Ireki menu nagusia


Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinan dagoen udalerria da, Goierriko eskualdekoa. Aralarko ingurune naturalean kokatua, muga egiten du Nafarroa Garaiarekin. Lursailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena da, eta zabalenetan seigarrena da. Biztanle dentsitate oso apala du, eta nahiko ondo gorde du natura ingurunea. 1.696 biztanle zituen 2016. urtean.

Ataun
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ataun San Gregorio.jpg
Ataungo San Gregorio auzoa.

Ataungo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Ataun
Alkatea Martin Aramendi Arana (EH Bildu)
Posta kodea 20211
INE kodea 20015
Herritarra ataundar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 41″ N, 2° 10′ 53″ W / 42.9781042°N,2.1812767°W / 42.9781042; -2.1812767Koordenatuak: 42° 58′ 41″ N, 2° 10′ 53″ W / 42.9781042°N,2.1812767°W / 42.9781042; -2.1812767
Ataun hemen kokatua: Gipuzkoa
Ataun
Ataun
Ataun (Gipuzkoa)
Ataun hemen kokatua: Ataun
Ataun
Ataun (Ataun)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 58,73 km2
Garaiera 163 metro
Distantzia 45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 1.696 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 22)
% 52,21 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,79
Dentsitatea 28,88 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,03
Zahartze tasa[1] % 18,47
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 67,06
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,35 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,87 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 88,9 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 73,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.ataun.net/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Ataun Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri bailaran. Nafarroa Garaiarekin muga egiten du, eta Aralarko natura parkearen barruan dago. Bailarako industriaguneetatik hurbil baina herri txikia izanik, oraindik artzaintza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km² ditu, eta itsas mailatik 196 m gorago dago.

Gipuzkoako herri luzeena da (14 Km) eta oso zabalduta dago auzo ugaritan, baina biztanle gehien-gehienak San Martin, San Gregorio eta Aia auzuneetan bizi dira.

Agauntza ibaiak zeharkatzen du herria. Harana honako mendi hauek babesten dute, besteak beste: Balankaleku (985), Aietsu (968), Arantzazumendi (777), Muñoan (912), Saratsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).

Bertaratzeko, hainbat aukera daude:

  • Autobusez: Goierrialdea S.L. konpainiak geldialdia egiten du Ataunen.[3]
  • Autoz, GI-2120 errepidea hartuta (Beasain - Etxarri Aranatz).
  • Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 km-ra daude, eta Goierrialdea autobus zerbitzuak handik Atauna bitarteko lotura egiten du.[4]

MugakideakAldatu

Mugakide ditu:

AuzoakAldatu

Hiru dira auzo nagusiak:

Horrez gain, badira beste auzo txikiago edo zehar batzuk:

HistoriaAldatu

Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak dira Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu kobazuloa eta abar.

Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategietan daude -inguru hauetako zaharrenak dira- duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Eta ezin ahaztu herriko mugetan diren trikuharriak, hasi Atxurbidetik eta Ubegi bitarteraino; gehienak, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren ikerleek aztertutakoak.

Ataunen —izenak berak dioenez, ate edo pasabidea baita— erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategietan eta ondorengoan Otadizelain; Berrenoko galtzada bide egokia izan baita bidaiarientzat, iheslarientzat, kontrabandistentzat eta Done Jakue bideko erromesentzat. Jentilbaratzeko gazteluaren hondakinak eta han topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatzate. Urte askoan Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borrokaleku izan zen. 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu bazuen ere, Jentilbaratzak Nafarroako Erresumaren menpe jarraitu zuen ehun urte baino gehiagoan.

Garai haietakoa da kristautasunaren etorrera, XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin nahasi zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamia, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horregatixe, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.[5]

Herri izaera XVII. mende arte ez zuen lortu Ataunek (1616. urtean) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.

Lazkaoko Jauna izan da beren historiako mendeetan zehar ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; Jauntxoa izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak herritarrenak zapuzten zituztenak. Horren mende bizi ziren ataundarrak: herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.

Aipagarria da XVI. mendean Ataun herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1584. urtean).

Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.

Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da, izan diren lekuetan aztarna utzi dutenak. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historialari, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabek aurrera egin zezaten. Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.

DemografiaAldatu

Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.

XIX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.

Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.

Ataungo biztanleria
 

PolitikaAldatu

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Herrigintza herritar plataformak lau. Euskal Herria Bilduko Igor Aierbe Guridi hautatu zuten alkate.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ere emaitza bera izan zen.

Ataungo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 9
487 (% 50,57)
5 / 9
531 (% 50,28)
Herrigintza
4 / 9
476 (% 49,43)
4 / 9
521 (% 49,34)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko udal hauteskundeetan hiru alderdik aurkeztu zituzten zerrendak. PSE-EE, Alderdi Popularra eta Herrigintza (kandidatura independente bat). Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herrigintza: 604 boto (9 zinegotzi).
  • Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 2 boto (0 zinegotzi).
  • Alderdi Popularra: 2 boto (0 zinegotzi).

Emaitza hauekin, Bittor Oroz Izagirre bihurtu zen udalerriko alkate. Bederatzi eserlekuak lortu zituen bere alderdiak, PSE-EE eta PP eserlekurik gabe utzita. Kontuan hartu behar da EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo zegoela ere, eta hori bozketan nabari izan zen, boto baliogabeak 473 izan zirelako. EAE-ANVkoek boz horiek berenak zirela aldarrikatu zuten.

KulturaAldatu

Ataungo Felix Eskisabel[6] (Ahotsak[7] proiekturako)

EuskaraAldatu

Ataunen[8] Goierriko hizkera[9] egiten da. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

Ondasun nabarmenakAldatu

Ataundar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2.   «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA) .
  3.   «Hasiera - Goierrialdea autobusak : Lurraldebus :» www.goierrialdea.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-02 .
  4.   «Cercanías San Sebastián» www.renfe.com . Noiz kontsultatua: 2019-07-02 .
  5. Jentilen Etorrera webgunea, Jentilbaratza Kultur Elkartea.
  6.   «Eskisabel Zurutuza, Felix - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  7.   «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  8.   «Ataun - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-15 .
  9.   «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-15 .
  10. Joxemiel Barandiaran fundazioa
  11. Monumentu-multzo izendapena EHAAn

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ataun  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa