Izurri buboniko
Izurri bubonikoa gaixotasun infekziosoa da, Yersinia pestis bakterioak eragindakoa. Iraganean (Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan) gaitz honek izurrite beldurgarriekin astindu zuen Europa osoa. XX. mendearen hasieran desagertu zen Europatik, baina gaitzak bizirik dirau Afrikan, Asian eta Amerikako zenbait lurraldetan.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izurri buboniko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, Yersiniosia, gaixotasun infekziosoa eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Yersinia pestis |
Sintoma(k) | sukarra, buruko mina, oka, mialgia, bubo (en) , Shock zirkulatorioa, pozoitzea, eztula, hemoptisia, Negela, deliriuma, hyperaemia (en) Odoljarioa |
Sortzen du | Izurri Beltza, Justinianoren Izurria plague epidemic (en) |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, ukitzeen bidezko kutsapen, fecal–oral route (en) vector-borne transmission (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, kultibo mikrobiologiko, Immunofluoreszentzia, optical microscope (en) ELISA |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Estreptomizina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A20 eta A20.9 |
GNS-9-MK | 020.9 eta 020 |
GNS-10 | A20 |
DiseasesDB | 14226 |
MedlinePlus | 000596 |
eMedicine | 000596 |
MeSH | D010930 |
Disease Ontology ID | DOID:3482 |
Ikerlari batzuen ustez izurri bubonikoa historian zehar hildako gehien eragin duen gaixotasun infekziosoa da; XIV. mendean azaldutako pandemiak (Izurri Beltzak) Europako biztanleriaren herena akabatu zuen.
Etologia eta transmisioa
aldatuYersinia pestis kokobazilo Gram negatiboa da, anaerobio fakultatiboa. Yersinia generoan eta Enterobacteriaceae familian sailkatuta dago.
Bakterio honek karraskariak eta gizakia besterik ez du infektatzen. Karraskariak dira mikrobioaren gordailua; izurrite gehienetan arratoiak daude jatorrian.
Arkakusoek funtsezko lana betetzen dute gaitzaren transmisioan: arratoi infektatuen odola zurrupatzen dute, milioika Yersinia hartuz. Gero, gizakiari ziztada eginez, milioika bakterio horiek askatzen dituzte infektatuaren odolean. Izurri bubonikoa, beraz, zoonosi bat da.
Erasobidea
aldatuOdol bidetik bakterio patogenoak gongoil linfatikoetara heltzen dira; hor, bertako makrofagoek eraso egiten diete, eta fagozitatu egiten dituzte. Hala ere, makrofago barnean Yersinia pestisek bizirik dirau, eta zelula barneko infekzioa garatzen du.
Infekzioaren ondorioz gongoil linfatikoetan ohiko hanturak agertzen dira (buboiak), gehienbat lepoan, izterrondoan eta besapeetan. Buboietan zorne-jarioak agertzen dira, milioika bakterio patogeno dutenak.
Sintoma klinikoak
aldatuGaitzaren inkubazio epea laburra da, 1-5 egun bitartekoa arkakusoaren ziztadatik.
Sukarra, buruko mina, hotzikarak eta gongoil linfatikoen hanturak dira sintomarik ohikoenak. Tratatu ezean, Yersinia pestis buboietatik odolera pasatzen da, benetako septizemia bat sortuz. Izurri septizemikoa oso larria da, bakterioak organo asko kaltetzen dituelako. Heriotza-tasa handia izaten da (gaixoen %85; izurri bubonikoarena, berriz, %35-koa da). Izurri septizemikoan oso ohikoak dira larruazalean agertzen diren orban ilunak , odol-hodiak suntsitzen direlako, zianosi agertuz (Izurri Beltzaren izena, hain zuzen, orban ilun horiekin lotuta dago).
Zenbait kasutan, odol bidetik bakterio patogenoa biriketara iristen da. Hori gertatzen denean izurri pneumonikoa agertzen da. Izurri bubonikoaren aldean, izurri pneumonikoa oso kutsakorra da, gaixoek bakterio pila kanporatzen dituztelako eztula egiterakoan (izurri bubonikoa ez da pertsonen artean kutsatzen). Izurri mota honek inkubazio epea oso laburra du (24 ordukoa), eta pneumoniaren antzeko sintomak dauzka. Bere pronostikoa oso txarra da (heriotza-tasa: %95)
Tratamendua
aldatuIzurri bubonikoaren aurka estreptomizina da antibiotikorik onena. Terapia lehenbailehen hasi behar da, bakterioa odolera edo biriketara igaro ez dadin.
Kloranfenikola eta errifanpizina antibiotiko alternatiboak dira.
Prebentzioa
aldatuIzurriaren aurkako txertoa dago, baina arrisku handiko tokietan besterik ez da erabiltzen. Txerto horrek 6 hilabeterako babesa besterik ez du ematen.
Gaixotasunaren profilaxiak arratoi eta arkakusoen populazioaren kontrola exijitzen du, hala nola higiene arauen ezarpena. Hirugarren munduko herrialdeetan, baina, zaila da sarritan bi baldintza horiek betetzea.