Dorothea Leporin-Erxleben
Dorothea Christiane Leporin, Dorothea Erxleben gisa ere ezaguna (Quedlinburg, 1715eko azaroaren 13a - Quedlinburg, 1762ko ekainaren 13a), emakume mediku alemaniarra izan zen; ezaguna egin zen Halle-ko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea izan zelako 1754ean.
Dorothea Leporin-Erxleben | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dorothea Christiane Leporin |
Jaiotza | Quedlinburg, 1715eko azaroaren 13a |
Heriotza | Quedlinburg, 1762ko ekainaren 13a (46 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Johann Christian Erxleben (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Enplegatzailea(k) | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) |
Influentziak | Laura Bassi |
Gaztetatik bere aitak medikuntza irakatsi zion eta Laura Bassi zientzialari italiar eta unibertsitate irakasleak mediku gisa aritzeko bere eskubidearen alde borroka egiteko inspiratu zuen. 1742an emakumeek unibertsitatera sartzeko eskubidea izan beharko luketela defendatzen zuen tratatu bat argitaratu zuen[1].
Bizitza
aldatuDoroheak eta bere neba Christian Polycarp Leporinek zientziaren oinarriak, latina eta medikuntza ikasi zuten aitarekin, Christian Polycarp Leporinekin. Bere aita medikua zen Quedlinburg-en, Prusian.
Emakume batek medikuntza ikastea oso txundigarria zen garai hartan, ez zen batere ohikoa. Emakumeek kargu publikoak izatea debekatuta zegoenez, medikuntza ikasi eta praktikatzeko aukerarik ere ez luketela izan behar pentsatzen zen. Quedlinburg-eko hiru medikuk "sasi-medikuntza" egiteaz akusatu zuten Dorothea eta azterketa egitea oztopatu nahi izan zuten. Halle-ko Unibertsitateko errektoreak erabaki zuen medikuntza praktikatzea eta kargu publiko bat izatea ez zirela gauza bera eta Dorotheak azterketa egitea baimendu zuen. Azterketa egin zuen eta 1754eko ekainaren 12an bere titulua lortu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ M., Offen, Karen. (). European feminisms, 1700-1950 : a political history. Stanford University Press, 43 or. ISBN 9780804734202. PMC 43167893..