1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 13an ospatu ziren. V. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Parte-hartzea Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen inoizko baxuena izan zen, %66,25.

Infotaula eleccions1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Gertaera-data1999ko ekainaren 13a
MotaNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Hautatu duen karguaNafarroako parlamentari
Parte-hartzea
Hauteslego461.729 Edit the value on Wikidata
305.880
   66.25٪
Ehuneko-puntu 2.17
Baliozko boto kopurua303.341    Boto zuri kopurua 7.126   Baliogabeko boto kopurua 2.539
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
2>
Nafar Herriaren Batasuna  — Miguel Sanz
125.497   41.37٪
Diputatu 17 → 22 Aulkien kopurua 5
Nafarroako Alderdi Sozialista  — Juan José Lizarbe
61.531   20.28٪
Diputatu 11 → 11
2>
EH  — Pernando Barrena
47.271   15.58٪
Diputatu 8
2>
Nafarroako Ezker Batua  — Félix Taberna
20.879   6.88٪
Diputatu 5 → 3 Aulkien kopurua 2
2>
Nafarroako Demokraten Konbergentzia  — Juan Cruz Alli
20.821   6.86٪
Diputatu 10 → 3 Aulkien kopurua 7
2>
EAJ–EA  — Begoña Errazti
16.512   5.44٪
Diputatu 3

 ← 1995Nafarroa Garaia 2003  → 

Hauteskunde hauetan Nafar Herriaren Batasunak (UPN) arrakasta itzela eskuratu zuen, gorakada handia lortuz eta bigarren indarraren (PSN) boto kopurua bikoiztuz. UPNren gorakada hori CDNren kaltean izan zen batez ere, sostenguen erdia baino gehiago galduta. Abertzaleen artean, ezker abertzaleak ordura arteko emaitzik hoberenak lortu zituen, Euskal Herritarrok koalizio berriarekin aurkeztuz, barnean Herri Batasuna, Batzarre eta Zutik batzen zituena. Gainera, Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi Jeltzalea ere batera aurkeztu ziren.

Emaitza ofizialak aldatu

  1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak[1]

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 125.497 41,37 22 5
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 61.531 20,28 11  
Euskal Herritarrok (EH) 47.271 15,58 8a 3b
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 20.879 6,88 3 2
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN) 20.821 6,86 3 7
Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea (EA-EAJ) 16.512 5,44 3 1d
Independientes de Navarra (IN) 2.835 0,93 0  
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 869 0,29 0  
Baliogabeak 2.539 0,55 N/A
Zuriak 7.126 1,54 N/A

a Zeinetatik 7 HBrenak eta 1 Batzarrerena.
b 1995eko HBren emaitzekin alderatuta.
d Aurreko hauteskundeen EAren emaitzekin alderatuz, EAJk eserlekurik ez baitzuen lortu.

Hauteskunde hauetan, 461.729 nafarretatik 305.880ek bozkatu zuten (%65,25a), hau da, 155.849 abstentzioak izan ziren (%33,75a).

Lehendakaria aukeratzea aldatu

Miguel Sanz UPNko jarduneko lehendakaria bakarrik aurkeztu zen inbestidurara.

Miguel Sanzen inbestidura saioak[2]
Data Baiezkoak Ezezkoak Abst. Bozkatu
gabe
1.  N1999ko ekainaren 21a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
22 UPN (22) 16 EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
10 PSN (10) 2 PSN (1)
Ezezg. (1)
2.  N1999eko ekainaren 23a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
22 UPN (22) 16 EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
11 PSN (11) 1
3.  Y1999eko ekainaren 26a
Beharrezko gehiengoa: Soila
22 UPN (22) 16 EH (8), NEB (3)
CDN (3)
EA-EAJ (3)
11 PSN (11) 1

Beraz, hirugarren bozketan gehiengo soila lorturik, Miguel Sanzek lehendakaritzan bigarren legegintzaldi baterako mantentzea lortu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. «V Legegintzaldiko hauteskundeen emaitzak» Nafarroako Parlamentua (Noiz kontsultatua: 2020/04/20).
  2. (Gaztelaniaz) «Elecciones al Parlamento de Navarra 1979-2019» historiaelectoral.com (Noiz kontsultatua: 2020/04/20).

Kanpo estekak aldatu