Pioneer 10
Pioneer 10 (baita ere Pioneer-F) Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoa zeharkatu duen lehenengo espazio-ontzia da, baita Eguzki Sistematik irtengo den aurrenekoa ere. Eguzki Sistemaren mugan dago orain. Pioneer 10, Estatu Batuetako espazio zunda bat da, 1972ko martxoaren 3an jauzi zutela. Lehenengo zunda izan zen asteroide gerrikoa zeharkatzen eta Jupiter planetara heldu zen lehena ere. 1983ko ekainean, Eguzki Sistematik ihes egin zuen eta izaki bizidunak egin zuen lehenengo objektuan bihurtu zen. 1973an, Jupiterretik pasatu zen eta eman zuen atmosferako irudi hoberenak, horren inguruko informazioa utziz. Planetako erradiazioaren gerrikoa ikasi zuen eta eremu magnetiko gogorra, espero zena baina intentsitate askoz handiagorekin.
Pioneer 10 | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | TRW Inc. (en) ![]() |
Historia | |
Aurrekoa | Pioneer 9 (en) ![]() |
Hurrengoa | Pioneer 11 |
Espazio jaurtiketa | 1972ko martxoaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Planetary flyby | 1973ko abenduaren 4a |
Loss of signal | 2003ko urtarrilaren 23a |
Kudeatzailea | Ames Research Center (en) ![]() |
Altuera | 25,5 cm |
Masa | 258 kg |
Potentzia | 155 W |
Pioneer plakaAldatu
Bai Pioneer 10ek bai bere kideak, Pioneer 11k, 1973. urtean jaurtia, mezu bat daramate balizko zibilizazio batentzat. Pioneer plaka esaten zaio horri, eta honako irudiak agertzen ditu:
- Eskuman, zundaren irudia, eta haren aurrean gizon bat eta emakume bat. Zunda agertzearen arrazoia gure tamainaren berri ematea da, irudien proportzioa benetakoa da-eta.
- Ezkerrean, puntu beretik abiatzen diren lerro zuzen sorta bat. Puntu hori Lurra da, eta lerrook gugandik hurbilen dauden pulsarrak (irrati uhinak igortzen dituzten izarrak) adierazten dituzte. Lerro bakoitzean, pulsarraren pultsu-maiztasuna, bitar sisteman idatzita. Irudi hori, nolabait esatearren, Lurraren “helbidea” da. Pulsarrak ezagutzen dituen zibilizazio aurreratu batek, ustez, plaka interpretatzen jakin beharko luke.
- Beheko aldean Eguzki Sistemaren eskema txikia dago. Pioneer zunden hasierako ibilbidea ikus daiteke bertan.
- Goian, ezkerrean, eta bitar sistemaren bitartez adierazita halaber, hidrogeno molekula baten spin-a ageri da. Hidrogenoa da unibertsoko elementurik ugariena.
Misioaren amaieraAldatu
Jupiter begiratu ostean, Pioneer 10ak jarraitu zuen bere ikerketa Eguzki Sistemako mugak aztertzen. Misioa, 1997ko martxoaren 31n bukatu zen ofizialki Pioneer 10 misioari, gutxira, beste misio antzerako bat gertatu zitzaion, Pioneer 11 izenekoa. 2006ko martxoaren 4ean iragarri zen zundarekin harremanetan jartzeko azkeneko aukeran ez zela erantzunik egon. Orain, Pioneer 10ak Aldebaran izeneko izarrera doala diote.
IrudiakAldatu
Pioneer ontziko Plaka