Ni
Wikilari hau Ordizian bizi da.
eu Erabiltzaile hau euskaldun zaharra da (lehen hizkuntza du euskara).
Wikilari hau
irakaslea da.
' Wikilari honek
Historia gustuko du.


Wikilari hau historialaria da.
Lankide hau euskaltzalea da.


Wikilari honek
bidaiatzea gustuko du


Wikilari hau simpsondarren jarraitzailea da.


Wikilari honek
hizkuntzak gogoko ditu


Wikilari honek hizkuntzak
ikastea gustuko du.


Wikilari honek irakurtzea gustuko du.
Wikipedian
Non nobis solum

(Ez guretzat bakarrik)


Lankide honek 17 urte, 0 hilabete eta 7 egun daramatza Wikipedian.
Wikilari honek Firefox nabigatzailea erabiltzen du



Euskarazko Wikipediak 429.630 artikulu ditu.




Koro


Lantzen aritu naizen artikuluak aldatu

2007 aldatu

Zapo-zapo ibili nintzen hasiera haietan: argazkiak ezin txertatu, formatoa ezin dominatu, euskarazko hainbat hitzekin borrokan.... Eta hala bada, hala bedi esan dut beti, batzuetan ados, besteetan kontra, baina tira! Euskarazko Wikipedia zaindu beharreko altxorra dugula kontsideratu dut beti eta goxo-goxo zaindu beharko genukeela... Hala bada, hala bedi eta porlapazunavemaría. Konpetentzien inguruko ikastaroan ari ginen bete-betean eta GAITASUN hitzetik ezberdindu genuen.

Nik HEZKUNTZAri dagokion KONPETENTZIA nahi dut hemen azaldu. Behar beharrezkoa jotzen dut Wikipedia euskaldun hau erabat eguneratuta izatea eta termino hau pil-pilean dugu gaur egun, PISA informeak izua zabaldu duen une honetan... Inork entzuten ote ditu nire aiumak? Eskerrik asko.Koro 18:21, 9 Abendua 2007 (UTC).

Hori idatzi zuen wikilari nobato honek eta norbaitek entzun zituen, noski, azkenean jaio baitzen ditxosozko KONPETENTZIA hitza. Bere gorabeherak izan ditu gaur arte...

2010eko otsailaren 6an, 14:06an desagertu zen berriro KONPETENTZIA hitza. Beno... ez zen desagertu, hor baitago oraindik, baina ez da hitz bera.

KONPETENTZIAk horrela zioen: Konpetentzia hitzak adiera ezberdinak ditu gure eguneroko hizkeran: mediku hori "konpetentea" da, epailearen "konpetentzia" da... Hiztegi batzuetan "gaitasun" hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da egunetik egunera. Euskal Curriculumean horrela definitzen da: Baliabide multzoa, batera eta era integratuan erabiltzea, egoera bati irtenbidea eraginkortasunez emateko. Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculumean erabiltzen den terminoa denez, hezkuntza arloan nortasun propioa lortu duen kontzeptua dela esan dezakegu, gaitasun hitzarekin bereizgarri asko konpartituz, baina, era berean, ezberdintasuna mantenduz; honekin alderatzen badugu, konpetentzia hitzak izaera integratzailea azpimarratzen du eta gizabanako batek egoera zehatz batean bere ahalmena edo potentziala kudeatzeko duen gaitasuna dela ulertzen da.
GAITASUNAK horrela dio: Hezkuntzan, gaitasuna edo konpetentzia pertsonak jarduera bat burutzeko zein bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituen ahalmenen multzoa da.

Nik bi gauza ezberdin ikusten ditut.

Badakit denok ari garela euskal Wikipedia hobetu nahian eta ez dut eztabaida gehiagorik nahi. Horregatik jarriko dut nire iritzia nire lankide orrian eta kitto, eta ez beste inon, ez baita eztabaida. Ni, behintzat, ez nabil kexaka. KONPETENTZIA hitzaren edukiaz aritu naiz orain arte eta horrek ez badu lekurik hemen, konforme! Goazen beste lan batera! Hementxe utziko dut nire ustearen konstantzia eta aurrera jarraitzeko "gaitasuna" erakutsiko dugu.

2008 aldatu

2009 aldatu

2010 aldatu

2011 aldatu

2012 aldatu

2013 aldatu

2014 aldatu

2015 aldatu

2016 aldatu

2017 aldatu

2018 aldatu

2019 aldatu