Hikari Ōe

musikagile japoniarra

Hikari Ōe (japonieraz: 大江 光 Ōe Hikari?, Tokio, 1963ko ekainaren 13a) autismoa duen japoniar musikagilea da. Literaturako Nobel Saria 1994an irabazi zuen Kenzaburō Ōe idazle japoniarraren eta Yukari Itamiren semea da, eta Juzo Itami zine zuzendariaren iloba.

Hikari Ōe
Bizitza
JaiotzaTokio1963ko ekainaren 13a (59 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
AitaKenzaburō Ōe
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Genero artistikoamusika klasikoa

Musicbrainz: 69ce5130-4d05-43d9-b556-ddda5fa1ff1b Discogs: 1835111 Deezer: 7805412 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Hikari Ōe garapenerako ezgaitu jaio zen, burmuinaren zati bat garezurretik ateratzen zitzaiolako. Medikuek gurasoak konbentzitzen saiatu ziren semea hiltzen uzteko, ebakuntza egin arren bizitza osorako begetatibo geratzeko arriskua zegoelako. Baina ez zuten onartu, eta Hikari izena ipini zioten, japonieraz “Argia”. Ebakuntza egin ondoren ere, ikusmen urritasuna, garapenaren atzerapena, epilepsia eta koordinazio fisiko mugatuarekin geratu zen. Eta ez zuen hitz egiten, bere sentimenduak adierazteko.[1]

Gurasoak konturatu ziren lehen erreakzioa soinu jakin bati, beraiekin telebista ikustean izan zela, txori baten txioari erantzun zionean. Gurasoak liluratuta geratu ziren. Disko bat erosi zioten txorien deien soinuekin, non emakume batek txori bakoitzaren izena esaten zuen txoriaren txioa entzun aurretik. Harrez gero, disko hau eta musika klasikoa entzuten orduak ematen zituen.

Egun batean gurasoekin oporretako etxetik gertu zihoazela, txori bat abesten entzun zuten, eta ondoren Hikarik diskoan txorien abestiak aurkezten zituen emakumearen ahotsa imitatu zuen. Horrela sortu zitzaien haurrari musika irakasle bat kontratatzeko ideia. Gurasoek Kumiko Tamura piano irakaslea aukeratu zuten, eta hitzez egin ordez, bere sentimenduak musikan eta musika konposizioen bidez adierazten hasi zen. Azkenean, musika-notazioa ere irakatsi zioten.

Hamahiru urterekin asmatu zuen lehen abestia, eta nagusitutakoan ganbera-musika sortzen hasi zen.[2] Bere lehen diskoak 80.000 kopia saldu zituen, Japonian ohikoena gehienez 10.000 kopia saltzea zenean, eta ondorengoekin guztira milioi bat kopiatik gora saldu ditu.[3]

Nobel saridunaren lanetan islatutaAldatu

Kenzaburō Ōek semeari aitortzen dio bere literatura ibilbidean eragina izana. Kenzaburō bere semeari "ahotsa" ematen saiatu zen idatzien bidez, eta hainbat liburutan semean oinarritutako pertsonaiaren bat ageri da.

1994an Kenzaburok Literaturako Nobel Saria irabazi zuen, besteak beste 1964ko Gai pertsonal bat liburuari esker, idazleak burmuinean kaltetutako haurra bere bizitzan onartzearen oinazea deskribatzen zuena, azalduz nola erabaki zuen semearekin bizitza aurrera eramatea.[4] Hikari nabarmen agertzen da Nobel batzordeak goraipatzeko hautatutako liburu askotan, hala nola:

- Gai pertsonal bat, Hikariren bizitzako alderdiak deskribatzen dituen lan sortako lehena.[5]

- Irakats iezaguzu gure eromena ganditzen, 1969an argitaratua, hitz egiten ez duen haur baten familiaren barne bizitzari buruzkoa.[6]

Uholdeak nire arima inbaditu du, 1973an kaleratua, haur batekin erlazionatzeko aitaren zailtasunak deskribatzen ditu, hegazti basatien abestien bidez haurra poliki-poliki bere familiarekin komunikatzen hasten denean.

Jaiki zaitezte, aro berriko gizon gazteak, 1983an argitaratua, haur bat izatetik gazte bilakatzerainoko Hikariren garapena deskribatu du. Halaber, Hikariren bizitza da Kenzaburori Nobel saria eman ondoren 1996an argitaratu zuen Familia sendatzailea lehen liburuaren muina, non Hikariren bizitzan izandako garaipen txikiak ospatzen dira.

Aukeratutako lanakAldatu

Argitaratutako lanek ez dute eduki linguistikorik. Bere musikak eta partiturak 5 hizkuntzetako 30 argitalpenetako 12 liburutan daude, eta 1.721 liburutegietako funtsetan biltzen dira:[7]

  • Hikari Ōeren musika, 1. Bol. (1994), Hikari Ōe, Hiroshi Koizumi, eta Akiko Ebi.
  • Hikari Ōeren musika, 2.Bol. (1994), Hikari Ōe, Hiroshi Koizumi, Akiko Ebi, ta Tomoko Katō.
  • Atarashii Ōe Hikari (2000), partitura musikala.
  • Mou Ichido Ōe Hikari (2005), Hikari Ōe Tomoko Katou, Mie Kobayashi eta Akiko Ebi.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Sobsey, Richard. (1995). "Hikari Finds His Voice,". Canadian Broadcast Corporation (CBC), produced by Compassionate Healthcare Network (CHN).
  2. (Ingelesez) Lindsley, Cameron. (1999). The Music of Light: the Extraordinary Story of Hikari and Kenzaburo Oe. New York: Free Press ISBN 9780684824093; OCLC 37975585..
  3. (Ingelesez) Garden, Gary. (2001). "Haunting Melodies from an Obscure Genius". Smoky Mountain News.
  4. (Ingelesez) Ōe, Kenzaburō. (1995). A Healing Family. Tokyo: Kodansha International ISBN 9784770020482; OCLC 35131624..
  5. (Ingelesez) Sterngold, James. (1994). "Nobel in Literature Goes to Kenzaburo Oe of Japan". New York Times.
  6. (Ingelesez) 1994 laureate biography. The Nobel Prize. https://www.nobelprize.org/prizes/literature/1994/oe/biographical/.
  7. (Ingelesez) Ōe, Hikari 1963–. WorldCat Identities Archived at the Wayback Machine.

Kanpo estekakAldatu