frans Verbeeck
Jaiotza data 1941eko ekainaren 13a
Jaiotza herria Langdorp
Jaiotza herrialdea Belgika Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldea Erretiratua
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Klasikak
Profesional taldea(k)
1963-1966
1968-1969
1970
1971-1975
1976-1977
Wiel's - Groene Leeuw
Okay - Diamant
Geens - Watneys
Watneys - Avia
IJsboerke - Colnago
Garaipen nagusiak
La Flèche Wallonne, 1974
Amstel Gold Race, 1971

BiografiaAldatu

Verbeecken lorpenik handienak, txirrindularitzako monumentutzat hartzen diren klasiketako batzuk izan ziren, 1974ko La Flèche Wallonne eta 1971ko Amstel Gold Race kasu. Omloop Het Nieuwsblad ere irabazi zuen 1970ean eta 1972an, Luxenburgoko Tourra 1975ean eta 1976an eta Flèche Brabançonne 1977an. 1975ean E3-Prijs Harelbeke irabazi zuen.

Horrezaz gain, 1973an Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan nagusitu zen. 1972an eta 1976an Haut-Varreko Tourra irabazi zuen, eta Niza-Seillans 1972an. Eta 3. izan zen Super Prestige Pernod Internationalen.

Bi urtez suspenditua egon zen (1964-1966) doping kontrol batean positibo emateagatik. Haren seme bat (Mark Verbeeck) eta bi iloba (Paul De Keyser eta Willy De Keyser) txirrindulari profesionalak izan ziren.

PalmaresaAldatu

Kanpo loturakAldatu