Ireki menu nagusia

Bizitza eta lanakAldatu

Santiago de Compostela eta Madrilgo unibertsitateetan filosofia eta zuzenbide ikasketak egin ondoren, literatura irakatsi zuen Madrilgo eta Salamancako institutuetan eta Albanyko unibertsitatean (New York). Gazte zela El viaje del joven Tobías (1938, Tobias gaztearen bidaia) antzerkia eta Javier Mariño (1943) eleberria idatzi zituen. Bere garaiko literaturgintzari buruz Teatro español contemporáneo (1957, Espainiako gaurko antzerkia) eta Panorama de la literatura española contemporánea (1961, Espainiako gaurko literaturaren egoera) saiakera kritikoak idatzi zituen.

Ondorengo eleberrietan estilo molde berriak landu zituen: Los gozos y las sombras (1959-1962, hiru liburuki; Pozak eta itzalak), Don Juan (1963), La saga/fuga de J. B. (1972, J. B.-ren saga/ihesa) eta Fragmentos de apocalipsis (1979, Apokalipsiaren atalak). 1981. urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen La isla de los jacintos cortados (1980, Hiazinto moztuen uhartea) lanari esker. Ondoko urteetan Cuadernos de un vate vago (1982, Poeta alfer baten kaierak), Quizá nos lleve el viento al infinito (1984, Agian haizeak eramango gaitu infinitora), Filomeno a mi pesar (1988, Filomeno nire gogoz kontra) eta Las islas extraordinarias (1991, Uharte zoragarriak) literatura lanak argitaratu zituen.

IdazlanakAldatu

  • Javier Mariño (1943)
  • El golpe de estado de Guadalupe Limón (1946)
  • Ifigenia (1950)
  • El Señor llega (1957)
  • Los gozos y las sombras (1959-1962)
  • Donde da la vuelta el aire (1960)
  • La Pascua triste (1962)
  • Don Juan (1963)
  • Off-Side (1968)
  • La Saga/Fuga de J.B. (1972)
  • Fragmentos de Apocalipsis (1977)
  • La isla de los jacintos cortados (1980)
  • Dafne y ensueños (1982)
  • Quizá nos lleve el viento al infinito (1984)
  • La princesa durmiente va a la escuela (1985)
  • La rosa de los vientos (1985)
  • Yo no soy yo, evidentemente (1987)
  • Filomeno, a mi pesar (1988)
  • Crónica del rey pasmado (1989)
  • Las islas extraordinarias (1991)
  • La muerte del decano (1992)
  • La novela de Pepe Ansúrez (1994)
  • La boda de Chon Recalde (1995)
  • Los años indecisos (1997)
  • Doménica (1999)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gonzalo Torrente Ballester  


  Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.