James Clerk Maxwell
James Clerk Maxwell (Edinburgh, Eskozia, Erresuma Batua, 1831ko ekainaren 13a - Cambridge, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1879ko azaroaren 5a) fisikaria izan zen. Maxwellek idatzi zituen teorien artean aipagarri dira elektrizitatearen, magnetismoaren eta gasen teoria zinetikoaren gainean egin zituenak. Elektrodinamikaren oinarriak finkatu zituen. Magnetismoari buruz, bere izena daraman teoria garatu zuen, 1855. urtean hasi eta urteetan zehar ikertu zuena. 1856. urtean bere izena duten ekuazioak (Maxwellen ekuazioak) formulatu zituen; haien bidez elektromagnetismo klasikoa matematikoki adieraztea lortu zuen. Gasen dinamika, astronomia eta koloreak ere ikertu zituen, besteak beste. Aberdeen, Londres eta Cambridgeko unibertsitateetan irakasle izan zen.
Maxwell bere garaiko buru matematikorik argienetarikoa izan zen, eta XIX. mendeko zientzialariaren eredutzat hartzen da. XX. mendeko fisikan ere eragin nabaria izan zuen, naturaren ulermenari ekarpen garrantzitsuak egin baitzizkion. 1931an, bere jaiotzetik ehungarren urteurreneko ospakizunean, Albert Einsteinek Maxwellen lana «Newtonen garaietatik izan den sakonena eta aprobetxagarriena» izan zela adierazi zuen.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.