Thomas Young
Thomas Young (Milverton, 1773ko ekainaren 13a - Londres, 1829ko maiatzaren 10a) britainiar sendagile, zientzialari eta arkeologoa. Medikuntza, arkeologia eta fisikako lanak egin zituen, batik bat. Begiko kristalinoaren egokitzeko ahalmena aurkitu zuen eta koloreen ikusmenaren teoria bat eratu zuen; argi-izpien interferentziari eta difrakzioari buruzko lanak egin zituen, uhinen teorian eragin handia izan zutenak; elastikotasunari buruzko ikerketak ere egin zituen.
Kultura handiko gizona zen; grekoz, latinez, alemanez, arabieraz eta persieraz bazekien, eta ezagupen horiei esker arkeologiako lanak egin ahal izan zituen (Jean-François Champollionekin batera Rosetta harria eta Egiptoko hieroglifoak irakurri zituen).
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Young |