Antoine Dieuzayde (Tolosa Okzitania, 1877ko ekainaren 13a - Bordele, 1958ko uztailaren 13a) frantziar jesulagun eta Frantziako Erresistentziaren kidea izan zen.

Antoine Dieuzayde

Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania1877ko ekainaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBordele1958ko uztailaren 13a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta Frantziako Erresistentziako kidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

1899an Jesusen Lagundian sartu zen eta 1914an Frantziako Gazteen Elkarte Katolikoko kapilau izendatu zuten. Scout mugimenduko kapilau ere izan zen. Pirinioetan gazteen hezkuntzarako udaleku bat eta Bordelen gazteria katolikoarentzako zentro bat sortu zituen.

Gogor inplikatu zen Espainiako Gerra Zibilean ihes egin zuten euskal ume errefuxiatuei harrera egiten.

Frantziako Erresistentzian ere parte hartu zuen nazien okupazioaren aurka. Jade-Amicol sarearekin bat egin zuen.

Bibliografia aldatu

  • Exilio y solidaridad. La Liga Internacional de Amigos de los Vascos. Jean Claude Larronde, Bidasoa. Instituto de Historia Contemporánea. Hegoa, Milafranga (1998).