Benny Goodman

Benny Goodman (Chicago, 1909ko maiatzaren 30a - New York, 1986ko ekainaren 13a), estatubatuar musikaria izan zen.

Benny Goodman
Benny Goodman Billboard.jpg
Bizitza
Izen osoa Benjamin David Goodman
Jaiotza Chicago1909ko maiatzaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1986ko ekainaren 13a (77 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita David Goodman
Ama Dora Grisinsky
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, musika-talde gidaria, klarinete-jotzailea, jazz musikaria, saxofoi-jotzailea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Kidetza Benny Goodman and His Orchestra
Genero artistikoa jazza
swinga
big band (en) Itzuli
Musika instrumentua Klarinetea
Diskoetxea Bluebird
Capitol Records
Chess Records
Columbia Records
RCA Corporation
IMDb nm0329015
bennygoodman.com

BizitzaAldatu

1909an jaio zen, Chicagoko judu familia batean. Musika ikasten Kehelah Jacob sinagogan hasi zen, hango orkestran parte hartu zuelako. Garai hartan Chicagora etorritako musikari famatu ugarien eraginez, jazz musika bereganatu zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta musikari profesional bilakatu zen.

1925ean, orkestra garrantzitsu batean sartu zen: Ben Pollacken orkestran zehazki. 1934. urtera arte ez zuen bere orkestra propioa sortu. NBC irratian kontratatua izan zen eta estatu guztian zehar entzun ziren bere obrak, Let´s Dance deiturikoa. Urte batzuk igaro ondoren, erdi mailako amerikarren musikari gogokoena bihurtu zen eta “Swing aroa” hasi orduko Benny famatua bihurtu zen.

 
Benny Goodman 1943ko Stage Door Canteen filmean.

John Hammond produktorea ezagutu zuen eta Ameriketako familia aberatsetara gerturatu zuen bere musika. Bere orkestran musikari famatu asko sartu ziren, esate baterako, Teddy Wilson, Lionel Hampton edo Gene Krupa. Bere orkestran Bunny Berigan, Ziggy Elman edo Vido Musso bezalako musikari famatuak zeuden eta honek “The Big Broadcast” film musikalean parte hartu zuen, “Swing erregea” deituko ziotelarik.

1939an, Goodman RCAtik joan egin zen eta Columbiagatik fitxatu zuen. Bere taldetik musikari asko joan zaizkion eta urte horren amaieran bakarlari hoberenaren saria jaso zuen. Bere bandak eta osatzen zuen seikoteak talderik ospetsuenaren zerrendak bereganatu zituen.

1942an, “swingaren aroa “bukatuta zegoenez ahal zuen bezala eutsi zion egoera zailari. 1955ean “The Benny Goodman Story “ filmean parte hartu zuen. Europara, Errusiara eta Asiako herrialde batzuetara joan zen kontzertuak eskaintzera.

1986ko ekainaren 13an hil zen, hirurogeita hamazazpi urte zituela.

ZPS

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benny Goodman