Ireki menu nagusia

Jose Iturria Eritze (Izengoitia: Jose Maria de Aranaz; Arantza, 1879ko ekainaren 13a - Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a[1]) Nafar idazlea izan zen. Apaiz kaputxinoa zen.

Jose Iturria
Bizitza
Jaiotza Arantza1879ko ekainaren 13a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Iruñea1952ko abuztuaren 9a (73 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lekarozko ikastetxea
Jarduerak
Jarduerak idazlea, apaiz katolikoa eta misiolaria
Izengoitia(k) Jose Maria de Aranaz
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Lekarotzen egin zituen apaiz-ikasketak eta Filipinetan egon zen misiolari 1904-1911. urte bitartean. Handik Euskal Herrira itzuli zenean hasi zen euskaraz idazten.

Obra nagusiak: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (1929, etxe-abere eta basanimalien inguruko ipuinak; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak). Lapurdira igaro zen 1936. urtean, Gerra Zibilaren hasieran, eta 1940. urtean itzuli, ordenako agintariei men egin ondoren. Eskuizkribu ugari utzi zuen Baionako komentuan.

ErreferentziakAldatu